«Arte bisigotikoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
==Arkitektura bisigotikoa==
 
Arkitektura guztiz erlijiosoa da (Eliza eta [[monarkia]] oso lotuta zeuden). Elizak Ekialdera orientatuak daude. Eraikin hauetan, homogeneitatea zein aniztasuna aurkituko ditugu. Erromatar garaiko eraikitze sistema bereganatu zuten eta eraikin zaharrak ([[arkitektura paleokristau|paleokristau]]ak) beren harrobiak bilakatu zituzten.
 
Murruak lodiak eta sendoak egiten zituzten. [[Harlandu]]a, [[harlangaitz]]a eta [[adreilu]]ak erabiltzen zituzten hauek egiteko. Oso trebeak ziren harriarekin eta askotan harladua erabiltzen zutenean ez zuten morteirurik erabiltzen eta bestetan egurrezko grapa batzuk erabiltzen zituzten hauen elkartzeko. Gehienetan margoturik egoten ziren. Euskarriak [[koloma]]k eta [[pilare]]ak ziren eta erebilitako [[kapitel]]ak biziren nagusiki; [[korintiar]]ra eta [[piramide]] moztua (tronkopiramildala). [[Arku (arkitektura)|Ferra arkua]] zein [[Arku (arkitektura)|erdi puntuko arkua]]k erabili zituzten. Baoak txikiak eta estuak egiten zituzten eta gehienetan [[sareta]] edo zelosia jartzen zitzaien. Eraikinak [[ganga]]tu egiten zituzten; kanoi ganga, ertz ganga, labeganga, ferra ganga zein kupulak egingo dituzte.
 
Oinplano [[basilika]]la eta zentralitatua erabiltzen zituzten. Eraikuntzak guztiz artikulatuak daude eta bolumetrian oinarriturik. Areto eta ezpazio ezberdin ugari egiten zituzten beraien liturgiaren beharetara egokituz. [[Burualde]]etan, gehienetan abside nabaria izaten zen eta bestalde burualde hirukoitza. [[Abside]]ak ez daude nabeekin lerrokaturik askotan... Oinalden atariak edo portikoak egiten zituzten, baita alboetan ere. Atarien alboetan, gelak izaten zituzten (erromes gunea, ibiltarientzat, ostatu gisa,...). [[Kantzela]] edo mugarriak erabili zituzten, espazioa hierarkizatuz.