Metodo zientifiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}}
'''Metodo zientifikoa''' zientzietan jakintza berriak eskuratzeko erabiltzen diren pausu multzoa da. Zientifikoa dela ziurtatzeko, ikerketa método batek oinarria enpirian eta neurketan eduki behar du eta baita arrazoiketan ere. Oxford English Dictionary-aren aburuz, método zientifikoa honakoa da: XVII. Mendetik zientzia naturalak ezaugarritu dituen metodo edo prozedura; behaketa sistematikoa, neurketa, esperimentazioa, formulazioa, analisia eta hipotesien aldaketak osatuko dute.
 
Metodo zientifikoak bi oinarri nagusi ditu: erreproduzitzeko gaitasuna eta ezeztagarritasuna.
* '''Erreproduzitzeko gaitasuna'''k, esperimentu jakin bat edozein toki eta edonork eginez errepikatzeko gaitasuna dakar; hau da, esperimentu bat edonork edonon birproduzitu dezakeela esan nahi du oinarri honek. Euskarri hau lortutako emaitzen komunikazio eta publizitatean zein komunitate zientifikoaren egiaztapenean funtsatuko da.
* Bigarren oinarria, '''ezeztagarritasuna'''ren arabera, edozein proposamen zientifiko faltsatua edo errefuxatua izan daiteke; aurkezturiko teoria eta proposamen zientifiko guztiak beraien faltsutasuna froga lezaketen esperimentu eta frogetara azpiratzeko gaitasuna eta aukera izan behar dute. Honen arabera, espero ziren emaitzak lortuko ez balira esperimentu batean, honetan oinarritzen zen teoria deuseztatu egingo beharko litzateke.
James B. Conant-en aburuz, ez dago metodo zientifiko bat eta bakarra. Zientzialariak metodoa definitzeko, metodo klasifikatorioa, metodo estadistikoa, metodo hipotetiko-deduktiboa, etab. erabiltzen ditu. Eta beraz, metodo zientifiko''a''z hitz egiten badugu, ezagutza eraikitzen duten taktiken inguruan ari gara hitz egiten, kontextu historikoaren araberakoak direnak eta etorkizunean aldagarriak izan daitezkeenak.  
10. lerroa:
[[Platon]] edo [[Aristoteles|Aristotele]]<nowiki/>sek iada ohartarazi zuten metodoa axiomekin edo arau multzo batekin jarraitzearen beharraren inguruan. [[Sokrates]], [[Platon]] edo [[Aristoteles]]<nowiki/>ek, beste hainbat filosofo grekoen artean, proposatu zituzten arrazonamendu filosofiko, matematiko, logiko eta teknikoarentzat lehenengo metodoak. 
 
Erdi Aroan islamiar munduko filosofo, fisikari, matematikari, astronomilari eta medikuek garatu eta zabalduko dute greziar filosofoen oinordekotasuna (hala nola [[Alhazen]], [[Al-Biruni]] eta [[Avizena|Avicena]]). Honez gain, hau Europan zabaldu zutenei ere egin behar zaie aitortza; hala nola, [[Robert Grosseteste|Roberto Grosseteste]] eta [[Roger Bacon]] bezalako irudiei Toledoko Itzultzaileen Eskolakoei batera.
 
Hala eta guztiz ere, Aro Modernoan finkatuko da filosofía natural berri bat. [[René Descartes|Descartes]]<nowiki/>ek (1596 – 1650) bere Metodoaren Diskurtsoan definituko diru lehengo aldiz metodoaren arauak “arrazoia ondo gidatu eta egia bilatzeko zientzian”.
 
Egun metodo zientifikoa ulertzen den ikuspegi enpiriko edo zientifikoaren arabera, honen aitzindari bezala hartu behar ditugu [[Leonardo da Vinci]] (1452-1519),  [[Nikolas Koperniko]] (1473-1543), [[Johannes Kepler]] (1571-1630) eta [[Galileo Galilei]] (1564-1642) zeinak arau metodiko eta sistematiko batzuk aplikatzen zituzten egia eskuratzeko. Honez gain, metodo zientifikoaren inguruan hitz egitean, ezin ditugu ahaztu lehen aipatutako [[René Descartes|Descartes]] eta [[Francis Bacon]] (1561-1626) zeinak metodo induktiboa finkatu zuen enpirismoari ateak irekiz, [[Blaise Pascal|Pascal]] (1623-1662), [[Baruch Spinoza|Spinoza]] (1632-1677), [[John Locke|Locke]] (1632-1704), [[Nicolas Malebranche|Malebranche]] (1638-1715), [[Isaac Newton|Newton]] (1643-1727), [[David Hume]] (1711-1776), [[Immanuel Kant|Kant]] (1724-1804) eta [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegel]] (1770-1831).
 
Filosofiak hainbat metodo bereizten ditu; metodo zientifikoa, klasifikatorioa, estadistikoa, hipotetiko-deduktiboa, neurtze metodoa etab. baina metodo zientifikoari erreferentzi egiten diogunean ezagumena lortzeko eta bilakaera historikoen menpe dagoen teknika eta taktika multzoiei deritzogu.
 
