Mendillorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-gutxi gora behera +gutxi gorabehera)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
== Historia ==
Auzo berri hau 90. urteen hasieran eraikitzen hasi zen, erdi aroko gaztelu batetik gertu, orduan Egueseko ibarraren barne zegoelarik. 1995. urtean Iruñeko auzo bezala hartu zen hauteskunde baten ondorioz eta gauzak horrela Egueseko ibarretik kanpo geratu zen.
Auzoa bitan banatzen da, antzinako Badostain eta Mendillorri arteko errepidearen bi aldeetan. Auzoaren zati bati Mendigoiti eta besteari Mendillorribeiti deitzen zitzaion, bata mendixka baten gainean eta bestea beheragoko lurretan. Blokeek, laukizuzen itxura dute eta lau solairuko altuera batez beste. Blokeen artean, gune berdeak eta laku handi bat eraiki ziren. Parkean, antzinako jauregia mantentzen da. Mendillorriko auzoa espainiako 90. hamarkadako proiektu handienetarikoa izan da. Auzo honetan 11500 pertsona bizi dira 875000 m²-ko azaleran.Sarrera errezeko bizitegi -auzo bati buruz hari gara.
== Zerbitzuak ==
=== Heziketa ===
Mendillorrin badira Haur Eskola publiko bat, beste hainbat haurtzaindegi pribatu eta Haur eta Lehen Hezkuntzako 4 ikastetxe publiko.
* Pedro de Ursúa B.H.I
Pedro de ursua-ko ikastetxea 2007.urtean eraiki zen Mendillorrigoitin, Ustarrroz kaleko 2. zenbakian. Bertan bigarren mailako hezkuntza ematen da euskeraz(D eredua) eta gazteleraz (G eta A eredua). 587 ikasle ditu, hauetatik 316 A eta G eredukoak, eta 251 D eredukoak. Guztira 23 talde daude; 13 gaztelerakoak (A eta G) eta 10 euskerakoak (D). 2010-2011 ikaskurtetik haurrera batxilergoa.
Pedro de ursua II 2011-an sortu zen, Mendillorrigoitin, el lago kalean, 13 eta 15 zenbakiak aurrean izanda. Hau, IES Pedro de Ursua II.ren kide izanda, G (Gaztelera), A( gaztelera, euskera irakasgai izanda) eta D eredua (euskara) Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako irakasketak ematen ditu. Beraz, IES Pedro de Ursuan II, DBH 1. eta 2. mailako irakasketak ematen dira gero Ustarroz kaleko 2.zenbakira, aurrekotik metro gutxitara IES Pedro de Ursuara pasatuz.
Mendillorriko Eskola Publikoa.
Eskola hau, 1994 inauguratutako auzoko zaharrena da. Lehenengo urteetan haur hezkuntzako 1. mailatik 8. EGB arte klaseak ematen ziren orain berriz lehen mailako 6.mailara arte ematen dira A eta G ereduan.
 
* “El lago” ikastetxea
Ikastetxe honetan haur hezkuntzako eta lehen mailako irakaskuntzak ematen dira, A ereduan. Hau ia ikastetxe berria da, IES “el Lago de Mendillorri” institutotik 5 metrotara aurki dezakegu, el lago kalean. Mendillorrigoitin.
* Mendigoiti ikastetxea
Mendigoiti Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak 250 ikasle inguru ditu.Ikasle gehienen ama hizkuntza (L1) gaztelania da, eta bigarrena (L2) eskuratzeko erabiltzen den sistema euskarazko murgilketa da. Beraz, irakaste-ikaste prozesu osoa bigarren hizkuntzaren bidez eginen da bigarren hizkuntzan gaitasuna eta ikaste prozesu egokia bermatzeko asmoz.
 
Irakasle gehienak (tutoreak, logopedak, orientatzaileak eta ingeles, gorputz heziketa, musika, pedagogia terapeutiko irakasleak) behin betikoak dira, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak ere badira.
50. lerroa:
Azpiegituraren inguruan, hiru jolas eremu daude, pasealekuak, lorezaintza eta konpostgintza irakasteko gunea, zuhaitzak eta behatokiak.<ref>Iruñerriko Mankomunitatea: [http://www.pamplona.net/VerDocumento/VerDocumento.aspx?IDdoc=18473 «Mendillorriko ur-biltegien paseoa»], mapak dakartzan eskuorria.</ref>
 
== Festak ==
2006. urtean berreskuratu ziren, eta hemendik haurrera Mendijaiak jai batzordeak antolatzen ditu. Jaiak iraileko lehenengo asteburuan izaten dira. Kontzertuak eta txozna bat dago mendillorriko behe aldean.
== Ondarea ==