Maputo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\|\sbiztanleria\s=.*\n +)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
Geografikoki [[Indiako ozeanoa]]ren kostaldean dago kokatuta, Mozambikeko hegoaldean, [[Maputoko badia]]ren mendebaldean eta [[Tembe ibaia]]ren itsasoratzean. Hau dela eta portu-hiri bat da.
 
Ezizen moduan "Akazien Hiria" hartzen du, zuhaitz horren presentzia nabarmenagatik. Halaber, "Indiar Ozeanoko Perla" deitzen dute.
 
== Historia ==
171. lerroa:
</div>
 
== Kultura ==
=== Ondarea ===
Arkitekturari dagokionez, [[XX. mende]]aren hasierakoak dira Pancho Guedes, Herbert Baker eta Thomas Honneyk egindako eraikinak. Zaharragoa da Trenbidearen Geltoki zentrala, Alfredo Augusto Lisboa de Lima, Mario Veiga eta Ferreira da Costak diseinatutakoa 1913 eta 1916 artean.
 
Monumentuen artean Maputoko gotorlekua, Udaletxea, Katedrala, Kistoria naturalaren museoa eta Vila Algarve ditugu, azken hau Portugalgo Polizia Sekretuaren egoitza izan zena.
 
=== Arteak ===
''Associação Núcleo de Arte'' kulturgunea eta artisten elkartea da, herrialdeko zaharrena. Erdigune zaharrean kokatuta dago eta garrantzitsua izan da metropoliko bizitza kulturalean hamarkadaz hamarkada. Sortzaileen artean Malangatana Ngwenya margolaria eta Alberto Chissano eskultorea izan ziren. Núcleo hau ezagun egin zen armak artelan bihurtu zituztenean priektu baterako. Gerra Zibilaren ostean berradiskidetze prozesuan nabarmen lagun du zuen euren jarrerak.
 
Oso aipatzeko modukoa da Teatro Avenida antzokia, 1986tik aurrera [[Henning Mankell]] zuzendari artistiko eduki zuena. Halaber, Maputo "Dockanema" dokumental jaialdiaren egoitza da.