== Metodo zientifikoaren deskribapenak ==
Metodo zientifikoa modu ziurrean ezagutza baliagarri berriak eratzeko pausu jakin batzuen jarraipen ordenatua da. ''Metodo''az hitz egitean hori lortzeko igaro behar diren etapen inguruan ari gara hitze egiten eta ''zientifikoa'' aipatzean, berriz, jakintzaren produkzioari eta hau lortzeko erabiltzen diren teknika eta prozedura multzoaren inguruan ari gara. Lan zientifiko batean metodoan arauen estrukturek eta koherenteki kateatutako printzipioek laguntzen dute subjektibotasuna murrizten, honela lanaren emaitzen balioa eta beraz, lortutako ezagutza indartuz.
 
Beraz, “metodo zientifikoak” komunitate zientifikoak bere teoriak azaldu eta onartzean beharrezkotzat jotzen dituen praktikek osatzen dute. Teoria zientifikoak, behatzen ditugun fenomenoak modu batean edo bestean azaltzea izanez helburu, hauen baliozkotasuna frogatzeko esperimentuetan oinarritu daitezke. Hau da, esperimentuen erabilera hutsa ez da metodo zientifikoaren erabileraren sinonimo. Horregatik, [[Francis Bacon]]<nowiki/>ek honela definituko du metodo zientifikoa:
 
# '''Behaketa''': errealitatean nola agertzen diren ikertzeko, zentzumenak objektu edo fenómeno bati jartzean datza. Nohizbeinkakoa edo kausazkoa izan daiteke.
# '''Indukzioa''': behaketa edo experientziatik oinarrizko printzipioa ateratzea.
# '''Hipotesia''': behaketa edo experientzien behin-behineko azalpena eta izan daitezkeen kausak lantzea
# Hipotesia '''esperimentazio''' bidez frogatzea
# Hipotesiaren '''frogapena''' edo '''gezurtatzea'''.
# '''Tesia''' edo '''teoria zientifikoa'''
 
Hau da, beraz, normalean metodo zientifikotzat ulertzen duguna, hau da, gizartean metodo zientifikoak duen errepresentazioa. Hala eta guztiz ere, definizio hau positibismoaren korrontearen barnean kokatuko genuke. Izan ere zientziaren modalitate batzuetan ezinezkoa da esperimentazioa aplikatzea, hala nola, astronomia edo fisika teorikoan; kasu hauetan nahikoa da naturalki gertatutako fenomenoen behaketa. Honez gain, metodo zientifikoa eredu txikiagoen ikerketetan aplika daiteke modu zuzen edo ez-zuzen batean.
 
Bestalde, badaude zientzia naturaletan sartzen ez diren zientziak, batez ere giza eta gizarte zientziak, non fenomenoak kontrolaturik eta artifizialki ezin errepikatzeaz gain, bere esentziagatik errepikaezinak diren fenomenoak daude, hala nola, historia. Hau da, ezin dugu zientzia naturaletako metodo zientifikoa arlo guztietara esportatu, izan ere, badaude errepikaezinak diren fenomeno edo gertaerak, antropologia edo historian behatzen direnak kasu.
 
Beraz, metodo edo prozesu zientifiko bezala ulertzen dira komunitate zientifikoak bere teoriak azaldu eta baieztatzean onartzen dituen praktikak, esaterako [[Kochen postulatuak]] mikrobiologian. Teoria zientifikoak, modu batera edo bestera behatzen ditugun fenomenoak azaltzera bideratuta; hala eta guztiz ere, bere egiazkortasuna baliozkotu dezakeen experimentuetan oinarritu daiteke edo ez.
 
== Tipologia ==
Metodo zientifikoen sistematizazioa arlo zail eta konplexua da. Ez da hau klasifikatzeko modu bakarra existitzen; hala eta guztiz ere, datorrenean komunitate zientifikoan adostasun nahikoa duen klasifikazioa plazaratuko da. Honez gain, garrantzitsua da aipatzea metodo hutsezinik ez dagoela jakintza eskuratzean: metodo guztiak dira proposamen arrazionalak jakintzaren lorpenerako.
=== Metodo enpiriko-analitikoa ===
[[gizarte zientzia|Giza-gizarte zientzietan]] eta [[zientzia natural]]etan da ohikoena. Zientzia deskriptiboak ezaugarritzen ditu. Orokorrean gehien erabiltzen den metodoa da; logika enpirikoan oinarritzen da. Honen barruan hainbat metodo jakin ezberdindu ditzakegu, bakoitza bere teknikekin. Fenomeno baten elementuak ezberdindu eta banan banan berrikusten dira.
;Metodo esperimentala: Batzuek metodo enpirikotik independente bezala ikusten dute duen garapen eta garrantziagatik. Era berean, bere oinarri den logika esperimentaletik ere independente dela kontsideratua da. Honez gain, hauek ere barnebiltzen ditu:
;Metodo hipotetiko-deduktiboa: Metodo esperimentala independente moduan hartuz gero, metodo hipotetiko-deduktiboa metodo enpiriko analitikoaren metodo espezifikoa izango litzateke.
;Behaketa zientifikoaren metodoa: Zientzia deskriptiboetan da ohiko.
;Neurketaren metodoa: Honetatik abiatuz sortzen da gune enpiriko-estadistiko guztia.
 
