«Mesopotamia»: berrikuspenen arteko aldeak

34 bytes removed ,  Duela 10 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (85.86.5.178 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:N-Mesopotamia_and_Syria_english.svg|400px|thumb|Mesopotamiako mapa.]]
'''Mesopotamia''' ([[antzinako greziera]]z: Μεσοποταμία, “bi ibaien artean”; [[arabiera]]z: الرافدين, ''bilād al-rāfidayn''; [[persiera]]z: ''Miyanrudan'', “ibaien arteko lurraldea”; [[asiriera]]z: ܒܝܬ ܢܗܪܝܢ, ''beth nahrin'', “bi ibaien artekoa”)<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0164.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> [[mendebaldeko Asia]]ko antzinako lurraldea da, [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien artean kokatua, egungo [[Irak]], [[Kuwait]], [[Saudi Arabia]]ko iparraldea, [[Siria]]ko ekialdea, [[Turkia]]ko hego-ekialdea eta [[Iran]]go hego-mendebaldea hartzen dituena.<ref>{{erreferentzia|izena= Dominique |abizena= Collon |url=http://www.bbc.co.uk/history/ancient/cultures/mesopotamia_gallery.shtml| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-15 |argitaletxea=bbc.co.uk}}</ref> [[Mesopotamia Garaia]]k eta [[Mesopotamia Beherea]]k osatzen dute.
 
[[K. a. XXIV. mendea|K. a. XXIV. mende]] ingurutik aurrera, [[Sumer|sumertar herriek]] Behe Mesopotamiako padurak drainatu, dikeak, hormak eta ubideak eraiki eta lurra lantzeari ekin zioten. Nekazaritzaren aurrerakada handia izan zen eta, ondorioz, hiri-estatu independienteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren lehian: [[Ur (hiria)|Ur]], [[Uruk]], [[Lagash]] eta [[Eridu]], besteak beste. [[K. a. XXIII. mendea|K. a. XXIII. mendetik]] aitzina, zibilizazio aberatsak garatu ziren: [[Sumer]], [[Akadiar Inperioa|Akad]], [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] eta [[Asiria]].
 
Sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak, eta zibilizazio bakezale eta langilea eratu zuten. Agintarien artean, [[Gudea]], [[Lagash]]eko erregea da nabarmentzekoa. [[K. a. 2300]] aldean, [[akadtar]]rek, [[Sargon Akadekoa|Sargon]] buru zutela, sumertarren hiriak indarrez hartu eta [[Akadtar Inperioa]] sortu zuten. Ondoren, [[Babilonia (hiria)|Babilonia]] bihurtu zen hiri nagusi, [[Hammurabi]]ren erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. [[K. a. VII. mende]] erdialdean, [[asiria]]rrek hartu zuten mendean eskualde osoa, [[Asurbanipal]] erregearen agindupean. Azkenik, [[K. a. VI. mendea]]n [[Akemenestar Inperioa|persiarrek]] konkistatu zuten Mesopotamia.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.hiru.eus/eu/historia/mesopotamia| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea=hiru.eus}}</ref>
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Tigr-euph.png|thumb|righteskuinera|250px|[[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien ibilbideak]]
[[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien arteko arroak ia osorik hartzen dituen lur eremuari esaten zaio Mesopotamia, eta duen tankeragatik [[Ilgora Emankorra]] izenaz ere ezaguna den eskualde zabaleko gune nagusia da. Muga natural ongi zehazturik gabeko lurraldea da; berezko muga argi bakarra hegoaldean du, [[Arabiako basamortua]] baitago han. Ekialdean eta iparraldean [[Elam]], [[Zagros]] mendia eta [[Armenia]] ditu; mendebaldeko muga, berriz, benetako basamortuz baino estepaz osaturiko lurralde batek egiten du, baina muga horrek sekula ez du eten Mesopotamiaren eta [[Siria]]ren, eta Sirian zehar, [[Palestina]] eta [[Mediterraneo]] inguruko lurren arteko harremana.
 
Bi eskualde nagusi bereizten dira:<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.mesopotamia.co.uk/geography/home_set.html| izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea= mesopotamia.co.uk}}</ref>
* Iparraldean [[Mesopotamia Garaia]] dago, Eufrates eta Tigris ibaien iturburuetatik [[Bagdad]] hiriraino. Muino eta ordokiz osaturik dago eta, urtaro euriei esker, lurra nahiko emankorra zen Antzinatean. Lehenbiziko biztanleek, lurra lantzeaz gain, hurbileko mendietako zura, harria eta metalak erabili zituzten. Bertan zeuden [[Assur]], [[Nimrud]], [[Ninive]] eta [[Dur Sharrukin]], [[Asiria]]ko hiriburuak.
 
