«Lusitania»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Lusitania'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> [[Hispania]]ko mendebaldeko lurraldea izan zen [[Antzinako Erroma|erromatarren]] [[kolonialismo|kolonizazioaren]] garaian, egungo Espainiako [[Extremadura]] eta Portugaleko [[Duero]] ibaiaren hegoaldeko lurrak, [[Tajo]] ibairaino, hartzen zituena.
 
Bertan bizi ziren [[lusitaniar]] eta [[veton]] herriak. Olisipo (Lisboa) hiria izan zuen hiriburu, [[Zesar Augusto|Augustok]] [[Emerita Augusta]] hiria guztiz antolatu zuen arte (Merida, Extremadura, K.a. 25). Lusitaniako konkistak neke handiak ekarri zizkien erromatarrei: Puniko (K.a. 155-154), Kaisaros (K.a. 153) eta [[Viriato]] (147-139) buruzagi lusitaniarrek aurre egin zieten erromatarrei, veton herriak lagunduta; [[Sertorio]] jeneral erromatarrak gidatu zuen lusitaniarren azken matxinada handia K.a. 72an. Lusitania inperio-herrialdea (''provincia Caesaris'') izan zen, gehienak ez bezala (''provinciae populi romani''). Bertako [[mea]]tzeak ([[zilar]]ra, [[eztainu]]a eta [[berun]]a) oso garrantzitsuak izan ziren.
 
411. urtean [[alano]]ak sartu ziren Lusitanian, eta 439an [[suebo]]ak. VI. mendean [[bisigodo]]en menpean geratu zen.