«Maria Ana Austriakoa (1738-1789)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
== Biografia ==
Maria Ana [[1738]]ko [[urriaren 6]]an jaio zen, [[Hofburg jauregia]]n, [[Viena]]n, Habsburgotarren monarkia indartsuaren barnean. Bigarrena zen oinordekoen zerrendan eta beretzat izango ziren familiaren lurrak bere anaia Josef jaio zen arte, azkenean hura izango baitzen [[Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Josef II.a Habsburgokoa]], Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea. ''Mariana'' deitzen zioten.
 
Emakume argia, baina osasun pattalekoa, bizkarrezurreko arazoak zituen eta hazita izan ohi zuen hura. [[1757]]n, neumoniak harrapatu zuen eta arnasteko arazoak izango zituen betirako. Koadro horrekin, zaila izango zen ondo ezkontzea, garaiko ohituretan, ezinbestekoa baitzen ondorengotza ziurtatzea.
 
Maria Ana oso ondo eramaten zen aitarekin, [[Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frantzisko]] enperadorearekin, alegia. Zientzian zaletuak ziren biak eta alabak aitaren txanpon bilduma osatzen lagundu zuen. Horrez gain, liburua idatzi zuen amaren politika azalduz, kimika eta fisikan eginiko esperimentuak deskribatuz, arkeologia, artea eta zientzia orokorrean tratatuz, Ignaz von Born mentore izan zuelarik.
 
[[Maria Teresa I.a Austriakoa|Maria Teresa]] erreginak bazituen seme-alaba gehiago bere helburu politikoetan erabiltzeko eta oso erlijiozalea zen. Horregatik, harrera onez hartu zuen bai Maria Ana eta baita bere senide ziren Maria Isabel eta Maximiliano Frantzisko ere eliza hezkuntzan sartzea. Bi ahizpak abadesa bihurtu ziren konbentuan, nobleziako kideen artean ohikoa zen lez.
 
Maria Ana [[Praga]]ko Abadesa Nagusia izan zen eta geroago [[Klagenfurt|Klagenfurt]]ekoa.
 
51 urte zituenean, [[1789]]ko [[urriaren 18]]an hil zen [[Klagenfurt]]en.
 
{{bizialdia|1738ko|1789ko|Maria Ana}}
 
[[Kategoria:Vienarrak]]
[[Kategoria:Austriako artxidukeak]]