Manierismo: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ikusmen urria dugunoi irakurtzea erraztea |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
1. lerroa:
[[Fitxategi:Giambologna raptodasabina.jpg|thumb|250px|[[Giambologna]]: Ratto delle Sabine (1574-82). [[Uffizi Galeria]], [[Florentzia]].]]
'''Manierismoa''' [[Goi Pizkunde]]aren amaieratik [[Barrokoa]]ren hasteraino [[Europa]] gehienean hedatu zen estilo artistikoa izan zen. [[Italia]]n izan zuen hasiera eta han [[1520]] eta [[1600]] artean iraun zuen<ref>Ross FINOCCHIO: [http://www.metmuseum.org/toah/hd/zino/hd_zino.htm Mannerism: Bronzino (1503–1572) and his Contemporaries] ''Heilbrunn Timeline of Art History''. New York: The Metropolitan Museum of Art, 2000.</ref>. Manierismoan forma eta adierazpidea azpimarratzen dira ideiaren edo adierazi nahi denaren gainetik.
Barrokoko artistentzat gainbehera etorritako arte molde bat zen manierismoa, batere orijinaltasunik gabea. Iritzi hori zabaldu zen eta hori izan da mendeetan nagusi, harik eta kritika modernoak arte estilo horretako obrei duten balioa aitortu dien. Obra ezezagunak dira asko, eta arbuiatuak ere bai, batzuk.
== Manierismoaren jatorria eta definizioa ==
[[Fitxategi:Vasari.jpg|thumb|200px|
Manierismoaren jatorri etimologikoa [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] idazleren batzuk, [[Giorgio Vasari]] kasu, ''-ren modura'' (''a la maniera'') margotzen zuten artistei ematen zieten definiziotik dator, hau da, [[Michelangelo]], [[Leonardo da Vinci]] edo [[Rafael]]en estiloa jarraituz, baina, hasieran behintzat, izaera artistiko argi bat mantenduz. Vasarik bi modutara erabiltzen zuen ''maniera'' hitza, inoiz ez era gaitzesgarrian. Batetik, bere garaiko artearen estiloari burla hitz egiteko, adibidez, ''manera modernoa'' erabiliko zuen, Bestetik, obra baten ezaugarri bereziez ari zelarik, hala nola harmoniaz, neurriez, fantasiaz edo dotoretasunaz, ''bella maniera'' erabiliko zuen.
Izenaren esanahi gutxiesgarria aurrerago erabiltzen hasi zen, ''maniera'' hori maisu handien teknika imitatibo hotz bat bezala ulertua izan zenean. Italiako [[Pizkundea|Pizkunde]] beteko artista handien eta batez ere Michelangeloren perfektotasun idealaren ondoren, [[XV. mendea]]ren bukaeran, jadanik [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] artisten gainbehera etorri zelako ideia zabaldu zen. Ideia hori gero [[Giovanni Pietro Bellori]]k bereganatu zuen [[1672]]an, Pizkundeko pintore handienen obrak (Rafael, Michelangelo) haien erara, baina orijinaltasunik gabe, antzeratzen zituztenak izendatzeko. Hala bada, manierista hitza [[XVII. mendea]]ren erdialdean hasi zen erabiltzen gaitzespen zentzuarekin artista imitatzaile eta zaharkitu horiek izendatzeko.
Azkenik, [[1792]]an, [[Luigi Lanzi]]k manierismo hitza asmatu zuen. Azterketa zorrotz bat ere egin zuen, eta higikunde horretako artistek batere orijinaltasunik ez zutela ondorioztatu zuen, haien estiloa Pizkundeko maisu handiek ezarritako formulen antzeratze eta errepikatze hutsean oinarritzen zelakoan. Halaber, manierismoaren muga kronologikoak finkatu zituen, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.ak]] [[Erroma]] harrapakatu zuen urtearen ([[1527]]) eta [[Annibale Carracci|Carracciren]] etorreraren artean.
