Mateo Muxika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iruñeako +Iruñeko)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
== Bizitza ==
=== Gaztaroa ===
[[Idiazabal]]go Igarondo baserrian jaio zen, San Mateo egunez. Aita, Jose Domingo Muxika, Idazkaria eta Peritu Agronomoa zen; [[Beasain]]go Udal-Idazkari izendatu zutenez, hona aldatu zuen familiaren bizilekua Mateok oraindik urtebete besterik ez zuenean. Andre Mari kaleko Don Juanenea etxean bizi izan ziren, gaur egun kale bereko hamahiru zenbakidun etxea dagoen lekuan.
 
[[Beasain]]en egin zituen lehen ikasketak eta [[musika]]koak. Ondoren, [[Oñatiko Unibertsitatea]]n [[Latin]]a eta urtebetez [[Filosofia]] ikasi zituen, eta gero [[Gasteiz]]ko apaizgaitegian sartu zen. [[Salamancako Unibertsitatea]]n, berriz, [[Teologia]]n doktoretza egin zuen. Apaiztu ondoren, [[Usurbil]]go parrokian aritu zen bolada batean. [[Gasteiz]]ko apaiztegiko irakaslea ere izan zen, [[Latin]], [[Erretorika]] eta [[Filosofia]]ko katedretan.
 
[[1903]]an kalonje irakasle izendatu zuten, lehiaketa bidez, [[Gasteizko Santa Maria katedrala|Gasteizko katedralean]]. [[1905]]ean hasi zen euskal letretan, ''[[On Kixote Mantxakoa]]''ren XIII. kapitulua euskaratu eta [[Gasteiz]]en argitaratuta. [[1911]]ko [[irailaren 24]]an, sermoi eder bat egin zuen euskaraz [[Segura]]ko parrokian, herri horretako Euskal Jaietan. [[Pio X.a]] aita santuak, [[Erroma]] eta [[Lur Santua|Lur Santuetarako]] erromesaldien [[Espainia]]ko arduradun izendatu zuen.
17. lerroa:
[[1924]]ean [[Iruñe eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko gotzain]] izendatu zuten.[[1925]]ean Muxikak, Iruñeko gotzainak, bere eliz barrutikoei egiten dien artzain-eskutitza, gotzain agiria, argitaratu zuen [[Iruñea]]n. [[1928]]an [[Gasteizko elizbarrutia|Gasteizko gotzain]] izendatu eta [[ekainaren 24]]an eman zion hasiera zeregin horri. Han seminario berria inauguratu zuen [[1930]]eko [[irailaren 30]]ean.
 
=== Lehen erbestealdia eta itzulera ===
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren ezarpena zela eta, Muxikak ez zuen ezkutatzen [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] erregeari zion atxikimendua. Berak aitortu zuenez, askotan errepikatzen zuen orduko elkarrizketetan "Espainiarentzat, errepublika onena beti izango d[el]a monarkia txarrena baino txarragoa", eta jarraibide batzuk argitaratu zituen katolikoek bozkatu beharreko aukera politikoez; argitalpen horretan, gaizkiaren konplize eta ongiari atxikia izatearen arteko hautua egin beharra aipatu zuen.<ref>{{Erreferentzia |abizena=Dronda |izena=Javier |data=2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url= |tokia=Tafalla |orrialdea=210-211|argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate= }}</ref> Katolikoek bozkatu ezin zuten aukeren artean ondorengoak aipatu zituen: koalizio errepublikar-sozialistak, koalizio errepublikar-sozialista erradikalak eta, noski, (...) alderdi komunista", baita galtzeko aukera zuten aukera eskuindar politiko txikiak (beraz, EAJren kaltetan Nafarroan). Jarraibide 'moral' horiek hauteskundeetako azken igandeko sermoi batzuetan errepikatu ziren.<ref>Dronda, Javier (2013), 210-211. or.</ref> Bere adierazpenengatik, [[Espainia]]tik egotzi egin zuten [[1931]]ko [[maiatzaren 17]]an; erbestean [[Frantzia]]ko [[Poitiers]]eko [[La Puye]]n bizi izan zen.
 
[[1933]]ko [[apirilaren 12]]an itzultzeko baimena eman zioten. [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko gerra]] piztean, ''Non licet'' gotzain-agiria sinatu zuen 1936ko abuztuaren 6an, [[Iruñe eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko gotzain]] [[Marcelino Olaetxea|Olaetxearekin]] batera. Agirian, katolikoei adierazi zieten erasotako [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikari]] laguntzea ez zela zilegi.
 
