Listu-guruin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
[[Fitxategi:Illu quiz hn 02.jpg|thumb|Listu-guruinak: 1) [[Parotida guruin]]a, 2) [[Guruin submaxilar]]ra, 3) [[Mihipeko guruin]]a.]]
'''Listu-guruinak''', '''ttu guruinak''' ere deituak, [[ugaztun]]etan, [[listu|ttua]] edo listua sortzen duten [[guruin exokrino]]ak dira. Ttua, kolorerik gabeko likido urtsu edo likatsua da. Egunean zehar, gutxi gora-behera, litro bat ttu sortzen da. [[Proteina]], [[glukoproteina]], [[karbono hidrato]] eta [[elektrolito]] nahasketa bat da, eta [[leukozito]]ak eta [[epitelio]] zelula deskamatuak ditu. Ttu guruin handiak, hiru guruin bikoitiz ordezkatuak daude: [[mihipeko guruinak]], aho barneko ehun konektiboan aurkitzen direnak, [[parotida guruin]]ak eta [[guruin submaxilar|guruin azpimaxilarrak]], ahotik kanpo aurkitzen direnak.
29 ⟶ 27 lerroa:
Listuaren osagaien funtzioak honako hauek dira:
 
'''1) Proteikoak''':
 
* ''Ptialina'' ([[amilasa]]): [[almidoi]]a digerituko du.
 
* ''Muzina'': boloa lubrifikatzeaz arduratzen da.
 
* ''[[Lisozima]]'': [[entzima]] proteolitikoa da, patogenoaren aurkako babesa burutuko du.
45 ⟶ 43 lerroa:
* Hortzen esmaltea babesteko entzimak.
 
2) '''Elektrolitoak''': [[bikarbonato]]a eta [[potasioa]] batez ere dira nagusi, [[sodio]] eta [[kloruro]] baititu listuak.
 
=== Ekoizpena ===
79 ⟶ 77 lerroa:
=== Erregulazioa ===
 
Listu kantitatearen erregulazioa burutzeko listu guruinen erregulazioa burutu beharko da. Hauen erregulazioa nerbiosoa izango da, nerbio sistema autonomoaren zuntz '''parasinpatikoek''' burututakoa. Hau [[nerbio-sistema|nerbio sistema]] periferikoaren atala da, honela hau estimulatzeko edo inhibitzeko aginduak tronko[[entzefalo]]an kokatutako listu guneetatik irtengo dira eta listu bolumena eta konposaketa kontrolatuko dute. Hau burutzeko informazio sentsoriala jaso behar izango dute, [[ukipe]]n eta [[dastamen]] informazioa.
 
Era berean listu guneek nerbio sistema zentraleko [[hipotalamo]]ko '''jangura guneak''' aginduak jasoko dituzte. Eta jangura gune hauek garun azal edo [[kortex]]etik [[dastamen]] eta [[usaimen]] informazioa jasoko dituzte aldi berean. Honela aginduaren garraioa honako hau da: garun azala ([[kortex]]) → [[hipotalamo]]ko jangura guneak → tronko[[entzefalo]]ko listu guneak → listu guruinak. Hala ere, nahiz eta goi mailako informazioa jaso ahal izan, [[listu-guruin|listu guruinen]] erregulatzaile nagusiena listu guneak dira.