Txikipedia:Joseph Haydn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Gutenberg.net 13504 illus6.jpg|origin=0,0}}
'''Joseph Haydn''' konpositore edo [[Txikipedia:Musikagile|musikagile]] [[Austria|austriar]] bat izan zen. 1732an jaio eta 1809an hil zen. Haurra zenean, [[Viena|Vienako]] San Esteban katedraleko koruan abestu zuen, eta gero apaiztu zen eta musika-irakasle bihurtu zen.
[[Fitxategi:Franz Joseph Haydn 1732-1809 by John Hoppner 1791.jpg|thumb|300px|Haydn, 1791ko erretratu batean.]]
Oso trebe zen [[kontrabaxu|kontrabaxua]] eta klabezin edo [[klabizenbalo|klabizenbaloa]] jotzen, eta bere lehen [[Ganbera-musika|ganbera-musikarekin]] eragin handiko pertsonaia batzuen arreta bereganatu zuen; horrela, Esterházy printzearen kapera-maisua izan zen; kapera-maisua [[Txikipedia:Orkestra|orkestra]] txiki baten zuzendaria da. Aldi berean, obra asko egin zituen, bai pianorako zein orkestrarako, bai eta 24 [[opera]] ere. Haren ospea Europa osora zabaldu zen berehala.