Lipido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
{{sakontzeko|gantz-azido}}
 
Lipido sinpleenak dira, beste lipido konpleaxuago batzuen osagaiak izaten dira eta aske gutxitan aurki daitezke. Gantz-azidoak [[hidrokarburo]] katea luze bat eta [[karboxilo]] talde bat (-COOH) izaten dute, R-COOH formula orokorra aurkeztuz. Arruntenek karbono-kopuru bikoitia izaten dute 16 edo 18 normalean (nahiz eta 4-36 C kopurudunak ere agertu).
 
Karbono hauen arteko loturak bakunak izanez gero, gantz-azidoa asea edo ''saturatua'' izango da (hidrogeno kopuru maximoa izango duelako); bestalde, lotura bikoitzen bat izanez gero, asegabea edo ''insaturatua'' (monoinsaturatua, lotura bikoitz bakarra izanez gero; eta poliinsaturatua, gehiago izanez gero). Gantz-azidoa asea denean giro [[tenperatura]]n [[solido]]a izango da eta asegabea denean [[likido]]a.
 
Gantz azidoen eta gantz azidoak dituzten lipidoen ezaugarriak katearen luzera eta asegabetasun mailaren araberakoak dira:
* Gantz azidoak lipidoak izanik, ezin dira uretan disolbatu. [[Azido butiriko]]aren kasuan (4 karbonotako gantz azidoa), uretan disolbagarritasun maila bat du talde karboxilikoa polarra delako. Baina karbono katea luzatzen doan heinean, uretan disolbatzeko gaitasuna galduko du gantz azidoak, guztiz disolbaezina bihurtu arte.
* Urtze tenperaturari dagokionez, zenbat eta luzeagoa izan karbono katea handiagoa izango da. Zenbat eta lotura bikoitz gehiago izan aldiz, txikiagoa da urtze tenperatura.
[[Fitxategi:Phospholipids aqueous solution structures.svg|thumb|250px|Mizela, bigeruza eta liposomak.]]
Lotura bakunen inguruan [[atomo]]ek errotatzeko ahalmena dute, gantz azido aseak oso malguak dira eta kateak zig-zag itxura hartzen du. Lotura bikoitzak dituztenean, distortsio bat gertatzen da. Ordezkariek ez dute lotura bikoitzaren inguruan biratzeko ahalmenik, lotura zurruna. Beraz, gantz azido asegabeak ez dira hain mmalguak.
55. lerroa:
* '''[[Argizari]] edo ezkoak''': gantz-azido batek eta katea luzeko alkohol monobalente batek eratutako esterrak dira. Argizari guztiak solidoak dira giro tenperaturan eta [[urtze]]-puntu handia dute. Beraien egitura berezia dela eta, ezkoek naturan funtzio bereziak betetzen dituzte, babes eta egituraketa funtzioa dute; landare eta animalietan substantzia iragazkaitz bezala jardunaz.
 
:''Adibidea'': Azido palmitikoa + alkohol mirizilikoa ↔ esterifikazioa/hidrolisia ↔ Mirizilo palmitatoa (erle-ezkoa) + ura
 
* '''Fosfolipidoak''': bi motatako [[fosfolipido]]ak bereiz daitezke: glizerofosfolipidoak eta [[esfingolipido]]ak. Triglizeridoen antzeko egitura dute, baina kasu honetan [[glizerina|glizerolari]] bi gantz azido lotzen zaizkio eta horietako bat asegabea izaten da beti. Fosfodiester lotura daramate molekulako zati polarra eta apolarra batzen eta hortik datorkie fosfolipido izena. Biak dute egituraketa funtzioa, zelula mintzaren oinarrizko egituraketa osatzen dutelarik.
83. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Lipidoen katabolismo]]a
* [[Lipogenesi|Lipidoen anabolismoa]]