Ireki menu nagusia

Aldaketak

12 bytes added ,  Duela 7 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Lurrera iristen diren meteoritoen %86a gutxi gorabehera [[kondrita]]k dira. %8a [[akondrita]]k dira eta %5a inguru [[nikel]]-[[burdina|burdin]] nahasturaz sortutako meteorito metalikoak dira.
 
== Sailkapena ==
Meteoritoen egungo sailkapenen arabera lau talde oinarrizko bereizten dira:
* sideritoak, guztiaren ehuneko lau direnak, [[burdina]]zko eta [[nikel]]ezko nahastura batez osatuak;
* siderolitoak, ehuneko bat direnak eta erditsua burdina-nikelez eta erditsua [[silikato]]z osatuak daudenak;
* aerolitoak eta litometeoritoak, ehuneko laurogeita bost direnak eta silikatoz soilik osatuak daudenak.
* tektitak; meteorito zatiki misteriotsu batzuk dira, oso gutxi; ehuneko hirurogei baino gehiago [[silizio dioxido|silize]] den [[beira]]zko zatikiak dira.
 
Tektikak Lurreko alde jakin batzuetan bakarrik aurkitu dira, Europako erdialdean, Afrikako sartaldean, indoaustraliar eskualdean eta Estatu Batuen hegoaldean, hain zuzen. Gainera ez dute zerikusirik gainerako meteoritoekin, ezpada [[atmosfera]]n zehar egiten duten ibilbidea, forma [[aerodinamiko]]a ematen diena.
Gainera, izaten dituzte meteorito horiek zenbait elementuren [[isotopo]] batzuk, [[Eguzki sistema]]ko beste ezein materialetan atzeman ez direnak. Hortaz, pentsa daiteke kondrita [[karbono|ikazkaidunak]] direla eguzki nebulosako lekuko zaharrenak, eta beraz, haren historiaren hasierako gertakariak nola izan ziren asmatzeko baliozkoenak.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Ozar-izar]]
* [[Meteoro]]
* [[Meteoroide]]
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}