Malerrekako hizkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+erreferentzia atala
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa:
 
=== Ezaugarriak ===
* [[Fitxategi:Malerrekako Migel Urroz.webm|thumb|263x263px|Malerrekako Migel Urroz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Umetako jolasak: "txintxarikuan" eta "sosetan" - Ahotsak.eus|url=https://ahotsak.eus/oitz/pasarteak/oit-003-021/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2019-01-17}}</ref> ([[Euskal Herriko Ahotsak|Ahotsak]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea|url=https://ahotsak.eus/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2019-01-17}}</ref> proiekturako)]]Malerrekako euskaran [[hitano|hika]] tratamendua gaur egun bizi-bizirik eta oso sendo mantentzen da.
* ''san / erran'' (esan): [[Malerreka]]n ''san'' (esan) eta ''erran'' hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] udalerrietan, hots, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiaren]] goi [[arro hidrologiko|arroan]], ''esan'' aditza ''san'' ebaki ohi da, adibidez: ''Esango diot > Sanen diot'', [[Leitzaldea]] ([[Leitza]] eta [[Goizueta]]), [[Larraun]] (hedadura gehienean) eta [[Ultzamaldea]] ([[Igoa]] eta [[Beruete]]) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] eta [[Labaien|Beintza-Labaien]] udalerrietatik aurrera gainerako Malerrekako udalerri guztietan, hots, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiaren]] behe arroan, ''esan'' aditza ''erran'' esaten da, adibidez: ''Esango diot > Erranen diot'', [[Bortziriak|Bortziri]] eta [[Baztan]]go euskararen eraginez. Hortaz, ''san'' («esan») eta ''erran'' aldaeren arteko muga [[Saldias]], [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] eta [[Labaien|Beintza-Labaien]] udalerrien artean dago.
* "J" hizkia "y" ahoskatzen da. ''Joan duk > Yon dok'' edo ''Yun dok'', ''Joaldunak > Yoaldunak''. ([[Larraun]]-en kasu ez)
19. lerroa:
* Malerrekako hizkerak beste azpieuskalki batzuekin batera (baina euskara zabalduenak ez bezala) erabiltzen dituen hitzak. Adibidez: ''idortu'' (lehortu), ''iratzea'' (garoa), ''loie'' (lokatza).
* Geroaldiko atzizkia ''-EN'' da Malerrekan, [[nafarrera]] osoan bezala. Adibidez: ''Esango diet > Sanen diet, Emango dizut > Manen dizot/dizut''.
* Latin-erromantzeetako -ON(E) amaierak -ON atzizkia ematen dute Malerrekan (euskara batuan, -OI). Adibidez: ''Bota ezak baloia > Botazak balona''. Baita erdarakada hauetan ere: ''kajoia > kajona, kabroia > kabrona''. Hartara, gipuzkerako ''Hi kabroia haiz'' esaldia ''Hi kabrona yaiz'' da Malerrekako hizkeran.
* Beste euskalkietan TX ([[gipuzkera]]z) edo X ([[Ipar Euskal Herria|Iparraldean]]) direnak, Malerrekako hizkeran Z ahoskatzen dira (Nafarroa Garaiko beste hainbat eskualdetan bezala). Adibidea: ''zapela'' (Malerreka) = ''txapela'' ([[Gipuzkoa]]-[[Bizkaia|Bizkaietan]]), ''xapela'' ([[Ipar Euskal Herria|Iparraldean]]); ''zokoa'' (Malerreka) = ''txokoa''; ''zerrie/a'' (Malerreka) = ''txerria''; eta abar.
* S / X / Z eta TS / TX / TZ soinuak bereizten dituzte hiztunek.