Epitalamio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Euskal Herrian
4. lerroa:
Epitalamioen jatorria oso antzinakoa da. Esaterako, [[hebrear]]ren artean, [[Biblia]]n, [[David]] erregeak konposatutako eztei-kantuak biltzen dira. Zenbait egilek epitalamioen sorkuntza [[Stesichore]]ri egotzi diote, 42ko [[Olinpiar Jokoak|Olinpiadan]]; tesi honek ez du oinarri handirik zeren eta [[Hesiodo]]ren garaietan generoa ezaguna baitzen, esaterako Tetis eta Peleoren ezkontzan kantatu zirenak.
 
== Pizkundean ==
[[Erdi Aroa]]ren ondoren, [[Pizkundea]]n, epitalamioaren generoa —beste genero klasiko batzuk bezala— hainbat poetaren eskutik berpiztua izan zen, hala nola [[Giovanni Pontano]], [[Juan Segundo]], [[Antonio Agustín]], [[Jerónimo Ramírez]], [[Gabriele Altilio]], [[Giovanni Gigli]] eta [[Martín Ivarra]] poeten eskutik.<ref>Antonio Serrano Cueto: "La novia remisa y el novio ardiente en el epitalamio latino: una imagen que pervive en el Renacimiento". ''Cuadernos de Filología Clásica. Estudios Latinos'', 2003.</ref>
 
== Gaur egun ==
[[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldean]] bakana da genero hau, ez bada hotsandiko zeremonietan, ezkontzetan zein hileta-elizkizunetan.
 
== Euskal Herrian ==
Euskal Herrian zenbait epitalamio ezagutzen dira, hala nola:
 
* "[[Jaun baruak|Arbotiko prima eijerra]]", Beñat Mardo koblakariak jarria 1758an, Maria Place Arbouet eta Armand Jean Uharten ezkontzan.
* "Espus Espusari Topa", [[Etxahun-Iruri|Etxahun Iruri]]<nowiki/>renak.
 
== Erreferentziak ==