Lev Kamenev: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Lev Borisovitx Kamenev''' (Jaiotza-izena: Rosenfeld; {{lang-ru|Лев Бори́сович Ка́менев}}; [[Mosku]], [[1883]]ko [[uztailaren 18]]a<sup>[[Gregoriotar egutegia|greg.]]</sup>/uztailaren 6a<sup>[[juliotar egutegi|jul.]]</sup> - [[Ibidem|''ib.'']], [[1936]]ko [[abuztuaren 25]]a) [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietar]] [[politikari]]a izan zen.
 
== Bizitza ==
1901ean [[Alderdi Sozialdemokrata]]ko ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. [[Geneva]]n [[Vladimir Lenin|Lenin]] eta [[Grigori Zinoviev|ZinovievZinovievekin]]ekin elkarturik, 1913an [[San Petersburgo]]ra itzuli zenean, ''[[Pravda]]'' egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu, eta 1917an [[Iraultza]] gailendu zen arte ez zuten aske utzi. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] Alderdi Komunistan eta Gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Kamenev Zinovievekin elkartu zen [[Iosif Stalin|Stalinen]] aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, Alderdi Komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela-zigorra emanarazi zion; gero [[traizio]]z salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.
 
Kartzelan tratu txarrak, mehatxuak eta ziur aski [[tortura]]k jazo eta gero, bere erruduntasuna aldarrikatu zuen epaitu zuten prozesuan. Bera, beste milaka errusiar komunisten antzera, [[Purga Handia]] deitzen zaion errepresioaren biktima ezagun bat izan zen. Ez da ahaztu behar Leninekin hainbat alditan egona zela, buruzagi garrantzitsua zela eta Leninen hilkutxa besteak beste, berak eraman zuela.
 
Hil eta gero, eta Stalinen [[mendeku]] tipikoaren arabera, Kameneven familiak ere patu izugarri latza izan zuen. Bere emazte eta bi seme erail zituzten. Bakarrik bere semerik gazteena, Vladimir Glebov, biziraun zuen Stalinen [[espetxe|presondegietara]] eta 1994an hil zen.<ref>Geert Mak, In Europa, 2009. Episode "1933, Russia"</ref>
39. lerroa:
 
{{bizialdia|1883ko|1936ko|Kamenev, Lev Borisovitx}}
 
[[Kategoria:Moskutarrak]]
[[Kategoria:Errusiako komunistak]]