Luis Goytisolo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Idazle-familia bateko azken semea da, [[José Agustín Goytisolo|José Agustín]] eta [[Juan Goytisolo|Juanen]] anaia. Hamaika urterekin hasi zen idazten, eta bi eleberri idatzi zituen. Handik aurrera bere osaba Luisek hautatu zizkion irakurgaiak, eta Estatu Batuetako narratibaren zaletasuna txertatu zion. Zuzenbide-ikasketak egin zituen.
 
Haren lehenengo obrak errealismo sozial nabarikoak dira, baina gero literatura-gertaerari berari buruzko hausnarketak egin zituen. [[1958]]an, [[Biblioteca Breve saria]] irabazi zuen ''Las afueras'' (''Aldiriak'') eleberriarengatik. Gero, ''Las mismas palabras'' ([[1963]], ''Hitz berberak'') argitaratu zuen. [[1963]]an, lau liburuz osatutako sail baten lehena idazten hasi zen. Hamazazpi urteko lana izan zen tetralogia hura: ''Recuento'' ([[1974]], ''Zenbatzea''), ''Los verdes de mayo hasta el mar'' ([[1976]], ''Maiatzetik itsasora bitarteko berdeak''), ''La cólera de Aquiles'' ([[1977]], ''Akilesen haserrea'') eta ''Teoría del conocimiento'' ([[1981]], ''Jakitatearen teoria''). [[1984]]an, ''Estela de fuego que se aleja'' ''(Urrunduz doan suzko lorratza)'' argitaratu zuen, [[Espainiako Kritika Saria]]ren irabazlea.
 
Beste lan batzuk ''Investigaciones y conjeturas de Claudio Mendoza'' ([[1985]], ''Claudio Mendozaren ikerkuntzak eta aieruak''), ''La paradoja del ave migratoria'' ([[1987]], ''Hegazti migratzailearen paradoxa'') eta ''Estatua con palomas'' ([[1992]], ''Estatua usoekin'') dira. Azken eleberri horrek [[1993]]ko [[Espainiako Narratiba Sari Nazionala]] irabazi zuen. [[1997]]an, ''Placer licuante'' (''Plazer urtzailea'') eleberria argitaratu zuen, harrigarrizko sexu-pasarte gordinez hornitua. [[1999]]an, ''Escalera hacia el cielo'' (''Zerurako zurubia'') aurkeztu zuen, komedietako nahaste-borraste eta gaizki-ulertuez beteriko eleberria. [[1994]]. urteaz geroztik, [[Real Academia Española]]ko kide da. [[El País]] egunkariko kolaboratzailea da.
15. lerroa:
* ''Las mismas palabras'' ([[1963]])
* ''Antagonía'' ([[1973]])
** ''Recuento'' ([[1973]])
** ''Los verdes de mayo hasta el mar'' ([[1976]]). [[Barcelona Hiriko Saria]]
** ''La cólera de Aquiles'' ([[1979]])
** ''Teoría del conocimiento'' ([[1981]])
* ''Estela del fuego que se aleja'' ([[1984]]). [[Espainiako Kritika Saria]]
* ''La paradoja del ave migratoria'' ([[1987]])
* ''Estatua con palomas'' ([[1992]]). [[Espainiako Narratiba Sari Nazionala]]
* ''Mzungo'' ([[1996]])
44. lerroa:
 
{{bizialdia|1935eko||Goytisolo, Luis}}
 
[[Kategoria:Espainiako idazleak]]
[[Kategoria:Bartzelonarrak]]