== Historia ==
=== Hirien sorrera ===
[[Fitxategi:Basse_Mésopotamie_Uruk.png|300px|thumb|leftezkerrera|[[Uruk Aroa|Uruk]] (K. a. 3800-3200) eta Jemdet Nasr (K. a. 3100-2900) aroetako gune nagusiak.]]
[[K. a. 6. milurteko]]aren eta 3.500. urtearen artean, nekazaritza kultura eratu zen [[Persiar golkoa]]n eta handik Mesopotamia guztira zabaldu zen gero; kultura haren zabalkundearekin batera biztanleria asko handitu zen. [[K. a. 4. milurteko]]aren erdialdeko aztarnek erakusten dutenez, ordurako bizileku mota berriak eratzen hasiak ziren, eta sortzen hasita zeuden lehenbiziko hiriguneak. Hiriak arrazoi desberdinen ondorioz sortu ziren, ordea, lekuaren arabera.
 
Bestalde, hiriak sortzearekin batera edo horren ondorioz, garrantzi handiko aurrerapen ekonomiko eta teknikoak gertatu ziren; orduan hasi ziren erabiltzen [[golde]]a, lur eremu handien [[ureztatze]] sistematikoko teknikak, [[gurpil]]a, [[buztingintza]]ko [[tornu]]a, metalurgia, neurriak eta pisuak, eta lehenbiziko dirua. Era berean, hiriekin batera agertu ziren Mesopotamian izpiritu eta kultura aurrerapen aipagarriak, bereziki [[idazketa]] eta adierazpen politikoaren artea. Orduan eraiki ziren, orobat, lehenengo tenpluak. Arkeologia aztarnek erakusten dutenez, [[K. a. 3. milurtekoa]]ren amaieran, tenplu zentral bat edo tenplu multzo bat zuten zenbait [[sumeriar]] hirik, tenplu bakoitzak aginpide ekonomiko jakina zuela.
 
[[Fitxategi:Cylinder seal cowshed Louvre Klq17.jpg|340px|thumb|righteskuinera|[[Uruk Aroa|Uruk Aroko]] [[zigilu zilindriko]]a, [[Louvre]].]]
[[Uruk]] eman du Mesopotamiako hiriei buruzko berri gehien. Bertan agertu ziren, garai hartan, arkitektura monumentala, [[zigilu zilindriko]]a eta kontularitzarako tresnak; ekonomia berriaren eta eskualdean gertatzen ari zen bizi baldintzen aldaketa handiaren irudi dira ezaugarri horiek. Uruk da, esan bezala, aztarnei dagokienez garrantzi gehien izan duen hiria, baina baziren hura bezain hiri aurreratuak, edo hura baino are aurreratuagoak, [[Kish]] besteak beste. K. a. 3. milurtekotik aurrerako erlijio gune aipagarriena, esaterako, [[Nippur]] izan zen. Hiri bakoitzak jainko zaindari bana zuen, eta tenplua zen zaindariaren egoitza. Ondasun materialei eta gizarte bizitzari dagokionez, tenplua zen hiriko osagai aipagarriena, hura baitzen lur gehienen eta abereen jabea. Tenpluaren eskoletan prestatzen zen idazlarien elitea eta, prestakuntza amaitu ondoren, tenpluaren administrazioaren arduradun jarduten zuten.
 
=== Brontze Aroa ===
 
=== Sumer eta Akad ===
[[Fitxategi:Empire_akkad.svg|300px|thumb|leftezkerrera|[[Akadtar Inperioa]]ren mapa. Gezi horiek kanpaina militarren norabidea adierazten dute.]]
Aro dinastiko arkaiko edo protodinastikoan ([[K. a. 2900]]-[[K. a. 2334|2334]]) asko bizkortu zen Uruken garaian hasitako urbanizazio prozesua; aro horretan sortu ziren sumeriar hiriak, [[Sargon Akadekoa]]ren agintaldia bitartean. Aro dinastiko arkaikoan hirigune handietara aldatu ziren ordura arte landetan bizi izandako herriak, eta horren ondorioz bizitoki txikiak hustu egin ziren.
 
