Leongo Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: |ESP}} → |Espainia}} using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
X. mendean, arazo ugari izan zituzten leondarrek [[musulman]]ekin, Duero ibaitik gora erraz igarotzen baitziren [[Kordoba]]ko kalifaren osteak. Antso III.a Gartzeitz Nafarroako erregearen garaian (1000-1035), Leongo erreinua Nafarroako koroaren mendean egon zen; ondoko urteetan hasi zen gorpuzten Gaztelako konderria. Tradizio bisigodoari jarraiki, Hispaniako errege eta enperadoretzat zeukaten beren burua Leongo erregeek, baina musulmanen aurkako borrokan ''(Reconquista)'' halako arrakastarik ez baitzuten izan, begi gaiztoz ikusi zuten Gaztelako erreinuaren sorrera.
 
1157an Fernando II.a Gaztelakoa Leongo errege ere izan zen, eta handik aurrera koroa bakar batera bildu ziren Leon eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erreinuaerreinuak]]k, bakoitzak bere erakundeak gorde bazituen ere. XII. mendean sortu zen [[Portugalgo Erresuma|Portugalgo erreinua]], eta mende horren bukaeran bizkortu zuten musulmanen aurkako borroka kristau-estatuek; [[Extremadura]] aldeko lurraldeetan barrena zabaldu zen Leongo erreinua. Leongo eta Gaztelako erakundeen arteko harremanak ez ziren onak izan.
 
1230ean desagertu zen Leongo erreinua (baina XIV. mendearen hasiera arte iraun zuten Leongo administrazio-erakundeek). Handik aurrera, Gaztelako probintzia gisa iraun zuten luzaroan Leongo lurrek, ''reino de León'' (Leongo erreinua) izena ematen zitzaien arren.