Maurice Abravanel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera esaldia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Maurice Abravanel''' ([[Tesalonika]], [[Otomandar Inperioa]], [[1903]]ko [[urtarrilaren 6]]a - [[Salt Lake City]], [[Utah]], [[1993]]ko [[irailaren 22]]a) estatubatuar orkestra-zuzendaria izan zen. Utahko Orkestra Sinfonikoaren musika zuzendaria izan zen 30 urte baino gehiagoz, eta obra ugari eta goraipatuak grabatu zituen haren buru zela. Greziako espainiar-portugaldar jatorriko sefardi familia batean jaio zen, baina Suitzan hazi zen. Medikuntza-ikasketak utzi, eta musika ikasteari lotu zitzaion.
 
1922an, [[Berlin]]a joan, eta interpretazioa eta konposizioa ikasi zituen han, [[Kurt Weill]]en gidaritzapean. Handik bi urtera hasi zen orkestra-zuzendari gisa. 1933an ihesi joan zen Alemaniatik, eta, Parisen, musika-zuzendari lanean aritu zen [[George Balanchine]]ren ''Les Ballets''entzat. 1936an Estatu Batuetara joan zen, eta [[New Yorkeko Metropolitan Opera]]ren historiako zuzendari gazteena bilakatu zen. Garai hartan, hainbat antzerki-musikal zuzendu zuen [[Broadway]]n, Weill bere irakasle ohiaren batzuk barne. 1947an, Utahko Sinfonikoaren musika-zuzendari eta orkestra-zuzendari jarri zen, eta 1979 arte eutsi zien postu horiei. Abravanelen gidaritzapean ospe handia bereganatu zuen orkestra horrek. Utahko Sinfonikotik erretiratu ondoren, Massachusettseko Tanglewoodeko Berkshire Music Centerrekin aritu zen lanean. 1991n Arteetako Nazio domina eman zioten.
8. lerroa:
 
{{bizialdia|1903ko|1993ko|Abravanel, Maurice}}
 
[[Kategoria:Tesalonikarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako orkestra zuzendariak]]