Mediterraneoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
[[Fitxategi:Mediterranean Sea 16.61811E 38.99124N.jpg|thumb|300px|Satelite irudia]]
[[Fitxategi:Calanques.jpg|righteskuinera|190px|thumb|Mediterraneo itsasoa, [[Marseilla]]tik ikusita]]
 
'''Mediterraneoa''' edo '''Mediterraneo itsasoa'''<ref>{{Web erref|izena=22 or.|izenburua=159. araua|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0159.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-10-6}}</ref> [[Ozeano Atlantikoa]]ren ekialdean dagoen [[itsaso]]a da, [[Hegoaldeko Europa]], [[Iparraldeko Afrika]] eta [[Asia|Mendebaldeko Asiaren]] artean kokaturik dagoena. [[Gibraltarko itsasartea]]ren bitartez batzen da Ozeano Atlantikoarekin eta [[Suezko kanala]]ren bitartez [[Itsaso Gorria]]rekin eta [[Indiako ozeanoa]]rekin. 2.500.000 km² inguruko eremua du eta munduko barne itsasorik handiena da.
 
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] ''Mare Nostrum'' («Gure Itsasoa») izena eman zioten.
 
== Historia ==
Mediterraneo itsasoa historian zehar mundu osoan izan den leku garrantzizkoenetako bat da. Hego-ekialdeko ertzean zabaltzen da [[Nilo]] ibaiaren harana, eta han izan zen antzinako zibilizazio aberatsenetako bat. Ekialdeko Mediterraneoan, [[K. a. XVI. mendea]]ren inguruan kretarrek izan zuten nagusitasuna. Ondoren akaiar-doriarrak eta feniziarrak izan ziren nagusi.
 
[[K. a. 1000ko hamarkada|K. a. 1000]]. urtearen inguruan Mediterraneoa bi gunetan zegoen bereizturik: sortaldean, greziarrak ziren nagusi, Asiako koloniak barne; sartaldean, berriz, kartagotarrek zuten nagusitasuna, Zirenaikako mugatik Hispaniaraino. Ondoren Erromak hartu zuen nagusitasuna, mendebaleko eta ekialdeko herrialde guztiak bilduta. Erromatarrek mendeetan zehar erabateko aginpidea izan ondoren, inperioa bi zatitan banatu zen, sortaldeko inperioa alde batetik eta sartaldekoa bestetik. [[VII. mendea|VII. mendetik]] aurrera garai berri bat hasi zen Mediterraneo itsasoan, musulmanak iritsi zirenean.
 
[[XV. mendea]]n [[Vasco da Gama]] portugaldarrak egindako bidaldien ondorioz Mediterraneotik igarotzen ziren itsasontzietatik asko Indietarantz joan ziren, eta joera hori sakondu egin zen Amerika aurkitu ondoren. [[XIX. mendea]]ren lehen urteetan behera egin zuen Mediterraneoko merkataritzak, gero eta errazagoa baitzen Atlantikotik ekialdera eta Ameriketara heltzea, eta Europa iparraldeko industria garatzen hasi zelako. [[1869]]an [[Suezko kanala|Suezeko kanala]] ebaki zenean, gora egin zuen berriz ere Mediterraneoaren garrantziak mundu osoko ekonomia harremanetarako.
19 ⟶ 17 lerroa:
== Geografia ==
Iparraldean Europa eta [[Anatolia]] ditu, hegoaldean [[Iparraldeko Afrika]] eta ekialdean [[Levante (Ekialde Hurbila)|Levante]].
2.500.000 km² inguru ditu eta gehieneko sakonera 5.020 m-koa du, [[Jonikoa|Joniar itsasoaren]] inguruan. Batez besteko zabalera 600 km-koa da. Estutu egiten da [[Sizilia]]ren eta [[Tunisia]]ren artean, eta ondorioz bi gune bereizten dira, mendebaldekoa eta ekialdekoa.
 
Hiru penintsula handi daude Mediterraneo itsasoan: Iberiakoa, Italiakoa eta Balkanetakoa. Mediterraneo itsasoko uharte eta uhartedi nagusiak Sizilia, [[Sardinia]], [[Korsika]], [[Balear uharteak|Balearrak]], [[Zipre]], Kreta eta [[Joniako uharteak]] dira.
 
Lurruntze handia du, duen gatz maila handiaren (%37), tenperatura garaien (15° eta 20° artekoak) eta ibaietatik datorren ur kopuru txikiaren ondorioz. Ur galtze hori orekatzeko Itsaso Beltzeko eta Ozeano Atlantikoko ura hartzen du.
 
== Uharte nagusiak ==
* Ekialdean: [[Zipre]], [[Kreta]] eta [[Rodas]].
* Erdialdean: [[Sardinia]], [[Korsika]], [[Sizilia]] eta [[Malta]].
* Mendebaldean: [[Mallorca]] eta [[Menorca]] ([[Balear uharteak|Balear Uharteak]]).
45 ⟶ 43 lerroa:
* '''[[Monako]]''': [[Monako]], [[Monte-Carlo]].
* '''[[Italia]]''': [[Genova]], [[Palermo]], [[Catania]], [[Napoli]], [[Bari]], [[Ancona]], [[Venezia]], [[Trieste]].
* '''[[Eslovenia]]''': [[Koper]].
* '''[[Kroazia]]''': [[Rijeka]], [[Split]], [[Dubrovnik]].
* '''[[Bosnia-Herzegovina]]'''.
* '''[[Montenegro]]''': [[Bar]].
* '''[[Albania]]''': [[Durrës]].
* '''[[Grezia]]''': [[Patras]], [[Atenas]], [[Tesalonika|Salonika]].
 
==== Asiakoak ====
* '''[[Turkia]]''': [[Esmirna|Izmir]], [[Antalya]].
* '''[[Libano]]''': [[Tripoli (Libano)|Tripoli]], [[Beirut]], [[Sidon]], [[Tiro]].
* '''[[Siria]]''': [[Latakia]], [[Tartus]].
* '''[[Israel]]''': [[Haifa]].
 
==== Afrikakoak ====
* '''[[Egipto]]''': [[Alexandria]], [[Port Said]].
* '''[[Libia]]''': [[Bengazi]], [[Tripoli]].
* '''[[Tunisia]]''': [[Tunis]].
* '''[[Aljeria]]''': [[Aljer]], [[Oran]].
* '''[[Maroko]]''': [[Tanger]], [[Tetuan]].
 
71 ⟶ 69 lerroa:
* '''[[Palestina]]''': [[Gazako zerrenda|Gaza]].
 
== Portu nagusiak ==
* [[Marseillako portua]]
* [[Bartzelonako portua]]
* [[Valentzia]]
* [[Pireo]] (Grezia)
* [[Genova]], [[La Spezia]] eta [[Gioia Tauro]] (Italia)
* [[Mersin]] (Turkia)
 
== Ibaiak ==