Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
'''Michel Eyquem de Montaigne''' ([[Saint-Michel-de-Montaigne]]ko gaztelua, [[Périgord]], [[1533]]ko [[otsailaren 28]]a - [[Ibidem|ib.]]'', [[1592]]ko [[irailaren 13]]a) [[frantziar]] [[Pizkundea|Errenazimentuko]] [[idazle]], [[filosofo]], moralista eta politikaria izan zen. Haren idazlanik garrantzitsuena ''[[Essais]]'' («Entseiuak») izan zen, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] kulturan eragin handia izan zuena.
 
Bizitza guztian aritu zen obra hori idazten, nahiz eta tarteka [[Italia]]ra eta [[Alemania]]ra bidaiak egin zituen. Lehen bi liburukiak [[Bordele]]n argitaratu ziren, [[1580]]an; [[1588]]an hiru liburuki argitaratu ziren [[Paris]]en, eta bera hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa.
 
Montaignek idazle klasikoak zituen oinarri, eta haiei buruzko hausnarketaz gainera, haien bizitzako eta garaiko gertaerak aditzera eman zituen. Klasikoak ([[Seneka]] eta [[Plutarko]], batez ere) irakurri ondoren, [[estoizismo]]a eta [[eszeptizismo]]a izan ziren Montaigneren lehen garaiko ezaugarriak. Azken garaian, [[epikureismo]]ak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne-askatasunean oinarritzen da Montaigneren pentsamendu guztia. Haren azterketen gunea gizakia da; [[agnostizismo]] modernoaren aldera jo zuen, fedearen dogmak zalantzan jartzen ez bazituen ere.
17. lerroa:
Montaigne berez zegozkion aristokraziako lanetan aritu zen, [[Perigueux]]eko ''Cour des Aides''-en aurrena, eta Bordeleko Legebiltzarrean gero. Hantxe ezagutu zuen [[Étienne de La Boétie]], ''Discours de la servitude volontaire'' liburuaren egilea. La Boétie izan zen haren adiskide min bakarra, eta hura hil zenean, haren liburua izan zuen Montaignek beti gidari.
 
La Boétie hil ondoren -hogeita hamahiru urte zituela, eta Montaignek hogeita zortzi-, aita ere hil zitzaiolarik -Montaigneren beste helduleku bat-, zorritxarreko halaber umeak jaioberritan hiltzen zitzaizkiolako (Francoise de la Chassagnerekin izan zituen zazpi alabetatik bakarra bizi izan zen luzaroan), eta bizitza publikoak aspertuta, Montaigne, berrogei urte bete gabe, bere gazteluko dorre batera erretiratu zen, klasikoak nagusi ziren mila bat liburuz inguratuta.
 
[[Fitxategi:St Michel de Montaigne Tour03.jpg|thumb|220px|<small>[[Saint-Michel-de-Montaigne|Montaigneko]] gaztelua. Gehiena [[1885]]ean erre bazen ere, idazlearen liburutegia zegoen dorrea [[XVI. mende]]an bezala dago.</small>]]
29. lerroa:
 
== Euskaratutako lanak ==
''Pentsamenduaren Klasikoak'' bilduman liburu hauek argitaratu dira:
* ''Entseiuak I'' ([[1992]]), itzultzailea: [[Eduardo Gil Bera]]<ref name="entseiuakI">{{erreferentzia|izena= Michel de |abizena= Montaigne|url= http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/?f=26 |izenburua= Entseiuak I |bilduma= Klasikoak, 1992 |argitaletxea= ehu.eus |sartze-data = 2015-07-01}}</ref>
* ''Entseiuak II'' ([[1993]]), itzultzailea: Eduardo Gil Bera<ref name="entseiuakII">{{erreferentzia|izena= Michel de |abizena= Montaigne|url= http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/?f=27 |izenburua= Entseiuak II |bilduma= Klasikoak, 1993 |argitaletxea= ehu.eus |sartze-data = 2015-07-01}}</ref>
* ''Entseiuak III'' ([[1994]]), itzultzailea: Eduardo Gil Bera<ref name="entseiuakIII">{{erreferentzia|izena= Michel de |abizena= Montaigne|url= http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/?f=28 |izenburua= Entseiuak III |bilduma= Klasikoak, 1994 |argitaletxea= ehu.eus |sartze-data = 2015-07-01}}</ref>
 
44. lerroa:
 
{{bizialdia|1533ko|1592ko|Montaigne, Michel de}}
 
[[Kategoria:Frantziako filosofoak]]
[[Kategoria:Aro Berriko filosofoak]]