=== Babilonia ===
[[Fitxategi:F0182_Louvre_Code_Hammourabi_Bas-relief_Sb8_rwk.jpg|220px|thumb|righteskuinera|[[Hammurabi]] errege intsignia jasotzen [[Xamax]]en eskuetatik.]]
Urko hirugarren dinastia desegin zenean, leinu nomada [[amorrita]]k sartu ziren Mesopotamia Beherean eta, lurralde hartako barne arazoez baliatuta, [[Sumer]]ko eta [[Akad]]eko hiri suntsituak hartu eta erreinu txikiak eratu zituzten. Ur [[elam]]darren esku gelditu zenetik [[hitita|hititek]] Babilonia hartu zuten arteko garaian gertatu zen hori, Aro paleobabiloniar edo antzinako aro babiloniar esaten zaion garaian hain zuzen ([[K. a. 2004]]-[[K. a. 1595|1595]]).
 
Zibilizazio sumeriar-akadtarrak 2. milurtekoan izan zuen zabalkunde goreneko aldia [[Hammurabi]]ren agintaldia ([[K. a. 1792]]-[[K. a. 1750|1750]]) izan zen. Errege hark Mesopotamia guztia eskuratu zuen indarra eta diplomazia erabiliz, eta lurralde haren historiako bigarren inperio semita handia eratu zuen. Berriro errejimen bateratzailea ezarri zen, eta antzinako lehiaren ondoren lurraldeen artean eratu ziren desberdintasunak berdintzera bideraturiko politika egin zen. [[Hammurabiren Kodea]] da ordena lortzera bideraturiko politika haren erakusgarri nagusia. Haren inperioa hamarkada gutxiren buruan desegin zen, baina bitarte horretan Mesopotamia bateratu zuen eta hiriburu ospetsu bihurtu zuen Babilonia, harresi, tenplu eta kanalizazio bikainez hornituriko hiria.
 
== Hizkuntza eta idazkera ==
[[Fitxategi:Hymn Iddin-Dagan Louvre AO8864.jpg|220px|thumb|righteskuinera|[[Larsa]]ko errege [[Iddin-Dagan]]en omenezko ereserkia. Sumerieraz idatzirik dago, [[idazkera kuneiforme]]aren bidez. [[K. a. XX. mende]]a.]]
[[Sumeriera]] eta [[akadiera]] izan ziren hizkuntza nagusiak. Lehenbizikoa [[hizkuntza eranskari]]a da, [[K. a. IV. milurteko]]tik aurrera hegoaldeko Mesopotamian mintzatu zena. [[K. a. 2000]]tik aurrera [[akadiera]] gailendu bazitzaion ere, administrazioan, erlijioan, literaturan eta zientzian sumeriera erabiltzen jarraitu zen.<ref name="hizk">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0175.pdf | izenburua=Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I) Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia |sartze-data=2018-5-28 |argitaletxea=euskaltzaindia.eus}}</ref>
 
Sumeriera da lehenbiziko hizkuntza idatzi ezaguna.<ref name="hizk"></ref> [[Idazkera kuneiforme]]a deitutakoa erabiltzen zuten: kanabera batez idazten zuten [[buztin]]ezko gainalde batean; kanaberaren muturretako bat ziri moduan zegoen zorroztua, eta buztinaren gainean idaztean “iltzearen” marka berezia uzten zuen; beste muturra, berriz, landu gabe zegoen, eta harekin zenbakiak idazten zituzten. Sumertarrek asmatu zuten idazkera kuneiformea sistema huts-hutsik ideografikoa izan zen hasieran. Ikur bakoitzak funtsezko esanahi bat zuen, eta gero beste esanahi eratorri edo kidekoak eransten zitzaizkion. III. milurtekoaren erdialdera, 600 bat ikurrez eratutako sistema bat erabiltzen zuten, gehienak ideografikoak edo logografikoak.
 
