Lurraren mugimenduak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
[[Lurra]] ez dago geldirik eta jatorri ezberdinetako mugimenduen menpe dago. '''Lurraren mugimenduak''' [[Eguzkia]] erreferentziatzat hartuta sailkatzen dira.
 
== Historia ==
[[Gizaki]]ak betidanik eduki izan du unibertsoan gertatzen denarekiko jakinmina. Lehenengo [[teoria geozentrikoa]] izan zen, eta honen arabera, Lurra unibertsoaren erdigunean aurkitzen zen eta gainontzeko izar eta planetak bere inguruan biraka ari ziren. [[Kristautasun]]ak teoria hau sutsuki defendatu zuen. Izan ere, jainkoak gizakia sortu bazuen, logikoa zen berau unibertoaren erdigunean kokatzea. Hurrengo urratsa [[heliozentrismo]]an oinarritutako teoria izan zen, eta honen arabera eguzkia zen unibertsoaren erdian zegoena, eta Lurra bere inguruan biraka ari zen<ref name=aa>
Oier Lakuntza, [http://www.argia.eus/blogak/oier-lakuntza/2013/12/21/lurraren-mugimenduak/ «Lurraren mugimenduak»], ''Argia'', 2013-12-21, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Gaur egun jakina da bi teoria horiek okerrak direla. Izan ere, unibertsoan izarrez osaturiko [[galaxia]] asko daude, eta Lurra [[Esne Bidea]] galaxiako ertz batean dago, eguzki sisteman alegia. Halaber, egindako ikerketa eta neurketek, eguzki sistemaren baitan gure planetak dituen lau mugimendu ezberdin deskribatzeko balio izan dute<ref name=aa></ref>.
 
== Lurraren mugimenduak ==
=== Errotazioa ===
[[Fitxategi:RotacionTerrestre.png|thumb|Errotazio mugimendua.]]
{{sakontzeko|Errotazio}}
[[Lurra]]k bere ardatzaren inguruan egiten duen biraketa da errotazioa, eta horren ondorioz bereizten ditugu guk [[egun]]ak eta [[gau]]ak. Izan ere, errotazio horretan zehar une batzutan gure aldea eguzkira begira egongo da bere [[izpi (argipena)|izpiak]] gugana helduko direlarik, eta beste batzutan itzalean geratuko da. Biraketa [[ardatz (argipena)|ardatz]] hori hego polotik ipar polora doan ardatzari dagokio, eta jakina den bezala, Lurrak 24 ordu behar ditu ardatz horren inguruan bira oso bat emateko<ref name=aa></ref>.
 
=== Translazioa ===
[[Fitxategi:Earth tilt sample.jpg|thumb|Eguzkiaren translazioaren eskema Eguzkiaren inguruan.]]
{{sakontzeko|Translazio}}
Lurrak [[eguzkia]]ren inguruan osatzen duen mugimendua da translazioa, eta 365 egun eta ia 6 ordu irauten du. [[Higidura|Mugimendu]] honetan, badira zenbait ñabardura sarritan ahaztu egiten ditugunak: alde batetik, translazio mugimendu hau ez da erabat zirkularra, eliptikoa baizik. Alegia, Lurretik eguzkirako [[distantzia]] ez da beti berdina, eta distantziarik luzeeneko ([[afelio]]) eta motzeneko ([[perihelio]]) puntu bana bereizten dira. Bestalde, eguzkia ez da elipse horren erdigunean aurkitzen, bere ardatz nagusian apur bat alde batera baizik. Dena den, ia ia [[orbita]] zirkularra dela esan daiteke. Izan ere, Lurretik eguzkirako distantzia batazbeste 150 miloi km-koa da, eta afelio puntuan perihelioan baino 5 miloi km inguru luzeagoa baino ez da<ref name=aa></ref>.
 
