Martin Urtsua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Juan Urtsua eta de Maria Agerreren semea zen. Migel lehengusuarekin [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berrira]] joan zen. [[1686]]an Juana Bolliorekin ezkondu zen<ref name=gen></ref>. Juanaren aita, Santiago Bollio, Yucatango kapitaintza nagusiko errege-ogasunaren administratzailea zen.
[[Yucatán|Yucatanen]] zazpi urtez zerbitzatu ostean, penintularen barnealdea konkistatzeko eta [[Guatemala]]rako bidea irekitzeko proiektu bat aurkeztu zuen, [[1693]]an onartua izan zena. [[1696]]-[[1697]] bitartean, Roque de Soberanis gobernadorea aurka jarri bazitzaion ere, Guatemalako iparraldean dagoen [[Petén]] eskualdea konkistatu zuen. Horrela, [[Petén Itzá aintzira]]ko [[uharte]] batean kokaturik zegoen [[Tayasal]], [[maia zibilizazioa|maien]] azken gotorlekua, espainiarren esku erori zen. Esker onez, [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.a]] erregeak Yucatango jeneral goren eta gobernadore izendatu zuen<ref name=gen></ref>.
 
[[1704]]an [[Filipinetako kapitaintza nagusia|Filipinetako kapitaintza nagusira]] lekualdatu zuten, eta ondoko urtean Lizarragako konde titulua eman zioten. [[1709]]ko [[abuztuaren 25]]ean Filipinetako gobernadore eta jeneral goren bilakatu zen, eta baita Errege Auzitegiaren presidente ere<ref>Francisco de Elorza Y Rada, ''"A narrative of the conquest of the province of the Ytzas in New Spain : performed by ... Martin de Ursua y Arizmendi / and described by ... Francisco de Elorza y Rada "'', Les Éditions Genet, [[Paris]], [[1930]]</ref>. Kolonizazioa jarraitu eta kristau misiolarien lana laguntzeaz gain, [[pirateria|pirata]] ingeles eta [[Mairu (Filipinak)|mairuen]] aurka borrokatu behar izan zuen<ref name=gen></ref>. Karguan egon zen [[1715]]eko [[otsailaren 4]]an hil zen arte.
 
== Erreferentziak ==
14. lerroa:
 
{{bizialdia|1653ko|1715eko|Urtsua, Martin}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko konkistatzaileak]]
[[Kategoria:Nafarroako militarrak]]