K. a. 2.300. urtean akadiarrek sumeriar idazkera berenganatu zutenean, idazkera hori aldi logosilabiko oso landu batean zegoen. Handik hara oso bilakaera bizkorra izan zuen, akadiera oso bestelako hizkuntza baitzen: silaba anitzekoa zenez, bakanagoa izaten zen [[homonimia]]k sorturiko nahastea. Hala ere, logogramek bere horretan iraun zutenez, eta akadiarrek beren hizkuntzan irakurtzen zituztenez logograma horiek, sistema konplexu samar bat sortu zen, non ikur bakoitzak aldi berean hainbat balio logografiko eta hainbat balio silabiko izan baitzitzakeen, baina ezin jakin daiteke akadiarrek zein balioz erabiltzen zituzten.
=== Matematika ===
Babiloniako [[buztinezko taulatxo]]etan [[biderketa]] eta [[berreketa]]ko taulak aurkitu dira. [[Zatiki (matematika)|Zatiki]]-kalkuluak errazten zituen hamabitar [[zenbaki-sistema]] zuten baina, honekin batera, hamar hatzamarretatik sortutako [[Zenbaki-sistema hamartar|hamartar sistema]] ere zeukaten; hirurogeiak esangura berezia zuen, esandako bi sistemen uztarketa baitzen. Bi zenbaki-sistema hauen erabilpena izan zen pisu eta neurrien oinarria. Aipatutako taulatxoetan sortu zen gure [[algebra]]ren eta [[aritmetika]]ren parte handi bat; ez da txikiena idazkeran zifren posizioak duen garrantzia, zenbait mende geroago arabiarren eskutik gureganaino heldu zena.
Lur-neurtzeak eta etxegintzak [[azalera]]ren eta [[bolumen (espazioa)|bolumenaren]] kontzeptuak sortarazi zituzten; era horretan jaio zen [[geometria]]. Baina kontzeptu erreal hauek magiarekin nahasturik zeuden; zenbaki batzuk ahalmen bereziak zituztela eta diagrama geometriko batzuen bitartez etorkizuna iragar zitekeela sinesten zuten.<ref name="bandres">{{erreferentzia|izena= Luis |abizena= Bandres Unanue |url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/mesopotamia-eta-egypto/ | izenburua=Mesopotamia eta Egypto |sartze-data=2018-5-24 |argitaletxea=aldizkaria.elhuyar.eus, Creative Commons [https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/ Attribution-ShareAlike 3.0 Unported lizentzia]}}</ref>
 
=== Astronomia ===
{{sakontzeko|Babiloniar astronomia}}
[[Fitxategi:British_Museum_Cuneiform_planisphere_K8538.jpg|220px|thumb|rigth|[[Buztinezko taulatxo|Taulatxo]] biribil batean egindako zeru-planisferioa. [[K. a. 650]]eko urtarrilaren 3ko gauean [[Ninive]]tik ikusitako [[konstelazio]]ak ageri dira bertan.]]
Denboraren neurketa sistematikoa Babilonian hasi zen. Nekazaritzarentzat garrantzi handia zeukan urte-sasoiak era egokian mugatzea, landareen hazkuntzak lan-mota berezia behar baitu urtaroaren arabera; horrela sortu zen egutegiaren beharra. Gizakiak berehala aurkitu zuen naturak eskaintzen zion denbora-unitate: eguna. Unitate hau baino handiago baten beharra izan zuenean, hilabetea hartu zuen; hilabete bakoitza [[ilberri]]aren sorrerarekin hasten zen. Geroxeago urtaro bakoitzari zegokion hilabete kopurua aurkitzea saiatu ziren. Guzti hau K. a. 4000. urtean gertatu zen Babilonian.<ref name="bandres"></ref>
 
K. a. 2000. urterako, hamabi hilabetetan banaturiko 360 eguneko urtea ezagutzen zuten babiloniarrek. Noizean behin, eta behar zen doikuntza egiteko, beste hilabete bat sartzen zuten. [[Egun]]a [[ordu]]etan, ordua [[minutu]]tan, eta minutua [[segundo]]tan banatu zuten. Eguzki-esfera ere asmatu zuten; hau lurrean zutik sartutako kainabera bat baino ez zen, eta orduen iragapena adierazten zuen. [[Eguzki]]aren, [[Ilargi]]aren eta artean ezagutzen zituzten bost planeten izenak egokituz, zazpi eguneko beste unitate bat sortu zuten: [[aste]]a. Hilabeteen arabera, hamabi zatitan banatu zuten Eguzkiaren ibilera espazioan zehar, eta zati bakoitzari izan mitiko eta ikur bana egokitu zioten: [[Aries (konstelazioa)|Aries]], [[Taurus (konstelazioa)|Taurus]] eta abar.<ref name="bandres"></ref>
 
Ezagutzen ditugun behaketa astronomikoen lehen datu zehatzak K. a. 2000. urtean egindakoak dira, eta [[Artizar]] planetaren irteera eta sarrerari zegozkien. Oso antzinetik, Mesopotamiako apaizek behatzen zuten gauez ortzea, eta lortutako datuak buztinezko taulatxoetan jartzen. Pixkanaka, fenomeno astronomikoen erregulartasunez ohartu ziren eta, [[K. a. VI. mende]]ko dokumentu baten arabera, Eguzkiaren eta Ilargiaren posizio erlatiboak eta [[eklipse]]ak aldez aurretik kalkulatzeko gai ziren. Hau izan zen astronomia zientifikoaren sorrera.<ref name="bandres"></ref>
 
