Merovingiar leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Frankish Empire 481 to 814-eu.svg
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Frankish Empire 481 to 814-eu.svg|thumb|300px|Merovingiar leinuak finkatutako [[Frankoak|Frankoen Erresuma]].]]
'''Merovingiar<ref>[http://www.ehu.es/ehg/cgi/bila?l=39829&z=merovingiar&p=0 «Merovingiar»] ''EHU-Egungo Euskal Hiztegia''</ref> leinua''' ([[latin]]ez ''Merovingi'', antzinako [[anglosaxoi]]z ''Merewīowing'') [[V. mendea|V.]] eta [[VIII. mendea|VIII. mendeen]] artean egungo [[Frantzia]], [[Belgika]], eta [[Alemania]]ren zati batean gobernatu zuen leinu [[Frankoak|frankoa]] izan zen. Leinuaren sortzailea [[Meroveo]] buruzagi frankoa izan zen eta lehendabiziko erregea [[Klovis I.a]] ([[481]]–[[511]]).
 
== Historia ==
[[Meroveo]]ren ondorengoa zen [[Klovis I.a|Klovis]] (481-511) izan zen [[frankoak|frankoen]] lehen erreinuaren sortzaile eta bateratzailea. Errege hori [[kristautasun|kristau]] egin zen, bere herriarekin batera, [[496]]an, eta ia Galia guztia izan zuen bere eskuetan. Egin zuen testamentuaren ondorioz, bere semeen artean banatu zen erresuma. Hala ere, merovingiar erregeek [[Borgoina|Burgundia]] eta Germania menderatu zituzten. [[558]]–[[561]] bitartean [[Klotario I.a]]k erresuma batzea lortu zuen<ref name=files>[http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/FranceFranks.htm «The Franks»] Historyfiles.co.uk</ref>.
 
Beste merovingiar errege aipagarri bat [[Dagoberto I.a]] ([[629]]-[[638]]) izan zen, hainbat urtez bereizirik egon ostean, erresuma frankoak batu zituena<ref name=files></ref>. Dagoberto hil ondoren, dinastiak behera egin zuen, eta denbora pasa ahala erregeen maiordomoak benetako errege bihurtu ziren. [[751]]n, gorteko maiordomoa zen [[Pepin Laburra]]k ([[Karlos Martel]]en semeak) merovingiar erregeen aginteari amaiera eman zion, [[Txilderiko III.a]] kargutik kenduz. Era horretan [[Karolingiar leinua]]ren agintaldia hasi zen.
 
== Erreferentziak ==