Martziano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
[[Fitxategi:Leoattila-Raphael.jpg|thumb|300px|[[Atila]] eta [[Leon I.a Aita Santua]]ren arteko bilera [[Rafael]]en margolan batean]]
 
Marzianoren lehen erabakietako bat hunoei Ekialdeko Inperioak ordaintzen zien dirusaria bertan behera uztea izan zen. [[Teodosio II.a]]ren agintean dirusari honen truke [[Atila]]k Ekialdeko Inperioa erasoko ez zuela zin egin zuen. Erabaki arriskutsua zen hunoek ordura arte izandako etsai guztiak garaitu zituzten eta deuseztaezinak ziruditen. Hala ere Konstantinopla ondo defenditu ezkero hiri guztiz segurua zen eta azkenean dirusaria ukatu zioten arren Atilak [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa|Mendebaldeko InperioInperioaren]]aren erasoarekin jarraitu zuen Martzianok diru asko aurreztu ahal izan zuelarik. [[451]]. urtean hunoek [[Galia]] eraso zuten eta [[452]]. urtean [[Italiar penintsula|Italia]]. [[Huno]]ek Mendebaldeko Inperioarekin amaitu ez bazuten ere Ekialdeko Inperioaren laguntza jasotzea ekidin zuten.
 
Inperioak diru galera ugari zituen: ustelkeria, antolaketa kaxkarra... Martzianok egoera hau konpondu nahi izan zuen. Inperioaren ekonomia berrantolatu zuen eta ustelkeria murriztu zuen. Erasoak jaso eta biztanleak galdu zituzten lurraldeetara kolonoak bidali zituen. [[452]]. urtean [[persia|pertsiarren]] erasoei aurre egin zien [[Egipto]]n eta [[Siria]]n bai eta [[Armenia]]ko mugan izandako matxinada zapuztu [[456]]. urtean.
20. lerroa:
=== Kaltzedoniako Kontzilioa ===
 
Martzianoren agintaldian izan zen garaiko kontzilio erlijiosorik garrantzitsuena, [[Leon I.a (aita santua)|Leon I.a aitasantuaaitasantuak]]k deituriko [[Kaltzedoniako kontzilioa]] (IV. Kontzilio Ekumeniko izenez ere ezaguna). Bilkura teologiko honetan [[Kristo]]ren izate eta izakeraren inguruan ziren eztabaidak argitu nahi ziren. Eskola teologiko ezberdinek kristauen profetak izaera jainkotiarra edo gizakikoa zuela defendatzen zuten, ortodoxiak ordea kristok bi izaerak bat egiten zituela zioen. Azkenean ortodoxoek euren ikuspegia inposatu zuten eta handik aurrera kristok izaera bakar baina aldi berean bikoitza zuela ametitzen ez zutenak herejeak izango ziren doktrina [[monofisismo|monofisistaren]] jarraitzaileak. Monofisismoa heretiko deklaratzeak ondorio latzak izango zituen Ekialdeko Inperioan Egipto eta Sirian monofisistak indartsuak baitziren eta ez zuten sekula ortodoxoen aurrean amore emango. Martzianoren ondorengo agintariek buruhauste ugari izango zituzten monofisisten alde eta aurka azaltzerakoan sekula bi doktrinen (ortodoxiaren eta monofisismoaren) arteko bakea lortu gabe.
 
=== Kanpo politika: Isolazionismoa ===
46. lerroa:
 
{{bizialdia|390eko|457ko|Martziano}}
 
[[Kategoria:Bizantziar Inperioko enperadoreak]]
[[Kategoria:Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria]]