{{aipu|Ama Eliza Sainduaren prelatu garenon bihotzak asaldatzen eta tristatzen dituena da gure seme-alabak ikustea bat egiten dutela Elizaren etsai deklaratuak direnekin, beren ahaleginak hauekin elkartzen dituztela, beren ekintza haienarekin bateratzen dutela eta, beren senideak izan arren arma klase guztiekin erasotzen dituztela. Ez da zilegi inolaz ere indar katolikoak banatzea etsai amankomunaren aurrean. Eta guk bidegabeko deklaratzen genuen hura munstrokeriara hurbiltzen da etsai munstro moderno hori denean, [[marxismo]]a edo [[komunismo]]a, zazpi buruetako [[hidra]], [[heresia]] ororen [[Laburpen|sintesia]], kristautasunari diametralki oposatzen zaiona bere [[doktrina]] erlijiozko, [[sozial]] eta [[ekonomiko]]an.|Mateo Muxika, Iruñeko [[apezpiku]]arekin batera publikatu zuen irakaspen [[Pastoral (erlijioa)|pastorala]], 1936ko abuztuaren 6a}}
26. lerroa:
Matxino [[faxismo|faxistekiko]] hasierako eraspen hura, ordea, desagertu egin zen matxinoek eginiko gehiegikeriak egiaztatu zituenean, eta haien aurka bi gotzain-agiri idatzi ere egin zituen.
 
=== Bigarren erbestealdia eta itzulera ===
[[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Hego Euskal Herriko Estatutuari]] zein [[abertzaletasun]]ari zeharkako laguntza eman zien, eta Estatutuaren aldeko botoa gaitzesgarria ez zela adierazi zuen, Estatutuaren aldeko botoa ematea bekatua zela aldarrikatzen zuten eskuindar batzuen aurrean. [[1936]]ko [[urriaren 14]]an, [[Burgos]]ko Defentsa Batzordeko [[Miguel Cabanellas|Cabanellas jeneralaren]] egozpen agindu batek eragotzi egin zion [[Erroma]]tik itzultzea, hara batzar batera joana baitzen.
 
Mateo Muxikaren izena, ezta [[Francesc d'Assís Vidal i Barraquer|Vidal i Barraquer]] eta [[Javier Irastorza]]rena ere, ez zen agertu [[1937]]ko [[uztail]]ean [[Espainia]]ko apezpikuek [[Francisco Franco|Francori]] emandako babesa azalduz munduko apezpikuei zuzendutako talde-gutunaren oinaldean. Berak azaldu zuenez, ez zioten barkatu Hego Euskal Herriko Estatutuaren alde agertzea,<ref>Dronda, Javier (2013), 388. or.</ref> eta haren elizbarrutia utzarazi zioten Cinnakoaren truke, baita gero [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal HerriHerrira]]ra ihes egin eta [[Kanbo]]n finkatu ere. [[David Jaime Dean|David Jaime]] nafar iheslari errepublikazalearekin harremana izan zuen. [[1945]]ean, bere ''[[s:es:Imperativos de mi conciencia|Imperativos de mi conciencia]]'' ospetsua argitaratu zuen eta, hor, apaiz [[abertzaletasun|abertzaleen]] defentsa sutsua egin zuen, «bidegabeki jazarri, laidoztatu, zigortu, ebatsi eta iraindutako» apaizak izan zirelako.
 
Behar ziren eginbide eta zereginak bete ondoren, [[1947]]ko [[maiatzaren 22]]an itzuli eta [[Zarautz]]en kokatu zen Mateo polizia baten zaintzapean. Han bizi izan zen, irudi agurgarri bat bailitzan, [[1968]]ko [[urriaren 27]]an, 98 urte zituela, itsu hil zen arte. [[Beasain]]go Udala, [[Loinatz Abesbatza]]ko kideak eta beste beasaindar batzuk bertan zirela hiletak egin ondoren, haren gorpua [[Gasteiz]]a eraman eta han [[Gasteizko Santa Maria katedrala|Andre Mariaren Katedralean]] ehortzi zuten.
40. lerroa:
Erbestetik itzuli eta hurrengo urtean hasita, 21 urte geroago hil zen arte, urtero parte hartu zuen ''Beasain Jaietan'' aldizkarian, gaixo egon zen urte pare batean izan ezik.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
58. lerroa:
| ondorengoa = [[Francisco Javier Lauzurika|Francisco Javier Lauzurika Torralba]]
}}
{{bizialdia|1870eko|1968ko|Muxika, Mateo}}
 
[[Kategoria:Iruñeko apezpikuak]]
64 ⟶ 65 lerroa:
[[Kategoria:Idiazabaldarrak]]
[[Kategoria:Oñatiko Unibertsitateko ikasleak]]
{{bizialdia|1870eko|1968ko|Muxika, Mateo}}