Maddi eta euskal piratak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Uncut book p1190369.jpg +)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
}}
 
'''Maddi eta euskal piratak''' [[Fernando Morillo]] idazlearen eta [[Mikel Mendibil]] ilustratzailearen liburua da. 2014an argitaratu zen, [[Gaumin]] argitaletxearen eskutik.
 
== Sinopsia ==
8 urtetik aurrerako irakurleentzako istorioa da, abentura eta euskal historia uztartzen dituena. Maddi izeneko neskatoa da protagonista. Familiarekin [[Baiona]]ra bidean dela, Maddik pirata itsasontzi bat ikusten du [[Zokoa]]ko badian. Barkua aztertzera joango da berehala, aitonarekin eta neba txikiarekin. Han, altxor-bilatzaile batek esplikatuko die [[Jean Laffite]] pirata handiaren altxorraren bila dabilela.
 
Maddik bost agure ezagutuko ditu bertan. Laster jakingo du Lapurdiko euskal [[pirata]] edo [[kortsario]] ospetsuak direla: [[Ixtebe Pellot]], [[Joanes Suhigaraitxipi]], [[Jean Laffite]], [[Michel le Basque]] eta [[Pierre Destebetxo]].
Bost piratek Laffiteren altxorra babestu eta altxor-bilatzaileari aurre egin nahiko diote, eta Maddiren, haren nebaren eta aitonaren laguntza izango dute helburu horretan.
 
Liburuan zehar, [[Euskal Herriko piratak|euskal piraten]] eta XVI-XIX. mende bitarteko marinelen ezaugarriak eta bitxikeriak azaltzen dira. Besteak beste, pirata bizimoduaren gogortasuna, kortsarioen eta piraten aldea, nola lagundu zien euskal marinelei sagardoa edateak edo nortzuk ziren emakume piratak.
 
Azkenean, Maddi protagonistak piratak nolakoak ziren ikasiko du, eta batez ere pirata izatea zer zen.
 
== Bost pirata historikoak ==
Liburuan azaltzen diren bost piratak benetan existitu ziren, historikoak dira. Hona hemen haien zerrenda eta deskribapen laburra, liburuko informazioa jarraiturik:
 
* [[Ixtebe Pellot]]: [[Hendaia]]n jaioa (1765-1856). Azkenetako kortsarioa izan zen, eta bere garaiko pertsonarik ezagun eta miretsienetakoa. Zenbait adituren ustez, pirata erromantikoaren eredua izan zen, noblea, dotorea eta jatorra, baita bere etsaientzat ere. Euskal azeria deitzen zioten Pelloti, ingelesek sarritan atxilotu arren behin eta berriro egiten zuelako ihes, bere indar handiari edo ateraldi ia sinesgaitzei esker. Arerioak lagun bihurtu zituen ez gutxitan, eta egundoko saltoa egiten omen zuen: euskal saltoa famatu zuen Europa osoan.
 
* [[Joanes Suhigaraitxipi]] (?-1694): [[Baiona]]n jaioa. Le coursic esaten zioten, kortsario txikia, oso gizon baxua baitzen. Hala ere, balentria handi askoak egin zituen. Besteak beste, 200 barku baino gehiago harrapatu zituen urte gutxitan, nahiz eta sarri berea baino nabarmen armatuagoak egon eta boteretsuagoak izan. Kortsario-eskolak antolatu zituen bere jaioterrian, Baionan.
 
* [[Jean Laffite]] (1783?-1826?): Miarritzen jaioa. Mexikoko Golkoan aritu zen batez ere, Pierre bere anaiaren laguntzarekin. AEBetan heroitzat dute. Kondairak dioenez, altxor itzel bat ezkutatzeaz gain, makina bat ekaitza eta hondoratze bizi izan zituen. Liburu honetan, horien ondorioz, burua apur bat joana du. Kantuz baino ez du hitz egiten, eta dantzan aritzen da beti. Erleen dantza ikasi beharko dute protagonistek Laffiterekin komunikatzeko.
 
* [[Michel le Basque]]/euskalduna (XVII. mendearen erdialdean): [[Donibane Lohizune]]n jaioa. Piratarik gogorrenetakoa izan omen zen. Karibeko kostetan aritu zen batik bat, eta birritan konkistatu zuen Maracaibo hiria bere pirata-koadrilarekin. Michelen lagun-mina inoizko piratarik ankerrena izan omen zen: Jean-David Nau, ezizenez François Olondarra.
 
* [[Pierre Destebetxo]] (XVIII. mende amaieran eta XIX.aren hasieran): [[Urruña]]n jaioa. Aurrekoak bezain ospetsua izan ez arren, oso deigarria da haren atsegina eta bizi-poza. Pirata bizimodu gogorraren ondorioz, orbainez eta zauriz beterik zegoen. Ipurdia ere falta zitzaion, kanoikada baten ondorioz, eta hortz bakarra zuen. Hala ere, etengabe zebilen irribarrez.
 
== Irudien estilo eta teknika «zaharra»: akuarela eta arkatzak ==
Azaleko nahiz barruko ilustrazioak [[Mikel Mendibil|Mikel Mendibilek]]ek egin ditu. ''Maddi eta euskal piratak'' irudiz beteriko istorioa izanik, garrantzi handia hartzen dute liburuan. Mendibilek berak adierazi zuenez, liburuko pirata protagonistak XVI. eta XIX. mende bitartekoak zirenez, garai haietako teknikak erabiltzea erabaki zuen: akuarela eta arkatzak. Bestalde, 8-10 urteko irakurleei begira zegoen abentura zenez, komiki puntua ere eman zien, bizitasunari eta zirriborro kutsuari garrantzia eskainiz (adibidez, han-hemen akuarela tantak isurita). Akuarelarako paper berezia erabili zuen Mendibilek, eta horrek kotoiaren testura organikoa gaineratzen die irudiei, kolore naturalak emanez, baina aldi berean bizi eta argitsuak.
== Kanpo loturak ==