Léopold Sédar Senghor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Dakar]]ren ikasketak hasi ondoren, [[Paris]]a joan zen, eta [[Parisko Unibertsitatea|Sorbonan]] osatu zituen. Garai hartan, ''L'Étudiant Noir'' (''Ikasle Beltza'') aldizkaria sortu zuen, [[Afrikako kultura]]ren balioa aldarrikatzeko. Frantzian irakasle izan ondoren, bi urte eman zituen [[Alemania]]ko [[kontzentrazio-esparru]] batean, eta [[Frantziako Erresistentzia]]rekin borrokatu zen gero. Aipagarri da garai hartan idatzi zuen ''Chantes d'ombre'' (1945, ''Itzaleko kantuak'') poesia-bilduma.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu zenean, [[Senegal]]go diputatu hautatu zuten [[Frantziako Nazio Biltzarra|Frantziako Nazio Biltzarrerako]]. [[1948]]an, [[Senegalgo Batasun Demokratikoa]] sortu zuen, eta [[1960]]an Senegalgo Errepublika sortu berriaren lehendakari hautatu zuten. Hogei urtez izan zen Senegalgo lehendakari, eta [[sozialismo]] moderatuaren moldeak jarraitu zituen, baina haren aurka jarri ziren nazionalista erradikalak. 1984an, [[Frantses Akademia]]ko kide egin zuten. Harenak dira, bestalde, ''Ethiopiques'' (1956) eta ''Nocturnes'' (1961) poesia-bildumak.
40. lerroa:
 
{{bizialdia|1906ko|2001eko|Senghor, Léopold Sédar}}
 
[[Kategoria:Senegalgo politikariak]]
[[Kategoria:Senegalgo idazleak]]