Leintz Gatzaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
39. lerroa:
Iparraldean [[Eskoriatza]], hegoaldean [[Arratzua-Ubarrundia|Arratzu-Ubarrundia]] ([[Araba]]), ekialdean [[Barrundia]] (Araba) eta mendebaldean [[Aramaio]] eta [[Legutio]] (Araba) mugakide ditu.
 
== Historia ==
Izena ematen dioten gatzagak [[Erdi Aroa|Erdi Arotik]] gutxienez ustiatu ziren, eta eurak dira hiribilduaren sorreraren arrazoi nagusia, [[1331]]an gertatu zena. Garai hori baino lehen, [[Aitzorrotzeko gaztelua]]ren menpe zeuden baserriak eta herrixkak zeuden (Zuritza, Labidea, Gaztelueta eta Beginarro).
 
Gatzagen kontrolak garrantzi ekonomiko handia zuen, eta hainbat borroka piztu zuen. [[1374]]an, Beltrán de Guevara Oñatiko konte boteretsuak bereganatu zituen, [[leinu gerrak|oinaztar eta ganboatarren arteko gerragerraren]]ren baitan. Horren ondorioz, 1334, 1371, 1492 eta 1498an suteak izan ziren. Jaun feudalen menpe egon zen herria [[1493]] arte, errege-erreginen eskuetara itzuli zenenean. Kontearen dorretxea bota eta bere ordez Elexalde jauregia eraiki zuten. Mugakidea izanik, [[Gipuzkoa]]ren zati bihurtu zen 1496an, [[Arabako ermandadeak|Arabako Ermandadearen]] barruan egon eta gero.
[[XVII. mendea]]n Errege-erreginen Bidea eraiki zuten, Espainia eta Frantzia lotzen zituena. Honek aurrerabidea ekarri zion herriari, bertatik errege-erreginak eta handikiak igaro zirelarik. Ostatuak, bentak eta bestelako zerbitzuak eskaini ahal izan zituzten. Horren lekukoa da hein handi batean gaur egun herriak duen itxura.
Hala ere, egoera estrategiko honek guduak ekarri zizkion herriari [[XVIII. mendea]]ren amaieratik [[XIX. mendea]]n zehar, [[Konbentzio Gerra]]n, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentziaren Gerran]] eta [[Karlistaldiak|Karlistaldietan]]. Besteak beste, Santa Kruz apaizak frantziarren aurka egindakoa 1811an edo Arlabango Gudua 1836an.
Etxegarateko mendatearen errepidea [[1851]]an zabaltzeak gainbehera ekarri zion herriari, [[1864]]an zabaldutako Madril-Irun trenbideak areagotuta. Krisialdi ekonomiko latza suposatu zuen honek guztiak.
122. lerroa:
* Martín de Zumarraga Murgia (XVI): merkataria.
* Andrés de Elejalde ([[XVII. mendea]]): militarra.
* Melchor de Santa Inés Oianguren ([[1688]]-[[1747]]): [[frantziskotar]]ra. ''"Arte de la Lengua Japona"'' idatzi zuen 1738an, gazteleraz idatzitako lehenengo japonieraren gramatika.
* Francisco de Astaburuaga Etxeberria (1737?-?): [[Txile]]n aritutako militar eta merkataria.
* Juan Esteban de Izaga ([[1796]]-[[1837]]): musikaria eta politikaria, Madrilgo Gorteetan diputatu.