Lehen Gerra Punikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
[[Kartago]] itsas eta merkataritza-potentzia zen jada, [[Mediterraneoa|Mediterraneoko]] mendebaldeko ibilbide komertzialak menperatzen baitzituen. Hasiera batean feniziarren kolonia bat izan arren, azoketan oinarritutako inperioa osatu zuen Afrikako iparraldean eta Iberiar penintsularen hegoaldean.
 
K. a. 288an, mamertinarrek, Italiako mertzenario-talde batek, [[Messina|Mesina]] hiria hartu zuten. Hortik, Siziliako kosta zein barrualdea arpilatu zituzten, [[Sirakusa]] hiri independentea ere nabarmen kaltetuz. Hiero II.ak, Sirakusako tiranoak, K. a. 265ean, mamertiarrei aurre egin zien. Mamertiarrek, aldi berean, laguntza [[Kartago]]ri eta [[Erroma]]ri eskatu zieten. [[Erroma]]k uko egin zien, baina [[Kartago]]k ez.
 
Hori zela kausa, [[Kartago]]ko inperioa Italiaraino ailegatuko zela beldurrean, [[Erroma]]k mamertinarren kontra jo zuen. K. a. 264an, erromatar armada bat Sizilian lehorreratuta, zalantzazko Sirakusak haiekin bat egitera behartu zuten. Berehala, gerrako indar bakarrak bihurtu ziren [[Erroma]] eta [[Kartago]], biek [[Sizilia]] kontrolpean edukitzeko asmotan.
45. lerroa:
 
== Itsasoko gerra ==
[[Sizilia]]ko barrualdeak lehorreko gerra oztopatzen duela eta, Lehen Gerra Punikoko bataila nagusiak itsasoan gertatu ziren. Itsas armadari esker, etsaien kaiak itxi ahal izan ziren, eta, bide batez, beharrezko hornidurak ere bai.
 
Hastapenetan, [[Erroma]]k ez zeukan itsas-gerran apenas eskarmenturik. [[Kartago]]k, berriz, itsasoan oinarritzen zuen garapen ekonomikoa. Haren ontziteria handia ez ezik, trebatua ere bazen. Dena den, [[Erroma]]k berehala ulertu zuen itsasoaren garrantzia gerraren garapenerako.