«Mercury programa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Launch_of_Friendship_7_-_GPN-2000-000686.jpg|righteskuinera|thumb|225px|Mercury 6 misioaren jaurtiketa, bertan [[John Glenn]] Lurra orbitatu zuen lehen estatubatuarra zihoan.]]
 
'''Mercury programa''' [[1958]]an hasi zen [[NASA]]ren eskutik, sobietarrek espazioan lehenengo satelitea ([[Sputnik|Sputnik 1]]) jarri eta urte bat eta hiru egun geroago. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] gidatu zuten lehen programa espaziala da, [[1961]]tik [[1963]]ra.
== Programaren hasiera ==
 
Mercury programa, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] espazioaren esplorazioaren aurreko [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] erantzuna izan zen, bi lurralde hauek [[Gerra Hotza|Gerra HotzHotzean]]ean baitzeuden .
Mercury programa eraikitzerakoan, [[ingeniaritza|ingeniari]] espazialak oso lanpetuta egon ziren espazio-ontzia eraikitzen. Espazio-ontzi oso segurua beharko zuen, Lurra orbitatzera heldu beharko zuelako, haren abiadurarengatik suntsituta izan gabe. Beste kezka garrantzitsu bat, espazioaren egoera larriak jasatea zen: hutsunea, [[tenperatura]] aldaketa bortitzak eta aurkitu berri zuten [[espazio-erradiazioa]]. [[Astronauta]] eta ingeniarien lana zaildu bazen ere proiektua aurrera eramatea lortu zuten.
 
Emaitza bala itxurako espazio-ontzia izan zen. Ez zuen hegorik, eta atmosferan birsartzea erretzen zen ezkutu termikoari esker egiten zuen.
 
Mercury kapsulak aireratzeko bi kohete jaurtitzaile mota erabili zituzten (boosters, ingelesez). Lehenengo [[hegaldi azpiorbital|hegaldi suborbitalsuborbitaletan]]etan [[Redstone]] koheteekin jaurti ziren. Hegaldi orbitaletan Atlas-D koheteekin bidali ziren. Kohete hauek misil balistiko batetik eratorriak ziren. Atlas hauen [[altzairu]]zko estalkia oso fina egin zen pisua aurrezteko, barneko erregaiaren presioak eragiten zuen egonkortasun estrukturala. Erregairik ez zuenean, ordea, gasez bete behar zen egitura kolapsatu ez zedin. Arazo berdina izan zuen [[Gemini]] programarako hurrengo jaurtitzaile familiak: [[Titan II]]ak.
[[Fitxategi:Mercury_spacecraft_Lmb_eu.png|Mercury espazio-ontziaren diagrama]]
 
 
[[Fitxategi:Original_7_Astronauts_in_Spacesuits_-_GPN-2000-001293.jpg|thumb|200 px|Mercury-ko 7 astronautak]]
110 piloturen artean egin zen lehenengo astronauten hautaketa. Gizon hauen ezaugarri fisikoak eta proba hegaldietan parte hartu izana izan ziren aukera honetan irizpide nabarienak. Azkenean, [[1957]]an 7 pilotu hautatu ziren:
 
* [[Alan Bartlett Shepard|Alan B. Shepard]]
* [[Gordon Cooper]]
* [[Walter Schirra]]
* [[Deke Slayton]]
* [[John Glenn]]
* [[Scott Carpenter]]
Hala ere, [[Deke Slayton]]ek ezin izan zuen hegaldian parte hartu, bihotzeko arazoak izan zituelako. Kontrolatzaile jarraitu zuen, baina [[1975]]an [[Apollo-Soyuz bateratzea|Apollo-Soyuz]] misio erabat politikoan parte hartzea eskaini zioten eta kontrolatzaile lanak utzi.
 
Lehenengo hegaldia, [[Freedom 7]] izan zen (freedom ingelesez, askatasuna esan nahi du). Horrela bada, misio bakoitzeko espazio-ontziari izena jarri ostean, "7" zenbakia gehitzen zitzaion, 7 izan baitziren programa honetarako hautatutako astronautak.
 
Kapsulek 12,33 [[metro kubiko|m³ko]] bolumena zuten, pertsona bakar batentzako leku nahikoa. Kapsula bakoitzean 120 kommutagailu, 55 etengailu elektriko, 30 fusionagarri eta 35 palanka mekaniko zeuden.
 
== Mercury misioak ==
[[Fitxategi:Mercury profile.jpg|centererdian|thumb|500px|Pilotudun Mercury misioak]]
 
Kapsularen barne egonkortasuna aztertzeko, lehenengo aldian, ingeniariek rhesus tximino batekin egin zuten proba, Ham txinpantze bezala ezagutzen denarekin. Geroago, maniki elektroniko batekin egin zuten proba, arnas egiten zuen maniki batekin.
 
Geroago, taula honetan agertzen den bezala, [[Alan Bartlett Shepard|Alan B. ShepardShepardek]]ek egin zuen hegan, eta ondoren, beste astronautak.
 
1963rako NASAk zituen 2500 langileetatik 500 soilik lan egiten zuten Mercury programan (beste 2000ak Gemini eta Apollo programetan zeuden).