Maiatz (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
50. lerroa:
'''"Maiatz"''' [[euskara]]z argitaratutako aldizkaria da, [[literatura]] arloan diharduena. [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] idazleen lanek osatzen dute eduki gehiena, mugaz bertzaldekoenak eta itzulitako atzerritarrenak ere agertzen badira ere.
 
1982ko otsailean kaleratu zen ''Maiatz'' aldizkariko lehen alea. [[Piarres Xarriton]], [[Itxaro Borda]], [[Luzien Etxezaharreta|Lucien Etxezaharreta]] eta [[Aurelia Arkotxa]] ditugu sortzaileen artean. Iparraldeko idazle multzo zabala bildu zitzaien hasieratik egitasmo hartan, eta haietako hainbaten testuak kaleratu ziren lehen alean: [[Henriette Aire]], Aurelia Arkotxa, [[Jon Casenave]], [[Jean Louis Davant]], [[Eñaut Etxamendi]], [[Txomin Peillen]], [[Auxtin Zamora]], [[Etienne Salaberri]], [[Mayi Pelot]], Beltza, [[Manex Erdozaintzi-Etxart]]… Handik aurrera, Iparraldeko idazle zahar nahiz gazteen bilgune izan da ''Maiatz'', Iparraldeko euskal literaturaren bultzatzaile eta eragile.
 
Honela zioen lehen zenbaki hartako aitzin solasak:
 
{{aipu|Aldizkari bat, gurea. Gauza batzuk, denetarik, euskaraz, lantuak. Gure literatura.