Maria Eugenia Jesusena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Anne-Eugénie Milleret [[1817]]an jaio zen [[Metz]]en, familia dirudun batean. Gurasoak sinestunak ez baziren ere, heziketa katolikoa jaso zuen. [[1830]]ean aitak erreka jo zuen eta, denbora luze gabe, gurasoak bereizi egin ziren; Anne-Eugénie [[Paris]]era joan zen amarekin bizitzera. [[1832]]an, ama hil zen [[kolera]]k joa, eta Anne-Eugénie [[Châlons-en-Champagne|Chalons-sur-Marneko]] lagun aberats batzuen etxera aldatu zen. Bertan erlijiotik urrunduz joan zen. Parisera itzulirik, [[1836]]ko [[garizuma]]n kristau federa itzuli zen, [[Henri Lacordaire]]ren predikuak entzun ostean.<ref name="vat"></ref>
 
Handik aurrera, hezkuntza kristaua emanen zuen kongregazio bat sortzea izan zen haren ametsa. [[Côte-Saint-André]]ko Ama Birjinaren Ikustaldia monasterioan prestakuntza hartu ondoren, [[Jasokundearen Kongregazioa]] sortu zuen [[1839]]an. Ordenaren garapenean [[Emmanuel d'Alzon]]en laguntza izan zuen. Zenbait gorabehera gainditurik, [[1842]]an ireki zuten lehenbiziko eskola Parisen. 1894 arte izan zen ordenaren ama nagusia; ordurako Frantzia, [[Ingalaterra]], [[Espainia]], [[Kaledonia Berria]], [[Italia]], [[Latinoamerika]] eta [[Filipin]]etan kokatuak ziren Jasokundearen ahizpak. Azken urteetan paralisiak joa, [[1898]]ko martxoaren 10ean hil zen.<ref name="vat"></ref> [[1975]]ean [[Paulo VI.a]]k dohatsu aitortu, eta [[2007]]an [[Benedikto XVI.a]]k kanonizatu zuen.<ref name=croix"></ref>
 
== Erreferentziak ==
12. lerroa:
{{commonskat}}
{{bizialdia|1817ko|1898ko|Milleret de Brou, Anne-Eugenie}}
 
[[Kategoria:Erromatar Eliza Katolikoko santuak]]
[[Kategoria:Frantziako katolikoak]]