== Erlijioa ==
{{sakontzeko|Mesopotamiako mitologia}}
[[Fitxategi:British Museum Queen of the Night.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|''[[Gauaren erregina (erliebea)|Gauaren erregina]]'', [[British Museum]], [[Londres]].]]
Babiloniarren ustetan, [[Unibertsoa]] kaxa itxi baten antzerakoa zen, hondoan [[Lur]]ra zeukana. Erdialdean lurra igotzen zen, elur-aldeak osatuz, eta hauetan zegoen Eufratesen sorburua. Lurraren inguruan urezko sohorna bat izango zen eta honen inguruan, ortzea eusten, zeruko mendiak. Hala ere, dirudienez, Mesopotamiako astronomo batzuk ohartu ziren Lurra biribila zela.<ref name="bandres"></ref>
 
[[Politeismo|Erlijio politeista]] zuten; jainko asko gurtzen zituzten eta giza irudiekin irudikatzen zituzten. Jainko bakoitzak bere tenplua zeukan, [[Lurra|Lurrean]] zeukan etxetzat hartzen zena. Erlijiozko erritu korapilatsuen bitartez gurtzen zituzten, animalien sakrifizioak eta jardun magikoak eginez. Nagusiak honako hauek ziren:
{{zutabeak|kopurua=2|zabalera=25|
* [[Anu|An/Anu]], Zerua
* [[Nabu]], idazkeraren jainkoa
}}
[[Magia]], dirudienez, hasieran sinpatikoa zen, hau da, gizakiek Natura menderatzeko lortu nahi zituzten fenomenoak imitatzen zituzen. Hortik, misterio-erritoak sortu ziren. Geroagoko beste garai batean, horiei buruz pentsatzerakoan Naturaren indarrak nolabaiteko izaki biziak zirela imajinatu zuten. Orduan, aspaldi-aspaldiko errito magikoak zeremonia bihurtu ziren, jainkoak sortuz.<ref name="bandres"></ref>
 
Babiloniarren ustez, astroek finkatzen eta gidatzen zuten giza bizia; haien iritziz, taula astrologikoa egitea zen zientziaren helburu nagusia. Hori dela-eta, babiloniar astronomoek izugarrizko eragin handia lortu zuen gizakiengan. Igartzapenak nola egin behar ziren ikasteko, literatura astrologiko eta astronomikozko idazkiak zeuden tenplo bakoitzeko bibliotekan. Astrologiaren gailurra [[K. a. 540]] aldean izan zen, hau da, [[kaldea]]rrek herrialdea hartu ondoren.<ref name="bandres"></ref>
 
== Gizartea ==
Mesopotamiako gizarte-egitura hierarkikoa zen:<ref name="dayli">{{erreferentzia|izena= Joshua J. |abizena= Mark |url=https://www.ancient.eu/article/680/daily-life-in-ancient-mesopotamia/ | izenburua=Daily Life in Ancient Mesopotamia |sartze-data=2018-5-28 |argitaletxea=Ancient History Encyclopedia, ancient.eu}}</ref><ref name="irizar">{{erreferentzia|izena= José |abizena= Irizar |url=http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_otrosamb/adjuntos/euskal_ikasmaterialgintza/gabirel_jauregi/953016e_Pub_EJ_egipto_marcadores.pdf | izenburua=Antzinako Egipto eta Mesopotamia |sartze-data=2018-5-28 |argitaletxea=euskadi.eus}}</ref>
[[Fitxategi:Standard_of_Ur_901bis.jpg|thumb|righteskuinera|250px|Erregea eta haren zerbitzariak. ''Urko estandartea'', [[K. a. XXVII. mendea]].]]
* Piramidearen gailurrean zegoen hiri, eskualde edo inperioko erregea. Jainkoekin harreman berezia zuela uste zuten, baina ez zuten inoiz jainkotzat hartu, jainkoen eta menpekoen arteko bitartekotzat baino. Erregeak arrakasta izateak erakusten zuen jainkoak alde zituela. Errate baterako, [[Sargon Akadekoa]] agintari gogoangarri bilakatu zen, inperioa handitzea lortu zuelako; haren garaipen militarrek agerian utzi zuten herritarren aurrean jainkoek laguntzen ziotela.
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Vorderasiatisches_Museum_Berlin_055.jpg|thumb|righteskuinera|250px|Aziendak eta laboreak. ''Warkako Edontzia'', [[K. a. 3300]]-[[K. a. 3100|3100]].]]
Nekazaritza zen Mesopotamiako ekonomiaren oinarria. [[Garagar]]ra, [[gari]]a, [[tipula]], [[arbi]]a, [[mahats]]a, [[sagar]]ra eta [[datil]]a ziren uztarik garrantzitsuenak. [[Behi]], [[ardi]] eta [[ahuntz]]ak zeuzkaten, eta [[garagardo]]a eta [[ardo]]a egiten zuten. Arrantza egiten zuten ibai eta ubideetan. Klima bero eta lehorra baitzen, beharrezkoa zen sailak ureztatzea; beraz, [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaietako ura ezinbestekoa izan zen laborantza garatu ahal izateko. Baina uholdeak ere maiz gertatzen ziren.<ref name="timemaps">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.timemaps.com/civilizations/ancient-mesopotamia/ | izenburua=Civilization: Ancient Mesopotamia |sartze-data=2018-5-29 |argitaletxea=timemaps.com}}</ref>
 
