Leonardo da Vinci: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 176.80.162.116 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
11 ⟶ 9 lerroa:
Leonardo di ser Piero da Vinci [[1452]]ko [[apirilaren 15]]ean jaio zen Anciano herrian, Vinci hiritik gertu, [[Florentzia]]tik mendebaldera. Ser Piero, inguru hartako familia entzutetsu eta dirudun bateko kidea, eta Caterinaren, bertako nekazari umila, sasiko semea.
 
Leonardo da Vincik jaio zen herrixkan bertan pasa zituen aurreneko urteak, inguruko larreetan bizi ziren [[sugandila]], [[kilker]], [[ipurtargi]] eta bestelako animaliekin jolastuz, haurtzarotik aberatsa zuen irudimena are gehiago landuz. Ez da garai hartako Leonardoren deskribapenik gure garaietaraino iritsi, baina haren lana aztertu zuten aurreneko autoreen ustez, horien artean [[Giorgio Vasari]] XVI. mendeko artista eta biografoak, gazte galai gisara aurkezten dute, ingurukoen begirunea bereganatzen zuen hizlari atsegin bezala. Legenda asko sortu dira haren figuraren inguruan, eta horietako bat izan liteke Clark Kenneth-ek bere “Leonardo Da Vinci” lanean kontatzen duen bezala, Leonardo gazteak merkatuan txoriak erosten zituela gero, aurrez kendu zitzaien askatasunera itzultzeko.
 
Amarekin pasa zituen aurreneko urteak, baina Antonio di Piero Buti del Vacca da Vinci-rekin ezkondutakoan, aitaren familiaren etxean hartu zuten. Aita, Albiera degli Amadori, Florentziako familia aberats bateko alabarekin ezkonduta zegoen, eta Leonardo legezko oinordekotzat sekula onartu ez bazen ere, harreman ona izan zuen bere aitaren emazte horrekin, nahiz eta oso gazte hil. Gerora, har enaita lau aldiz ezkondu zen eta beste hamar seme eta bi alaba izan zituen, legezko oinordekotzat denak. Leonardo aitaren azken emaztearekin ere harreman ona izan zuen: halaxe erakusten du behintzat hari bidalitako eskutitz batean tratatzen duen erak.
 
=== Verrocchioren lantegian ===
[[Fitxategi:Study of a Tuscan Landscape.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|''[[Arno (ibaia)|Arno]] ibarraren ikuspegia'' (1473), Leonardoren lehen lan ezaguna.]]
Leonardo gaztetxoa zen familia aberats bateko kidea izateak, nahiz eta sasiko semea izan, eragin zuzena izan zuen bere formazioari ateak irekitzeko. Vasarik kontatutako beste anekdota batean aipatzen denez, Ser Pierok, behin, Leonardoren marrazki batzuk hartu eta bere lagun [[Andrea Verrocchio]] italiar [[Pizkundea|Pizkundeko]] artista entzutetsuari erakutsi zizkiola, bere semeak artista bezala etorkizunik izango ote zuen galdetzeko eta, antza denez, Verrocchio bera harrituta geratu zen gaztearen lanen maila altuarekin; beraz, bere lantegian onartu zuen.
Horrela sartu zen Leonardo gaztea Verrocchioren lantegian, lanbide hartan aritzeko gehiegizko interesik gabe, [[1469]]an. Lantegiko zeregin txikiak egiten hilabeteak pasa ondoren, maisuak gaztea artegintzan hezteari ekin zion eta horrela erakutsi zizkion Leonardori garaiko artegile batek jakin beharreko teknika guztiak. Gaztearen talentua aztertu zuenean, gainera, Verrocchiok bere lan batzuk bukatzen ere utzi zion. Datu historiko fidagarririk gabe eta berriz ere Vasarik kontatutakoari jarraituz, Leonardok Kristoren bataioa lanean egindako aingerua ikustean, Verrocchiok pintatzeari utzi ziola kontatzen da, lantegian pintore on bakarrarekin nahikoa zela argudiatuz eta horrela, bere lan gustukoenetan indar guztiak jarri zituen, eskulturan, adibidez.
39 ⟶ 37 lerroa:
 
=== Azken urteak Frantzian ===
[[Fitxategi:Tombe de Léonard de Vinci.JPG|thumb|leftezkerrera|150px|Leonardoren hilobia, Amboiseko gazteluan.]]
 
1510ean Milanera itzuli zen: datua nahiko berezia da, kontuan hartuz gero artistak hiria utzi zuela tropa frantsesak sartzearekin bat, baina kasu horretan, Charles d’Amboise gobernadore frantsesak gonbidatuta joan zen. Garai hartan, [[Luis XII.a Frantziakoa|Luis XII.a]] eta lekuan lekuko gobernadoreentzako lanean aritu zen Leonardo, eta haren dohain ugariek erregearen begirunea lortu zuten. 1510ean berriz utzi behar izan zuen hiria artistak, indar espainolek hartu zutelako, eta beraz Erromara abiatu zen. Bidean, bere oinordekoa izango zen Francesco Melziren etxean egun batzuk pasa zituen. Erroman egon arren, Florentzia eta gorte frantsesarekin harreman estuak mantendu zituen, eta 1516an Giuliano hil ondoren, Florentziara lotzen zuten harreman guztiak etenda, errege frantsesaren eskaintza onartu eta Clox-eko gaztelura joan zen.
92 ⟶ 90 lerroa:
 
{{bizialdia|1452ko|1519ko|Vinci, Leonardo da}}
 
[[Kategoria:Leonardo da Vinci| ]]
[[Kategoria:Pizkundeko artistak]]