Miguel Primo de Rivera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Miguel Primo de Rivera y Orbaneja''' ([[Jerez de la Frontera]], [[1870]]eko [[urtarrilaren 8]]a - [[Paris]], [[1930]]eko [[martxoaren 16]]a) militar, politikari eta diktadore espainiarra izan zen.
 
== Biografia ==
Miguel militar familia batean jaio zen:
* Bere osaba bat [[Fernando Primo de Rivera]] y Sobremonte zen, lehenengo Lizarrako markesa (1831-1921), bigarren gerra karlistan ospe handia lortu zuena, [[Filipinak|Filipinetako]] gobernadore eta behin baino gehiagotan gerra ministroa.
* Aitona [[Jose Primo de Rivera]] y Ortiz de Pinedo zen, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentzia Gerran]] aritutakoa eta ondoren [[Amerika|Ameriketako]] independentzian ere bai. Hau ere ministro izan zen behin baino gehiagotan.
* Berraitona, [[Rafael de Sobremonte]], ere kargu handiak izandako gizona izan zen.
* Anaia gaztea, berriz, [[Fernando Primo de Rivera y Orbaneja]], [[1921]]eko uztailean Annualeko hondamendian egin zuenagatik kondekoratua izan zen.
 
14 urte bete zituenean, Miguel militar akademian sartu zen eta, instrukzioa bukatu zuenean, [[Melilla]]ra destinatu zuten. Berehala hasi zen karguz igotzen eta [[Maroko]], [[Kuba]] ([[1895]]-[[1897]]) eta Filipinetan (bere osaba Fernandorekin) izan zen.
 
[[1902]]an Casilda Sáenz de Herediarekin ezkondu zen eta 6 seme-alaba izan zituzten. [[1908]]an koronel egin zuten eta, handik gutxira, alargun geratu zen, bere emazteak seigarren umea erditzerakoan, alegia.
 
[[1909]]an [[Afrika]]ko Iparraldera destinatu zuten eta Marokoko Gerran hartu zuen parte. [[1912]]an general egin zuten eta [[1915]]ean penintsulara itzuli zen, [[Cádiz|Cadizeko]] gobernadore karguan.
 
Espainian Afrikan gehiago saiatu ala abandonatzearen alde eztabaida piztu zenean, harrigarria bada ere, Miguel Primo de Rivera ''abandonisten'' artean zegoen: ''Yo estimo, desde un punto de vista estratégico, que un soldado más allá del Estrecho, es perjudicial para España'' esan zuen.
 
Kargu handiak izaten jarraitu zuen, [[Valentzia]]n, [[Madril]]en eta [[Bartzelona]]n, besteak beste, baina hitz haiekin gobernuarekin egin zuen topo, Afrikan jarraitzearen aldekoa baitzen hau.
 
[[1922]]ko maiatzean Bartzelonara destinatu zuten eta hango krisi soziala bizi beharra izan zuen: terrorismo anarkista, nagusien pistolerismoa, nazionalismo katalana... eta [[Berrezarkuntza]] garaiko sistema bipartidista hondoa jota zegoen. Bartzelonako garaietan, [[Lliga Regionalista|Lligaren]] alderdi kontserbadoreen laguntza izan zuen, delinkuentzia eta gizarte arazoak oso gogor tratatzen zituela-eta.
 
Egoera hau larriagoa zen militarren inguruan, batez ere, Annualeko hondamendia gertatu zenetik (Hantxe hil zitzaion Migueli anaia Fernando), erregeari ari baitziren erantzukizunak eskatzen. Horrela, armadak eta alderdi kontserbadoreenek lagundurik, eman zuen [[1923]]ko [[irailaren 13]]ko estatu kolpea. Bertan behera geratu zen [[1876ko konstituzioa]], prentsa askatasuna bukatu zen, gobernua eta parlamentua desegin eta Direktorio Militar batek gidaturiko diktadura ezarri zuen.
26. lerroa:
{{Sakontzeko|Primo de Riveraren diktadura}}
=== Direktorio militarra ===
[[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.aren]] eta Eliza, armada, patronala eta kontserbadore gehienen oniritziaz Primo de Rivera izan zen Direktorio Militarraren buru eta estatuaren botere guztien jabe egin zen. Hasiera batean, oposizioa hutsa izan zen, eraitsi zuen erregimena guztiz desprestigiatuta baitzegoen, jada. Kontu honetan, azpimarratzekoa da sozialisten jarrera, guztiz sumisoa eta kolaboratzailea.
 