Ura kontrolatzea funtsezkoa izan zen mesopotamiarrentzat. Horretarako, dike, urtegi, ubide, drainatze-erreten eta akueduktu sistema konplexua eraiki zuten, belaunaldiz belaunaldi zabalduz joan zena. Sistema hori mantentzea, konpontzea eta hedatzea izan zen agintarien eginbeharrik behinena. Idazlariek eta ikuskatzaileek prestatzen zituzten proiektuak, eta biztanle xeheak obra horietan lan egitera behartuak ziren.<ref name="timemaps"></ref>
 
Mesopotamia Behereko lautada alubialean harri, mineral eta egur gutxi zegoen. Hori zela-eta, merkataritza oso goiz garatu zen: sobera ziren elikagaiak hurbileko eskualdeetara eramaten ziren, mineralen truke. Geroago, mesopotamiar merkatariak urrunago ere iritsi ziren, mendebalderantz [[Siria]] eta [[Asia Txiki]]raino, eta ekialderantz [[Iran|Persia]] eta [[Indus]]eraino. [[K. a. 3000]]tik aurrera, [[kobre]]a eskuratzeko beharra sortu zen, metal horrekin egiten baitziren armak eta armadurak; distantzia luzeko merkataritza-bideak garatu ziren orduan. Garraioan astoak eta idiak erabiltzen ziren (gameluak [[K. a. 1. milurteko]] arte ez ziren etxekotu). Beste gai batzuk ibaiz garraiatzen ziren, hala nola [[Libano]]ko zurak, eta itsasontziak Indiako iparralderaino heltzen ziren.<ref name="timemaps"></ref>
 
== Artea ==
Mesopotamiako arteaz hitz egin ordez [[Sumertar artea|sumertar]] eta [[akadtar artea]]z, [[asiriar artea|asiriarraz]] eta [[babiloniar artea|babiloniarraz]] hitz egin behar da. Zibilizazio horietako artea, dena den, erlijio sinismen komunen eraginpean zegoen eta, aniztasun politikoa gorabehera, batasun kulturala eta estetikoa ekarri zuen horrek. Artea aginpindearen mende zegoen. Horrek bi ondorio nagusi izan zituen: banakako lanik edo lan pribaturik ez izatea eta egile guztiak anonimoak izatea. Lanak, bestalde, kanon formal eta ideologiko jakin batzuen mende zeuden eta, hori zela eta, uko egiten zitzaion norbanakoaren berezko adierazpenari. Hala ere, Mesopotamiako artistek talentu handia erakutsi zuten inguruneak jartzen zizkien eragozpenak -harri eta zur urritasuna, adibidez- gainditzen.
 
[[Fitxategi:Standard_of_Ur_-_War.jpg|thumb|righteskuinera|350px|''Urko estandartea'', gerraren panela, [[K. a. 2500]] inguru]]
[[Uruk Aroa]]n lan sofistikatuak egin ziren, hala nola ''Warkako Edontzia'' eta [[zigilu zilindriko]]ak. [[Elam]]go ''Guennolgo lehoi emea'', [[kareharri]]zko eskultura bikaina da, [[K. a. 3000]]–[[K. a. 2800|2800]] aldean egindakoa. Aipagarriak dira [[Eshnunna]]ko irudiak ([[K. a. 2900]]–[[K. a. 2550|2550]]), gehienak [[alabastro]]zkoak, jainko-jainkosak eta apaizak irudikatzen dituztenak. Estatuaren tamainarekin alderatuz, oso begi handiak dituzte denek, eta jainko-jainkosek besteek baino begi nini handiagoak. Hala gorputzak nola aurpegiak eskematikoak dira, begiek beregana dezaten arreta osoa. Metalak lantzeko antzean [[brontze]]a beste material batzuekin konbinatzen zen, [[zur]], [[urre]]zko xafla eta [[lapislazuli]]arekin.
 
