Marinaleda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
36. lerroa:
'''Marinaleda''' [[Sevillako probintzia|Sevilla probintzia]]<nowiki/>ko udalerria da, [[Sierra Sur de Sevilla]] eskualdean dagoena, probintziaren ekialdean, Genil ibaiaren arroan kokatuta. 24,8 km<sup>2</sup> -ko azalera du eta 2015eko erroldaren arabera 2734 biztanle dauzka.
 
Marinaledako ekonomia nezaritzan oinarritzen da, batik bat. Herria ezaguna da ezker politikak aplikatu direlako. Alkatea [[Juan Manuel Sánchez Gordillo|Juan Manuel Sanchez Gordillo]] izan da 1979tik aurrera, Ezker Batua Berdeak-CA-CUTren aldetik. Gose-greba historikoa egin zuten [[1981]]ean, baita hainbat [[latifundio]] [[okupazio|okupatu]] ere, "lurzorua landu egiten duenarena dela" aldarrikatzeko. Borroka luze horren ondoren (hamarkada bat baino gehiago iraun zuen), garapen indize altua lortu dute eta ia langabeziarik ez dago udalerrian, %2-ren ingurukoa da gaur egun. Beraz, [[Atzeraldi Handia|2008ko krisia]]<nowiki/>ren eraginak ez dituztela era nabarian pairatu esan daiteke. Emaitza hau kapitalismoaren ordezko eredu bat ezarri delako da.
 
Dena den, kritikoek garapen ekonomiko eta sozial hau jasotako diru-laguntzei esker dela, hauek aurrekontuaren %79 ingurukoa direlako. Diru-laguntza iturriak estatutik, autonomi erkidegotik eta Sevillako diputaziotik datoz. Alabaina, errealitatean, Marinaledak batez bestekoa baino gutxiago jasotzen du (2011n %6,61 gutxiago), inguruko herrietan garapena txikiagoa eta langabezia-tasa altuagoa izanik.
43. lerroa:
 
== Historia ==
1975 urtean, Franco hil ondoren, erregimen demokratikorantz abiatu zen Espainia. Hori horrela, 1977 urtean Marinaledan "Sindicato de Obreros del Campo" SOC (ondoren "Sindicato Andaluz de Trabajadores" SAT-en barnean bilduko zena) sortu zuten. Hurrengo urtean, lurrak eskuratzeko borroka hasi zuten, Bocatinaja lursaila okupatuz bi egunean.
 
1979 urtean, frankismoaren ondorego lehen udal-hauteskunde demokratikoak jazo ziren. Marinaledan, "Colectivo de Unidad de los Trabajadores"-ek 11 zinegotzietatik 9 erdietsi zituen. Hori horrela, udaletxe berriak kaleen izendegia aldatu zuen, frankismoarekin eta guda zibilarekin erlazionatuta zeuden izenak kenduz eta herrikoiagoak zirenak jarriz. Esate baterako, Muñoz Grandes kalea [[Che Guevara]] kalea izatera pasatu zen, Espainiako plaza Herriaren plaza bihurtu zen, Francisco Franco [[Salvador Allende]] izena hartu zuen, etab.
52. lerroa:
 
== Demografia ==
Historian zehar, Marinaledako biztanleria egonkorra izan da. 1925. urtearen inguruan 2000 biztanle edukitzera heldu zen. 1960. urtean maximoa erdietsi zuen 3387 biztanle-kopurua izanik. Frankismo garaian gertatutako garapen ekonomikoaren eraginez, emigrazio handia jazo zen. Hortik aurrera biztanleria mantendu da, 2500 biztanle inguru izan ohi ditu, urtero hazkunde leuna edukiz.
 
{| align="center" rules="all" cellspacing="0" cellpadding="4" style="border: 1px solid #999; border-right: 2px solid #999; border-bottom:2px solid #999"