Lombardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
| sartze-data = 2010-10-14
| url = https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0154.pdf
}}</ref> ([[italiera]]z ''Lombardia''; [[lombardiera]]z ''Lumbardia'') [[Italia]]ko iparraldeko eskualde bat da, Mendebaldeko [[Alpeak|Alpeetan]] dagoena.
 
[[Milan]] du hiriburu eta hiri nagusia.
26. lerroa:
Iparraldean [[Ticino]] eta [[Grisonia|Grisons]] kantoiak ([[Suitza]]), hegoaldean [[Emilia-Romagna]] eskualdea, ekialdean [[Trentino-Adige Garaia]] eta [[Veneto]] eta mendebaldean [[Piemonte]] ditu mugakide.
 
== Orografia ==
Bi eskualde nagusi bereizten dira Lombardian. Iparraldea oso menditsua da (Alpe mendiak, [[Ortler]] eta [[Adamello]]ko mendikateak) eta bertan dago Lombardiako gailur garaiena, [[Bernina]] (4.052 m).
 
[[Glaziar]]ren higadurek haranak ([[Valteline]]) eta aintzirak ([[Iseo]] eta [[Como]], [[Maggiore]], [[Lugano]], [[Garda]]) sortu zituzten eremu honetan. Hegoalderago dauden mendi apalagoek ([[Brescia]] eta [[Bergamo]] inguruan) iparraldeko mendiak eta hegoaldeko ordoki emankor eta oparoa bereizten dituzte. [[Adda]], [[Adige]], [[Mincio]], [[Oglio]], [[Po]], [[Sesia]] eta [[Ticino]] dira Lombardiako lurraldea zeharkatzen duten ibai nagusiak.
 
== Ekonomia ==
[[Italia]]ko lurralderik oparoena da Lombardia, bai industriari, bai merkataritzari eta baita nekazaritzari dagokionez ere. Italiako iparraldeko [[Genova]], [[Turin]] eta [[Milan]]go hiriek eratzen duten industria eremuaren parte bat hartzen du; metalurgia, automobilgintza, makineria, ehungintza, janari industria, kimika eta altzarigintza dira industria nagusiak.
 
Oso garrantzizkoa da, orobat, bertako [[haran]]etako zentral hidroelektrikoek sortzen duten indarra. Lombardiako lurra emankorra eta oparoa izaki oso garatua dago nekazaritza: garia, garagarra, arroza, artoa, azukre kanabera, barazkiak eta fruitu arbolak behe lurretan eta olibondoa, mahatsa eta abere hazkuntza, eremu garaietan. Turismorako azpiegitura handiak (negu kiroletarakoak batik bat) daude iparraldean, [[mendi]]aldean.
 
== Historia ==
K.a. III. mendetik aurrera herri [[galia]]rrek eta, ondoren, erromatarrek okupatu zuten egungo Lombardiako lurraldea. 568-572. urteetan lombardiar germaniarrek konkistatu eta bertan egokitu zuten [[Lombardiako erresuma]].
 
47. lerroa:
== Hiri nagusiak ==
# [[Milan]]: 1.308.735 biztanle ([[2006]])
# [[Brescia]]: 191.059.
# [[Monza]]: 121.961.
# [[Bergamo]]: 116.197.
# [[Varese]]: 96.917.
# [[Sesto San Giovanni]]: 83.556.
# [[Como]]: 83.002.
# [[Busto Arsizio]]: 79.552.
# [[Cinisello Balsamo]]: 73.770.
# [[Cremona]]: 71.313.
 
== Probintziak ==