Masoneria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa:
|- style="vertical-align: top;"
|}
'''Framazoneria''' edo '''masoneria''' [[kofradia]] edo ermandade motako [[erakunde]]a da, bere burua iniziazio, filantropia eta [[filosofia]] sustatzeko erakunde gisa definitzen duena. Jatorria Erdi Aroko [[hargintza|harginen]] kofradietan du. Bere kide eta jarraitzaileen arabera, egia bilatzeko eta gizakiaren garatze intelektual eta morala lortzeko helburua dute. Masoiak, gizon nahiz emakumeak, [[Logia (elkartea)|logia]] izeneko oinarrizko egituretan antolatzen dira eta logia horiek, maila handiagoko erakunde batean taldekatzen dira; horri gehienetan "Logia Handia", "Sortaldeko Logia" edo "Prioretza Handia" deritzo.
 
[[Europa]]n [[XVII. mendea]]ren amaiera eta [[XVIII. mendea]]ren hasiera aldera agertu zen. Egungo masoneria edo "espekulatzailea" ''sinboloen bitartez irudikatutako moral-sistema partikular'' gisan deskribatu da. Haren burua formazio-lanabestzat aurkeztu ohi du: eraikuntzaren sinbolismoan oinarritutako metodo berezi batekin, kideek entzuteko, gogoeta egiteko eta elkarrizketarako ahalmena garatzea dute helburu, gero balore horiek beren ingurumenean zabal ditzaten.
 
Masoneria erakundearen historiak desadostasun ugari agertzen ditu eta haren zio nagusiak hainbat gairen inguruan ibili dira: [[emakume]]a masonerian onartzea, [[Erlijio|sineskera erlijioso]] eta metafisikoen gaia, eztabaidatutako gaien izatea edo logien lan egiteko era, bai eta masoneriaren erregulartasunaren funtsa kokatzen diren oinarriak ere. Gai horiek eta beste batzuei buruzko ikuspuntuak askotarikoak izateak hainbat adar eta korronte masoniko garatzea ekarri du, sarritan, elkar onartu edo elkar aintzakotzat hartzen ez dutenak.