=== Metodo logikoak ===
Metodo zientifikoaren beste adar garrantzitsu bat da, oso klasikoa da eta ez da horren fidagarria. Metodo enpirikoarekin bateratzean metodo hipotetiko-deduktiboa sortuko da, egungo metodorik fidagarrienetako bat.
 
==== Metodo logiko-deduktiboa ====
Juzguen lotura batzuetatik abiatuz, aditzera emandako printzipioak kasu partikularretara aplikatzen dira. Estrapolazioaren metodoa da nabariena. Honakoetan banatzen da
;Berehalako ondorioaren zuzeneko metodo deduktiboa: Premisa bakar batetik lortzen da burubidea, hau da, bitartekaririk gabe lortzen da ondorioa.
;Zuzenekoa ez den metodo deduktiboa edo berehalakoa ez den ondorioa: Premisa nagusiak proposizio unibertsala edukiko du, nagusia ez den premisak proposizio partikularra; bi hauen arteko konparaketarekin lortzen da ondorioa. Silogismoak erabiltzen ditu.
 
==== Metodo logiko-induktiboa ====
Kasu partikularretatik abiatuz ondorio orokorretara iristen da. Interpolazioaren metodoa da bere erabileran ezaugarria.
;Indukzio osoaren metodo induktiboa: Ondorioa ikerketa objektua osatzen duten elementu guztien azterketatik dator, hau da, ikerketa objektua osatzen duten elementu guztiak ezagutzen baditugu soilik izan daiteke aplikagarri metodo hau. Gainera jakinda ikerketa objektuaren elementu guztiei dagokie jakintza orokorra.
;Indukzio osatugabearen metodo induktiboa: Ikerketa objektuari dagozkion elementuak ezin dira kuantifikatu eta orokortasunean ikertuak izan. Beraz, ikertzailea errepresentatzeko lagin bat hartzearen beharretan geldituko da honetatik orokortuz. Era berean bi metodo hauek osatuko dute:
;Zerrendaketa sinplezko edo izan daitekeen ondorioaren metodo induktiboa: Elementu oso handi edo infinituak dituzten ikerketa objektuetan erabilia izango da. Ondorio unibertsal bat eragingo du izaera berdin bat ikerketa objektuari dagozkion elementu homogeneo batzuetan errepikatzen dela behatzean. Errepikapen hauetan ez da kontraesankorra den kasurik gertatuko edo ez da ikertu diren ezaugarri komunak ez dituen kasurik agertuko. Aztertuko diren kasuen araberakoa izango da metodo honen aplikagarritasuna. Bere ondorioak ezin dira zerbaiten froga bezala agertu baizik eta egiazkotasun posible bezala. Nahikoa da ondorioa ezeztatzen duen kasu bat agertzea hau okertzat hartzeko.
;Indukzio zientifikoaren metodoa: Ikerketa objektuaren izaera edo lotura beharrezkoak ikertzen dira, kausalitate erlazioak, hala nola. Erlazio handia du metodo enpirikoarekin.
 
==== Metodo analogikoa ====
65. lerroa:
=== Beste metodo batzuk ===
;Metodo hermeneutikoa: Testuen arteko koherentzien metodoa da, filologiarena, liburu sakratuen exegesiarena eta arau eta printzipioen koherentziarena.
;Metodo dialektikoa: Materialismo historikoari hasiera eman zion metodoa da; bere ezaugarri nagusia fenomeno historiko eta sozialak mugimendu iraunkorrean hautematen dituela da.
;Metodo fenomenologikoa: Jakintza metatzailea da eta ez horren autozuzentzailea.
;Metodo historikoa: Objektuak euren segida kronologikoan dituzten etapa ezberdinen ezagutzara bideratzen da. Ikertzen ari den objektu edo fenomenoaren eboluzio eta garapena ezagutzeko bere historia, etapa nagusi eta lotura historiko nagusiak ezagutzera eman behar dira.
;Metodo sistemikoa: Objektua moldatu nahi da bere ezaugarrien zehaztapen eta hauen arteko elkarrekintzaren bitartez. Erlazio hauek alde batetik, objektuaren estruktura, eta bestetik bere dinamika determinatuko dute.
;Metodo sintetikoa: Ustezko egitate isolatuak erlazionatu eta elementu ezberdinak bateratuko dituen teoriak formulatuko dituen prozesua da. Elementu ugariren bateratze arrazionalean datza osotasun berri bat sortuaz. Ohikoena da metodo hau hipotesien planteamenduan garatzea.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Iraultza zientifikoa]]
[[Kategoria:Filosofia]]