Masustegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
| postakodea = 480XX
}}
'''Masustegi''' edo '''Monte Caramelo''' [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Basurtu-Zorrotza]] barrutian kokaturik dago, zortzigarren barrutian alegia. Auzoak 4.069 biztanle eta 0,81 kilometro koadroko azalera dauka ([[2006]]an [[Bilbo]]ko udalak emandako datuen arabera). Masustegi hiriaren mendebaldean kokatzen da, Pagasarriko eta inguruko mendietako lehen maldetan. Auzoa ibarbide estu batean dago, hiriko [[Iturrigorri]] auzoa bezala.
 
Masustegiko auzoa industrializazioarekin batera garatutako auzoa da. [[XX. mendea]]n zehar, inolako ordenarik gabe garatu ziren [[Bilbo]]ko auzoak bezala, Masustegin kale estuak eta hirigintza desegokia nagusi ziren. Ibarbidean eraikitako etxeak euren jabeek eraiki zituzten hein handi batean, etxe horiek ibarbidearen ekialdetik mendebaldera hedatzen dira. Ibarbidearen behealdeko gunean etxebizitza blokeak eraiki ziren.