Lanik aipagarrienetako bat Urko hilobietan aurkitutako ''[[Ahuntza kimu jaten]]'' da ([[K. a. 2600]] aldean); metro erdiko goratasuna du, eta euskarri gisa erabiliko zen segur aski: ahuntz bat da eta zutik dago, zuhaixka loratu batean bermaturik. Aipagarriak dira, baita ere, [[titakadura]] lanak, hau da, zurean txertatutako maskor eta harri puskez egindako mosaiko modukoak, hala nola ''Urko estandartea'' ([[K. a. 2500]] aldean, [[British Museum]], [[Londres]]), 20 x 48 zentimetroko egurrezko kutxa baten apaingarria, non gerrako eta bakealdiko eszenak eta gai mitologikoak irudikatzen baitira.
 
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
</gallery>
 
[[Akad]]tar eskultoreak erregeen zerbitzura zeuden eta lanean sumertar tradizioari jarraitu bazioten ere, haiek baino errealismo handiagoaz irudikatu zituzten erregeen eszenak eta erretratuak. Akadtar lehen errege [[Sargon Akadekoa|Sargonen]] garaitik (K. a 2334-2279) alabastrozko buru txiki bat gorde da. [[Ninive]]n brontzeko buru bat aurkitu zen, akadtar errege ezezagun batena, Naramsin. Lan horrek argi erakusten du beren maisutasuna zizelatze eta moldatze lanetan. Akadtar erliebeek erregeen gerra egitandi gogoangarriak goresteko helburua zute; ospetsuena ''[[Naram-Simen estela]]'' da. Bertan, bi metroko [[harlauza]] zut batean, erregea ikusten da, bere gudarostearen buru, etsaiak zanpatzen. Aurreko errege batzuen estelak ere daude, baina zatiak baizik ez dira gorde. Akadtarrek trebetasun handia erakutsi zuten buztinazko oholtxotarako zigilu zilindrikoak egiten. Harri mota desberdinak erabili zituzten horretarako: harri kristala, lapislazulia eta jaspea edo harnabarra. Mitologia gaiak irudikatzen zituzten gehienbat, giza itxurako jainkoak, baina baita eguneroko bizitzako eszenak ere.
 
[[Lagash]] hiri estatuko jaun [[Gudea]]ren (K. a. 2144–2124 bitartean agintean) hogeita hamarretik gora estatua gorde dira, gehienak [[diorita]] harrian eginak, lantzeko oso zaila den gaia. Gudea [[longain]]ez jantzia irudikatua dago eskultura guztietan, besagaina eta ezkerreko besoa agerian dituela. [[Artile]] kizkurtuez egindako kapelu zilindriko bat darama buruan. Oinutsik ageri da beti, eskuak bularraldean elkartuak dituela, jainkozale baten gisa. Estatua gehienek idazkunak dituzte jainkoei eskainiak. Estatua horietatik ezagunena Gudea eseria da, osorik gorde den bakarra. Gorde diren buruen artean, berriz, Louvren dagoena da hoberena, Gudearen buru turbanteduna.
</gallery>
 
[[Asiria]]rrek sumertar artea berenganatu zuten, beren idiosinkrasiara egokitua. Haientzat, erregea gorestea zen artearen xede nagusia. ''“Ni erregea naiz, ni jauna naiz, ni laudatu beharrekoa naiz, ni goraipatua naiz, ni hotsandikoa naiz, ni nagusia naiz, ni gudari handia naiz, ni heroia naiz, ni lehoia naiz, ni gizona naiz, ni Asurnasirpal naiz, Asiriako erregea”'' dago idatzia inskripzio batean<ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Cohen| izena1 = Ada | abizena2 = Kangas| izena2 = Steven E. | azken-egile-ampersand = bai| izenburua = Inside an Ancient Assyrian Palace: Looking at Austen Henry Layard's Reconstruction| isbn = 9781611689976| argitaletxea = Hood Museum of Art, Dartmouth College| lekua = Hanover, New Hampshire| urtea = 2016}}</ref> [[Behe-erliebe]] narratibo bikainak egin zituzten, xehetasun handiz zizelatuak harri edo [[alabastro]]an, esaterako [[Nimrud]] eta [[Ninive]]ko jauregietakoak; gehienetan ehiza edo gerra eszenak ageri dira. Ospe handikoa da ''Niniveko lehoia hilzorian'', Londresko [[British Museum]]en dagoena. Eskulturan [[lammasu]] erraldoiak nabarmentzen dira, giza burua, lehoi edo zezen gorputza eta arrano hegoak dituztenak.
 
