Matraze aforatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Matrazeak esfera itxura du beheko aldetik eta lepo estu bat goiko aldean. Estaltzeko [[plastiko]]zko tapoi hermetiko bat du, disoluzioa atera ez dadin bertatik. Lepoan aforo izeneko marka bat du, graduatzeko balio duena. Normalean gardenak diren arren, zenbait kasutan opakoak izan daitezke argiarekiko sentikorrak diren substantziak erabiltzen diren kasuetarako.
 
Bolumen desberdineko matrazeak daude: 10ml, 50ml, 100ml, 500ml edo 1L-koak besteak beste.
 
== Erabilera ==
 
Matraze aforatuak kontzentrazio eta [[Bolumen (espazioa)|bolumen]] jakin bateko disoluzioak prestatzeko erabiltzen dira. Bere barnera disoluzioaren [[solutu]]a botatzen da eta ondoren [[disolbatzaile]]a gehitzen zaio. Matrazea kontu handiz mugitu solutua disolbatzailean ondo disolbatu arte eta ondoren, gainerako disolbatzailea gehitzen da. Gehitu beharreko disolbatzaile kantitatea matrazearen lepoan agertzen den markak adierazten du.
 
Horretarako, matrazea begien parean jarri eta meniskoa aforoaren altueran dagoela ziurtatu behar da. Oso garrantzitsua da hau zehatza izatea eta horregatik disolbatzailearen azken tantak (normalean ur distilatua) tantakontagailu baten bidez gehitzen dira. Behin disoluzioa lepoko markaren parean dagoenean, tapoiarekin estali eta ondo astintzen da disoluzioa homogenizatu dadin.