Maximiliano I.a Habsburgokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Maximiliano I.a Habsburgokoa'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=186|arau-izenb=Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua}}</ref> ([[Wiener Neustadt]], [[Austria]], [[1459]]ko [[martxoaren 22]]a - [[Wels]], [[Austria]], [[1519]]ko [[urtarrilaren 12]]a) [[1486]]-1519 bitartean Erromatarren erregea (Alemaniako erregea), [[1493]]-1519 bitartean [[Austria]]ko artxidukea eta [[1508]]-1519 bitartean [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorea izan zen. Haren erreinaldian finkatu zen [[Habsburgo]]tarren nagusitasuna{{lur erref}}.
 
== Bizitza ==
[[Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko III.aren]] eta [[Leonor Trastamarakoa]]ren semea zen. [[Borgoinako dukerria|Borgoinako etxeko]] oinordekoarekin, hots, [[Karlos Izukaitza]]ren alaba [[Maria Borgoinakoa]]rekin, ezkondu zen [[Gante]]n<ref name=brit>[http://www.luminarium.org/encyclopedia/emperormaximilian.htm Maximilian I] Encyclopædia Britannica, 11th Ed. Vol XVII. Cambridge: Cambridge University Press, 1910. 923. Luminarium.org</ref>. Ezkontza horren bidez, [[Herbehereak]] eta [[Franche-Comté|Franko Konderria]] eskuratu zituen; [[Borgoinako dukerria]] eta [[Pikardia]], berriz, frantziarren esku geratu ziren<ref name=mcn>[http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=maximiliano-i-emperador-del-sacro-imperio Maximiliano I, emperador del Sacro Imperio (1459-1519)] Mcnbiografias.com</ref>. Maximiliano eta Mariak bi seme-alaba izan zituzten: [[Filipe I.a Gaztelakoa]] ([[1478]]-[[1506]]) eta [[Margarita Austriakoa (1480-1530)|Margarita Austriakoa]] ([[1480]]-[[1530]]). Maria [[1482]]an hil zen.
 
[[1490]]ean [[Ana Bretainiakoa]]rekin ezkondu zen ahalordez. Ezkontza horren ondorioz Erromatarren erregina titulua hartu zuen Anak. Ondorio larriak ekarri zituen elkartze horrek, Frantziako erregeak ez baitzuen bere onarpena eman, eta frantsesek probokaziotzat jo zuten. Aurrerago, ezkontza baliogabetua izan ostean, Ana [[Karlos VIII.a Frantziakoa]]rekin ezkondu zen. [[1494]]an, Maximiliano [[Blanka Maria Sforza]]rekin ezkondu zen.
 
[[1493]]an, [[Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko III.a]] hil eta berehala, Karlos VIII.a Frantziakoa [[Italiar penintsula|Italia]] erasotzen hasi zen; horrek gatazka-ziklo luze bati hasiera eman zion. Maximiliano [[Venezia]]rekin aliatu zen [[1495]]ean, eta [[Liga Santua (1495)|Liga Santuarekin]] gero, frantsesei eutsi ahal izateko<ref name=mcn></ref>. [[1496]]an semea Espainiako [[Joana Gaztelakoa|Joana Eroarekin]] ezkonarazi zuen eta hala bere erresuma Espainiakoari lotu zion{{lur erref}}.
 
[[1508]]an, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadore titulua hartu zuen, [[Julio II.a]] aita santuaren baimenarekin<ref name=brit></ref>; horrela enperadorea aita santuak koroatzeko mendetako ohiturari amaiera eman zion. Maximiliano ezaguna da ''Reichstagen'' erreforma egin izanagatik; Inperioaren eraketa sakonki eraldatu zuen.
 
[[1519]]ko urtarrilean hil zen [[Wels]]en (Austria). Biloba zuen [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] izan zen haren ondorengoa, Filipe semea [[1506]]an hila baitzen.