[[XIX. mendea|XIX. mende]] osoan garrantzi historikorik gabeko estilotzat hartu zen manierismoa. Garai hartako artistei buruzko lehenengo azterketak ez ziren [[XX. mendea]]ren hasiera arte egin. [[Walter Friedländer]]rek ideal klasikoarekin haustearen eta Pizkundearen estetikaren kontrako matxinada baten adierazpide gisa interpretatzen zituen lehen manierismoaren ezaugarriak (irrealismo espaziala, irudien proportzioen luzapena, zutitasuna). Beraz, estilo antiklasikoa izan zen. [[Giovanni Battista Rosso Fiorentino|Rosso Fiorentino]], [[Pontormo]] eta [[Parmigianino]] izan ziren lehenengo artistak, baina Friedlanderrek Michelangeloren azkeneko obrak ([[Kapera Sixtinoa]]) hartu zituen estilo horretako jatorri eta oinarritzat. Haren ustez, lehen manierismo horri antzeratze aldi bat jarraitu zitzaion eta, XVI. mendearen bukaeran, beste erreakzio bat, manierismoaren aurkakoa itxuraz, baina Pizkunde garbiaren antzekoa, egia esateko. Beste ikertzaile batzuek hiru aldi bereizten dituzte manierismoaren barnean, horietako bat joera klasikokoa.
== Manierismoa eta Kontraerreforma ==
[[Fitxategi:Jacopo Pontormo 004.jpg|thumb|220px|[[Pontormo|Jacopo Pontormoren]] ''Deposizione'', 1528, Chiesa di Santa Felicita, Florentzia.]]
[[Trentoko Kontzilioa|Trentoko kontzilioan]] sortu ziren arau berriak indarrean jartzearekin batera, aro berri bat hasi zen [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizaren]] eta artearen arteko harremanetan. Elizarentzat egiten ziren artelan guztiak teologoen kontrolpean zeuden. Artistak gai biblikoen interpretazio kanonikoari lotu behar zitzaizkion nahi eta nahi ez, kanonetik desbideratzeak [[Inkisizioa]]ren ikerketa ekar baitzezakeen. Erlijio gaietan debekatu egin ziren biluziak eta, ordura arte beti biluzik irudikatu ziren irudiak ere ([[Adam]] eta [[Eva]], adibidez), ''garbitasun ohialez'' estali ziren. Hala, [[1559]]an, [[Paulo IV.a]]k [[Daniele da Volterra]]ri [[Michelangelo]]k ''Azken Judizioan'' askatasun osoz margotu zituen biluziak estaltzeko agindu zion.
Alabaina, [[Kontrarreforma|Kontraerreformak]] ez zuen artearen aurka egin nahi, artea heresiaren aurkako armatzat erabili baizik, eta, hortaz, kontrolpean eduki zuen. Kontraerreformaren lehenengo aldiarekin batera gertatu zen arren, ez zen manierismoa Kontraerreformako ideiak zabaltzeko estilo egokiena, elite intelektualei begira egindako artea baitzen, eta Elizak beste moduko arte bat behar zuen, erlijio gaien ikuspegi herrikoiarekin adosago egongo zena: [[barrokoa]].
23. lerroa:
== Arte manieristaren ezaugarri orokorrak ==
[[Fitxategi:Parmigianino - Madonna dal collo lungo - Google Art Project.jpg|thumb|
Arte manierista oso zabala da, eta, ikusi dugun bezala, arte joera asko, ia mende oso batean zehar gertatuak, hartzen ditu bere baitan. Hala ere, badira joera guztietan agertzen diren ezaugarri orokor batzuk. Manierismoa arazo artistiko nahaspilatsuak konpontzeaz arduratzen zen, postura zailetan erretratatutako biluziak kasu. Irudiek, sarri, gorputz-adar barregarriak baina bitxiki luzeak dituzte, buru txikiak eta aurpegi jarrera estilizatua, beren posturak zailak edo artifizialak diruditen bitartean. Arte diziplina guztietarik, pinturan izan zuen zabalkunderik handiena, eta ezaugarri hauek ditu:
* Irudiak elkarren ondoan eta planoak elkarren gainean jartzea bezalako konbentzio espazialak hartzera behartzen duen dekorazio mota baten nagusitasuna.
30. lerroa:
* Konposizio angelutsuak.
* Marrazkiaren, kolorearen eta formaren abstrakzioa, edota, inoiz, hirurak batera.
* Irudiaren helize-forma berezia (''serpentinatta''), ikuspegi desberdinetatik eta kontrako erritmoz azalarazten duena.
* Xehetasunen edertasuna eta perfekzioa, manierismoaren zehaztasunerako eta miniaturarako zaletasunaren seinale. Azkeneko ezaugarri hau, orobat islatzen da urregintzan eta metalgintzan, manierismoaren berezitasun nagusietakoa baita.
|