Asiriarrek ez bezala [[babilonia]]rrek ez zuten harrian landutako erliebea erabili dekorazioan. [[Nabukodonosor II.a]]ren jauregia, [[Ixtarren Atea]] eta Prozesioen Etorbidea animalien erliebeez zeuden apaindurik, baina erliebeak forma jakina emandako adreilu beiraztatuez eginak eta [[puzzle]] baten gisa jarrita zeuden. Ishtarko ateak zezenak eta dragoiak zituen (zati bat Berlingo Vorderasiatisches Museumen berreraiki da).
File:Genien,_Nimrud_870_v._Chr._Aegyptisches_Museum,_Muenchen-4.jpg|Jeinu hegoduna, [[Nimrud]], [[K. a. 870]] aldean.
File:Human-headed_Winged_Bulls_Gate_-_Louvre.jpg|[[Sargon II.a]]ren [[Dur Sharrukin]]go jauregiko [[lammasu]]ak, [[K. a. 721]]–[[K. a. 705|705]]; egun [[Louvre]]n.
File:Sculpted reliefs depicting Ashurbanipal, the last great Assyrian king, hunting lions, gypsum hall relief from the North Palace of Nineveh (Irak), c. 645-635 BC, British Museum (16722131531).jpg|''Niniveko lehoia hilzorian'', [[K. a. 645]]–[[K. a. 635|635]]; egun [[British Museum]]en.
File:Ishtar_Gate_at_Berlin_Museum.jpg|[[Babilonia]]ko [[Ixtarren Atea]], [[K. a. 575]]; egun [[Pergamo Museoa]]n.
</gallery>
 
== Arkitektura ==
Hasieran etxeak kainaberazko edo zurezko etxolak baino ez ziren. Baina, hirietan etxeen pilaketak zekarren sutearen ariskua zela eta, erregai onak diren material horien ordez [[pezo]]a hasi ziren erabiltzen,<ref name="bandres"></ref> eta adreilua geroago.<ref name="joshu">{{erreferentzia|izena= Joshua J. |abizena= Mark |url=https://www.ancient.eu/Mesopotamia/ | izenburua=Mesopotamia |sartze-data=2018-5-31 |argitaletxea=Ancient History Encyclopedia, ancient.eu}}</ref> [[Arku (arkitektura)|Arkua]] eta [[ganga (arkitektura)|ganga]] ezagutzen bazituzten ere, etxe arruntak [[ateburu|burudunak]] ziren. Erdian patioa izan ohi zuten, eta gelak haren inguruan. Klima beroa zela eta, ate bakarra eta leiho gutxi izaten zuten.<ref name="arsp">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.arteespana.com/arquitecturamesopotamica.htm | izenburua=Arquitectura Mesopotámica |sartze-data=2018-5-31 |argitaletxea=arteespana.com}}</ref> Beti ere, baliabide gutxiko pertsonak kainaberazko etxeetan bizi ziren.
 
[[Fitxategi:Chogha Zanbil (UNESCO World Heritage Site) چغازنبیل، میراث جهانی یونسکو - panoramio.jpg|thumb|righteskuinera|300px|Chogha Zanbilgo [[zigurat]]a]]
Agintarien jauregiak handi eta luxuzkoak ziren. Patioen inguruan zeuden eskulangile eta zerbitzarien etxeak, janari biltegiak, santutegiak eta errege familiaren gelak. Dekorazio joria izaten zuten: [[baxuerliebe]]ak, irudi mitologiko erraldoiak, adreilu beiratuekin egindako apainketak... Denen artetik tronu aretoa nabarmentzen zen, bisitariak txunditzeko moduan apaindua. Lorategi eta parke zabalak izaten ziren kanpoaldean, ehizarako erabiltzen zirenak.<ref name="timemaps"></ref>
 
Tenpluak ziren hiriko ekonomia eta administrazio jardueren erdigunea. Oinplano laukizuzena zeukaten, eta lurrezko plataforma baten gainean eraikitzen ziren hasieran. Denborarekin, gero eta plataforma handiagoak egin ziren; hori izan zen Mesopotamiako [[zigurat]] ezagunaren jatorria. Gizakiak jainkoekin topo egiten zuen mendi sakratuaren irudikapena zen zigurata. Adreiluz eraikiak, pìramide mailadunak ziren, gaina zelaia zutenak. Goiko zelai horretan zegoen tenplua. Sarbidea eskailera edo [[arrapala (argipena)|arrapala]] baten bidez egiten zen. Tenplu nagusiaren inguruan kokaturik zeuden zeremonia lekuak, santutegiak, [[ehorzte]]-ganberak, oturuntz aretoak, lantegiak, [[aletegi]]ak eta administrazio eraikinak.<ref name="timemaps"></ref>
 
== Erreferentziak ==