Era berean, sarritan egiten den beste nahasketa bat perihelio eta afelio puntu horiek [[uda]]ren eta [[negu]]aren hasierekin nahastea izaten da. Izan ere, [[urtaro]]ak bereizten dituena ez da Lurretik eguzkirako distantzia, eguzki izpiak Lurrera iristen direneko zuzentasuna baizik. Hau ulertzeko, lehenago aipatu dugun [[errotazio]] ardatzaren (edo ekuatore planoaren) eta translazio planoaren arteko inklinazioa gogora ekarri behar da. Bi plano hauek elkarren paraleloak balira, [[urte]] osoan zehar eguzki izpiak modu beretsuan iritsiko lirateke Lurrera, eta beraz, ez litzateke urtarorik bereiztuko. Aldiz, [[ekuatore]] planoa 23º inguru inklinaturik dago, eta honek, translazio orbitan duen kokapenaren (urte sasoiaren) arabera, [[eguzkia|eguzki]] izpiak zuzenago edo okerrago iristea eragiten du<ref name=aa></ref>.
 
=== Johannes Keplerrek azaldutako beste mugimenduak ===
[[Johannes Kepler]] (1571-1630) izan zen bere hiru legeen bidez ([[Keplerren legeak]]) Lurraren (eta gainontzeko planeten) eguzkiaren inguruko biraketa lehen aldiz deskribatu zuena. Laburbilduz, horietako ''lehenak'' eguzkiaren inguruko planeten [[higidura|mugimendua]] eliptikoa dela eta eguzkia bere foko batean (ez erdigunean) kokatzen dela adierazten du. ''Bigarrena''ren arabera, [[eguzkia]]ren eta [[planeta]]ren arteko distantziarik handieneko puntuetan, abiadura txikiena izango da, eta alderantziz. Beraz, [[perihelio]]an Lurraren abiadura afelioan baino haundiagoa da. Bukatzeko, ''hirugarren'' legearen arabera, eguzkiarekiko batazbesteko distantzia haundiagora aurkitzen diren planetek, translazio abiadura txikiagoa izango dute<ref name=aa></ref>.
 
==== Prezesioa ====
[[Fitxategi:Precession-sphere-ES.svg|thumb|260px|Prezesio angelua.]]
{{sakontzeko|Prezesio}}
[[Higidura|Mugimendu]] honen bidez, goian aipaturiko 23ºko inklinazioa duen Lurraren [[ardatz (argipena)|ardatzak]], bira ematen du. Alegia, Lurraren ekuatore planoaren eta translazio planoaren arteko inklinazioa beti 23º ingurukoa izango da, baina bere orientazioa aldatu egiten da. Zehatz esateko, 25767 [[urte]] behar dira errotazio ardatz edo ekuatore plano horrek buelta osoa eman eta hasierako puntura iristeko<ref name=aa></ref>.
 
Mugimendu hau [[biraketa-ardatz|errotazio-ardatzaren]] inklinazioaren eta eguzkiaren nahiz ilargiaren erakarpen [[indar]]raren ondorioz gertatzen da, eta perihelio eta [[afelio]] puntuak urtean zehar mugitzea eragiten du. Hala, gaur egun gure neguko [[solstizio]]a [[perihelio]] puntutik gertu gertatzen bada ere, prezesio mugimenduak aurrera egin ahala, afelio puntura hurbilduz joango da<ref name=aa></ref>.
 
==== Nutazioa ====
[[Fitxategi:Precession-nutation-xyz-ES.svg|thumb|260px|Prezesioak errotazio ardatzaren goranzko eta beheranzko mugimendua du, nutazioa izena duena.]]
{{sakontzeko|Nutazio}}
[[Ilargia]]ren erakarpen indarraren ondorioz gertatzen den errotazio ardatzaren kulunka moduko bat da. Hau da, Lurraren ardatzaren inklinazioa goian aipatu dugun 23ºetatik apur bat igo eta jaisten da. Nutazio ziklo batek 18,6 [[urte]] irauten ditu, eta beraz, prezesio ziklo batean zehar, Lurrak 1300 nutazio ziklo egiten ditu gutxi gorabehera<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}