Lidia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Lidia'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> ([[asiriera]]z: ''Luddu''; {{lang-grc|Λυδία}}) [[Anatolia|Asia Txikiko]] mendebaldeko [[Burdin Aro]]ko erresuma bat izan zen. Antzinako [[Jonia]]tik ekialdera zegoen, gaur egungo [[Turkia]]ren barneko [[Uşak]], [[Manisa]] eta [[Esmirna|İzmir]] probintziak dauden tokian. Populazioa lidieraz mintzo zen (Anatoliako hizkuntza bat). Homerok Meonia deitzen zion eskualdeari.
 
Hititen inperioa erori zenetik persiar akemenestarrek bereganatu zuten arte iraun zuen erresumak. Txanponak egin ziren lehen lurraldea izan zen, [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] eta [[India]]n baino lehen, K. a. VII. mendearen erdialdean, Giges-en erregealdian.
 
== Geografia ==
19. lerroa:
[[Kreso]] errege lidiarrak porrot egin zuen erresuma zabaltzeko gerretan, eta K.a. 546an [[Ziro Handia]]k bereganatu zuen Lidia, eta [[Akemenestar Inperioa|Persiaren]] mende gelditu zen. [[Alexandro Handia]]ren konkisten ondoren, seleukotarren erresumaren parte izan zen, eta [[Pergamo]]ren mende gelditu zen ondoren (K.a. 260). Geroago, [[Erromatar Inperioa]]ren mendera pasatu zen, K.a. 129an, eta Asia Txikiko erromatar probintziaren parte izan zen.
 
Erromatarren mende egon zen garaian, helenizatu egin zen, eta, IV. mendean, kristautu. Lidia [[Bizantziar Inperioa|Ekialdeko Erromatar Inperioaren]] probintzia jendetsu eta aberatsa izan zen. Hala jarraitu zuen, 1206an laugarren gurutzadak Bizantziar Inperioa zatitu zuen arte. [[Nizeako Inperioa]]ren mende gelditu zen orduan.
 
1336an emir turkoek bereganatu zuten eskualdea, eta 1390etik aurrera Otomandar Inperioaren mende egon zen, Turkia estatua sortu zen arte. Turkoen mende, pixkanaka-pixkanaka, Lidiako populazioa, lehen milurtekoan greko eta ortodoxo bilakatua zena, turko eta musulman bilakatuz joan zen.