«Luxenburgoko Jauregia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
IV.a Frantziakoa]] hiltzerakoan bere alargun [[Maria Medici]] semearen erreginaordea bihurtu zen. Boterea ziurtatu nahian jauregi eder bat eraikitzea erabaki zuen Pineyko Dukearen (''François de Luxembourg'') [[Petit Luxembourg|Hôtel particulier]] jauregiaren ondoan. 1612an jauregia eta inguruko lurrak erosi zituen 1612an. Maria bera [[Florentzia]]koa izanik [[Palazzo Pitti]]-ren antzeko jauregia egin nahi zuen eta Métezeau anai arkitektoak Florentziara bidali zituen Pitti jauregiaren marrazki zehatzak egitera. 1615 urtean hasi ziren lanak eta 1645 arte luzatu baziren ere, Marie de Médicis 1625ean hasi zen bertan biitzen.
 
1715 urtean [[Filipe II.a Orleanskoa]]ren alaba zen Berryko dukesak erosi zuen. 17 urte zituen arren jadanik alargundua zegoen eta bere jarduera promiskuoak "Frantziako Messalina" ezizena eman zion. Luxenburgoko jauregi eta lorategietan egiten zituen jaiak famatu bihurtu ziren eta gizartea eskandalizatu zuten. [[Petri I.a Errusiakoa|Petri Handia]] Errusiako Tsarra bera ere hartu zuen jauregian 1717 urtean. Hainbat haurdunaldi izan zituen baina behin da berriz abortatu zuen. 1719an hil zen 23 urte zituela.
 
1750an museo bihurtu zen, [[Louvre museoa]]ren aurrekaria izan zena. Frantziako Iraultza garaian gartzela ere izan zen aldi labur batez baina 1799an [[Napoleon Bonaparte]]k parlamentu bihurtzea erabaki zuen. Jean Chalgrin arkitektoak moldatu zuen 1799 eta 1805 artean.
Irudi:Palais Luxembourg Sunset Edit.JPG|Jauregia.
Irudi:Bâtiment ouest du Petit Luxembourg.jpg|[[Petit Luxembourg]].
Irudi:Hemicycle Senat France.jpg|[[Frantziako Senatua]].
Irudi:Paris - Fontaine de Medicis, Jardin du Luxembourg.jpg|Medici iturria.
Irudi:Une allée au jardin du Luxembourg.jpg|Etorbidea.
{{commonskat}}
* [http://www.senat.fr/ Webgune ofiziala]
 
 
[[Kategoria:Parisko jauregiak]]