Luziano Samosatakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
 
== Idazlanak ==
Haren lantzat hartu diren laurogeita sei obretatik hirurogeita hamar dira berak eginak, zalantzarik gabe: [[olerkigintza|poemak]], [[elkarrizketa (argipena)|elkarrizketak]], [[panfleto]]ak, [[satira]]-eleberriak eta abar. ''Hildakoen elkarrizketak'' eta ''Ametsa eta oilarra'' dira haren elkarrizketa ospetsuenak. Satira guztiz zorrotzak idatzi zituen, eta aberatsak, gizartearen bizioak, filosofo sofistak eta zinikoak (''Ikaromenipo''; ''Sektak enkantean''), [[Paganismo|erlijio paganopaganoa]]a (''Jainkoen elkarrizketak''; ''Prometeo''; ''Zeus tragikoa'''), kristautasuna (''Peregrinoren heriotza''), literatura-modak, hitz batean, bere garaiko ideologia eta gizarte-agerkari eta gertakari guztiak izan zituen kritikagai. Kritika ezkorra eta joera guztiz eszeptikoa nagusitu ziren Luziano Samosatakoaren lanetan, baina estilo argi-zorrotzak eta bere errealismoaren irudimen indartsuak (Menipposen bufoi-satiraren ildotik) gar guztiz biziz jantzi zituzten haren obrak.
 
Luziano Samosatakoaren eragina garai modernoetara iritsi zen, [[François Rabelais|Rabelais]], [[Erasmo Rotterdamgoa|Erasmo]], [[François Fénelon|Fénélon]], [[Francisco de Quevedo|Quevedo]], [[Jonathan Swift]], [[Voltaire]] eta [[Giacomo Leopardi]] idazleen satira lanetan nabari daitekeenez.