Luisa Karolina Radziwiłł: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
4. lerroa:
Bere aita [[Janusz Radziwill]]en eta [[Elisabet Sofia Brandenburgokoa]]ren semea zen, eta bere lehengusu [[Janusz Radziwiłł]]ekin batera traizioz beteriko papera jokatu zuten [[Suedia]]k [[Polonia]] inbaditu zuenean, [[Erauntsia]] gisa ezagutzen den garaia. Suedia erretiratu zenean, Luisa Karolinaren aita amaren familiarekin batera joan zen Brandenburgo-Prusiara. Bere emazte [[Ana Maria Radziwiłł]], lehengusuaren alaba zena, Luisa Karolina erditu eta gutxira hil zen. Bogusław bi urte beranduago hil zen, Luisa Karolina umezurtz baina oso aberats utziz. Bere zaintza [[Frederiko Gilen I.a Brandenburgekoa]]ren esku geratu zen, etorkizunean bere aitagin-arreba izango zena.
 
Luisa Karolinak bizitzaren zatirik handiena [[Berlin]] eta [[Königsberg]]en eman zuen, baina dukerriko bizitzaz ere arduratzen zen. Bere aitak bezala [[lituaniera]]zko liburuak inprimatzea ordaindu zuen eta kalbinismoan oinarritutako hezkuntza babestu zuen. Lituaniako ikasleentzat teologia bekak eman zituen. Lituanierazko lehen katezismoa ere ordaindu zuen.
 
Lehen ezkontza hamahiru urterekin egin zuen, [[Luis Brandenburgekoa (1666-1687)|Luis Brandenburgekoarekin]]. Frederiko Gilenen eta [[Luisa Henriketa Nassaukoa]]ren semerik gazteena zen. Luis, hala ere, oso gazte hil zen eta Luisa Karolina [[Karlos III.a Filipe Neoburgekoa]]rekin ezkondu zen. Bigarren ezkontza honetatik ondorengotza lortu zuen. Izan zituzten lau umeetatik alaba gazteena zen [[Elisabet Augusta Sofia Neuburgekoa]] bakarrik irisi zen heldua izatera. Bere ondorengoen artean [[Bavaria]]ko erregeak daude, baita Europako beste hainbat monarkia ere, [[Mindaugas II.a Lituaniakoa]] gisa.
 
{{bizialdia|1667ko|1695eko|Radziwill, Luisa Karolina}}
 
[[Kategoria:Prusiako dukerriko biografiak]]
[[Kategoria:Poloniako noblezia]]