[[Benito Mussolini|Mussoliniren]] modelo [[faxismo|faxistaren]] itxura bazuen ere, ez zen hain totalitarioa izan eta, batez ere, kontserbadorea izan zen.
 
[[1923]]-[[1925]] bitartean [[anarkismo|anarkista]] eta [[komunismo|komunistak]] jazartzeari eman zion, [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] legezkanpotuz eta sozialistengandik banandutako erradikal haiek erreprimituz. [[Kataluniako Mankomunitatea]] ere ezdeusean utzi zuen eta katalanismoa jazarri zuen, gaztelera ez zen edozein hizkuntza jendaurrean erabiltzea debekatuz. Alderdi politikoak ezabatu zituen eta, alderdi bakarreko ereduari jarraituz, [[Unión Patriótica]] eraiki zuen. [[Protekzionismo]]a indartu zuen eta obra publiko galantak hasi zituen.
 
Agintera iritsi zenean, aurreko asmo abandonistak joan zitzaizkion erabat eta Marokon finkatzeari ekin zion. [[Al-Hoceimako lehorreratzea|Alhucemasko lehorreratzean]] arrakasta izugarria izan zuen eta [[Annualgo gudua|Annualeko hondamendia]] ahazten hasi zen jendea. Frantsesekin bat eginda, [[Abd el Krim|Abd el-Krim]] suntsitzea lortu zuen eta horrek izugarrizko arrakasta eman zion Primo de Riverari.
 
==== Hitzaldia, 1926 ====
38. lerroa:
 
=== Direktorio zibila ===
[[1925]]-[[1930]] bitartean Direktorio Militarra bukatu eta Direktorio Zibilari eman zion bide. Konstituzio baten zirriborroa egiten eta guzti hasi ziren, baina diktaduraren aldekoen artean zatiketa nabarmena zegoen garai honetarako. Gainera, [[1929ko kraxa]]k ez zion Espainiako egoera ekonomikoari onik egin eta inflazioa geldiezina zen.
 
Primo de Riveraren garai onak alde egin zuten eta erregeak ere ez zuen bere beharra ezinbestekoa ikusten. Oposizioa indartzen ari zen eta diktaduraren egunak azkenetan zeudela iragar zitekeen. Laster egingo zuten [[Donostiako Ituna|Donostiako Itunean]], monarkia bera ere zalantzan jarriko zen.
 
[[1926]]an [[Sanjuanada]] gertatu zen; altxamenduak ez zuen ezer lortu, baina ezinegona begi-bistan zegoen. Azkenean, dimisioa aurkeztu zuen [[1930]]eko [[urtarrilaren 28]]an eta [[Paris]]era erbesteratu zen, Alfontso XIII.ari bere ondorengo egokiak zeintzuk izan zitezkeen esan ondoren. [[Damaso Berenguer]] izango da bere ordea hartuko duena, [[dictablanda|diktablandari]] hasiera emanez.
 
6 aste geroago, [[1930]]eko [[martxoaren 16]]an, erabat deprimiturik, [[Paris]]en hil zen [[diabetes|diabetesaren]]aren ondorioz.
 
== Ondorengoak ==
Primo de Rivera eta Casildak 3 seme eta 3 alaba izan zituzten. Zaharrena [[José Antonio Primo de Rivera]] izan zen, ''[[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange Española]]''ren sortzailea. [[1936]]an, bera eta bere anaia gazteena, Fernando, 33 eta 28 urte zituztelarik, fusilatu zituzten errepublikazaleek.
 
Etxeko titulu eta ohoreak, Francok Jose Antoniori hil ondorenean emandakoa barne, bigarren semearen eskuetara joan ziren, Miguel (1904-1964).
 
Diktadorearen alaba gazteenak ere, [[Pilar Primo de Rivera]]k, politikan parte hartu zuen
([[1934]]-[[1977]]) eta ''[[Sección Femenina]]'' delakoaren buruzagi izan zen Frankismo garaian.
 
{{commonskat}}
{{Bizialdia|1870eko|1930eko|Primo de Rivera, Miguel}}
 
[[Kategoria:Diktadoreak]]
61 ⟶ 62 lerroa:
[[Kategoria:Espainiako monarkikoak]]
[[Kategoria:Jereztarrak]]
{{Bizialdia|1870eko|1930eko|Primo de Rivera, Miguel}}