Migrazioen Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lehenengo fasea: Barne lotura zuzenketa: Teodoriko Handia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
Vandaloek, sueboek eta alanoek, [[Galia]] zeharkatuta, [[Iberiar penintsula]]n sartu ziren [[409]]an. Sueboak ipar-mendebaldean kokatu ziren, baina beste biak, [[429]]an [[Afrika]]ra igaro eta, Inperioko probintzia horiek azpiratu zituzten [[Genseriko]]ren agindupean.
 
[[Bisigodo]]ak [[418]]an finkatu ziren [[Tolosa Okzitania|Tolosaren]] inguruan itun (''foedus'') baten bidez. Burgundiarrek [[Lyon]] hartuta ([[457]]), [[Rhône|Rodano]] eta [[Saona]]ren arroetan hedatu ziren hurrengo hurteetan. [[Frankoak|Frankoek]] [[Klovis I.a|Klovis]] zuten buru nagusia ([[481]]-[[511]]). Honen zuzendaritzapean, kristau bihurtzeaz gain, [[Galia]]ko iparraldean gotortzetik bisigodoak garaitzera ([[506]]) eta hegoaldera mugiaraztera iritsi ziren.
 
[[Anglo]]ak, [[juto]]ak eta [[saxoi]]ak [[Britainia Handia|Britainia Handira]] migratzen ziren, [[442]]tik erromatar armadarik gabe. Hainbat britainiarrek kontinentera jo zuten, beste [[Bretainia]] bat sortuz. [[Teodoriko Handia|Teodoriko]] buru zuten [[ostrogodo]]ek [[Italia]] okupatu zuten. Alamanak, [[bavariar]]rak, [[turingiar]]rak eta saxoiak [[Rhin]] aldera finkatu ziren.