«Lombardiar»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Iron Crown.JPG|thumb|300px|righteskuinera|Lombardiarren burdinezko koroa, 1946 arte Italiako erregeak koroatzeko erabili zena.]]
'''Lombardiarra''' edo '''langobardoa'''<ref>{{Erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2015-1-30|izenburua=174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf|orrialdea=6}}</ref> ({{lang-la|Langobardi}}) [[Antzinako germaniarrak|germaniar]] herria izan zen, [[569]]-[[774]] urteetan [[Italiar penintsula]]n [[Lombardiarren Erresuma|erresuma bat]] eratu zuena.
 
== Historia ==
Lombardiarrak [[suebo]]en familiako herri bat ziren eta [[Germania]]ko ipar-mendebaldean bizi ziren K. o. [[I. mendea]]n. [[IV. mendea]]n hasi ziren lombardiarren hegoalderako migrazioak eta [[V. mendea]]ren bukaeran egungo [[Austria]] aldean kokatu ziren, [[Danubio]] ibaiaren bazterretan. [[546]]. urtetik aurrera, [[Audoin]] buruzagi nagusi zela, antzinako klan egitura utzi eta [[Erromatar Inperioa|Erromako inperioko]] gizarte eta aginte moldeak hartu zituzten. Hurrengo hogei urteetan [[gepidiar]]ren aurka borrokatu ziren eta [[567]]an menderatu zituen Audoinen ondorengo [[Alboino]]k.
 
[[568]]an [[Alpeak|Alpe]] mendiak igaro eta [[Italiar penintsula|Italiako penintsulako]] iparraldera jo zuten eta [[572]]. urtetik aurrera Italiako penintsulako erdialde eta hegoaldera zabaltzen hasi ziren. [[584]]an [[frankoak]] sartu ziren Italiako penintsulan eta, [[Pavia]] aldean gogor iraun zuten arren, Italiako penintsulan okupaturiko lurralde asko galdu zuten lombardiarrek, frankoen eta [[bizantziar Inperioa|bizantziarren]] arteko aliantzagatik. [[590]]ean berriro ere nagusitu ziren lombardiarrak Italiako penintsulako lurralde askotan eta [[VII. mendea]]n [[eliza ortodoxoa|kristau ortodoxo]] bihurtu ziren, [[arrianismo]]a utzita.
 
Errege dinastia berri batek hartu zuen agintea [[700]]. urtean. [[Liudprando]], dinastia horretako bigarren erregearen garaian ([[712]]-[[744]]), jo zuen gorena lombardiarren aginteak eta guztiz murriztu zen bizantziarren eragina Italian. Ondoko erregeek, [[Aistulfo]]k ([[749]]-[[756]]) eta [[Desiderio]]k (756-[[774]]), aurrez aurre jo zuten [[Aita Santuen Lurraldea]]ren aurka. [[Adrian I.a]] aita santuak [[Karlomagno]]ren laguntza baitzuen, urtebeteko setio baten ondoan, [[774]]an sartu ziren frankoak Pavia hirian. Betikoz amaitu zen lombardiarren erresuma urte horretan, baina aztarna sakonak utzi zituen haien egonaldiak Italiako iparraldean, arte, hizkuntza eta zuzenbide alorretan.