«Marburg»: berrikuspenen arteko aldeak

10 bytes added ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Santa Elizabeten alaba zen Brabanteko Sophiaren eskutik Hessengo hiriburu izatera iritsi zen 1264ean eta 1540 arte Kassel eta Marburg txandakatu ziren hiriburutzan. 1527an unibertsitatea fundatu izanak garrantzi handia eman zion. Unibertsitatea [[erreforma protestantea|protestantea]] izanik [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]k gogor jo zuen eta Marburg inguruko biztanleriaren bi heren hil ziren borroketan.
 
[[Fitxategi:Uni Marburg 12.jpg|thumb|leftezkerrera|200px| Marburgeko ''Philipps-Universität'']]
XVIII mendeko Marburg herri gotikoa zen erabat, ez baitzegoen dirurik eraikin berriak egiteko. Giro honek Alemaniako erromantizismo garaian oso leku interesgarri bihurtu zuen, kulturaren abangoardia bihurtuz eta filologia, literatura, legegintza eta folklorearen aldeko taldeak eratu baitziren. Honen adibide dira unibertsitateko ikasle izan ziren [[Grimm anaiak]]. Berpizte garai honek 1820 arte iraun zuen. [[Prusia]]k Hessen eskuratu zuen 1866an eta unibertsitatea Prusiaren unibertsitate sisteman sartu zuen. Industriarik ez zen ordea Marburgen.
 
Marburgeko unibertsitatea, [[1527]]an sortua, munduko [[unibertsitate]] [[erreforma protestantea|protestanterik]] zaharrena da. [[Marburgoko Unibertsitatea]]k, '''Philipps-Universität''' bezala ezaguna, eta bere inguruak, Alemaniako sei "hiri unibertsitario"etako bat osatzen du, [[Friburgo]], [[Göttingen]], [[Heidelberg]], [[Tübingen]] eta [[Gießen]]ekin batera. Bertatik, bederatzi [[Nobel Sariak|Nobel Saridun]] irten dira. Marburgen ikasten duten 19.000 ikasleetatik %10 gutxi gora-behera, atzerritik datoz.
 
[[Fitxategi:Marburg 30.jpg|thumb|leftezkerrera|200px| Wettergasse kalea, alde zaharrean]]
Bestetik itsuentzako eskola aurreratuenetako bat dauka Marburgek.