Lege lehor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
 
== Estatu Batuetako lege lehorra ==
{{sakontzeko|Lege lehorra Amerikako Estatu Batuetan}}
Konstituzioaren hamazortzigarren emendakinari (edo zuzenketari) eman zitzaion izena izan zen. 1919an [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] legea, "debekua" izenez ezagunagoa dena, onartu zuten alkoholdun edariak egin, saldu eta hartzea galaraziz. Lege horrek babes handia izan zuen nekazaritza giroko lekuetan eta "Amerika sakoneko" hiri txikietan. [[Hiri]] handietan, ordea, [[moral]]a zaindu nahi zuten. Berehala, era guztietako jendea gaizkile bihurtu ziren likore apur bat edateagatik besterik gabe. Debekuaren ondoan, likoreak egin, [[estraperlo]]an saldu eta saltzeko, irabazi handiak ematen zituen isilpeko negozioa sortu zen, gangsterren eskuetan erori zena.
16. lerroa:
"Gangsterismoaren" erakuslerik onena [[Al Capone]] izan zen, [[Chicago]]n gaizkileen mundua bere menpe hartu zuena.
 
[[1929ko kraxa|1929ko krisiakrisiak]]k eta ondorengo depresioak ekarri zuen hogeiko hamarkadako [[kontserbadurismo]] ideologikoaren amaiera. 1933an, debekua kendu zuten eta goraka ospatu zuten.
 
1920ko urtarrilaren batean sartu zen indarrean lege hau eta 1933ko abenduaren 5 arte iraun zuen, orduan hogeitabatgarren [[emendakin]]ak deuseztatu egin zuen aurreko legea.
 
== Lege lehorra Herri musulmanetan ==
Gaur egun, herrialde [[musulman]] askotan alkohola debekatzen da, [[Koran]]ean alkoholaren debekua agertzen baita. Hala ere, herrialde eta garaiaren arabera, aldeketa handiak daude leku batetik bestera. [[Saudi Arabia]]k, adibidiez, alkoholaren [[ekoizpen]]a, [[inportazio]]a eta [[kontsumo]]a debekatzen du, eta debeku hau bortxatzen dutenei zigor gogorrak ezartzen dizkie, hala nola kartzelan asteak edo hilabeteak pasatzea eta baliteke ere zartadak jasotzea{{erref behar}}.
 
[[Kuwait]]en ere debekatua dago alkohola kontsumitzea, baina zartadak ez dira jasotzen, bai ordea kartzela zigorrak.
 
[[Qatar]]rek inportazioa debekatzen du, eta [[mozkor]]tzen direnak gartzelarekin edo erbesteratzearekin zigortzen ditu. Hala ere, zenbait hoteletako taberna eta [[jatetxe]]etan alkohola lortu daiteke, eta kanpoko [[atzerritar]]rek alkohola eskuratu dezakete baimen-sistema bati esker.
 
Beste zenbait herrialde musulmanetan, [[Egipto]], [[Siria]], [[Jordania]] eta [[Turkia]]n bezala, ez dago alkoholarekiko debekurik eta bai kontsumoa baita ekoizpena ere legala da, baldin eta erosi edota kontsumituko duen pertsonak hau egiteko adin legala duen. Turkian adibidez, edari alkoholdunen salmenta 24 orduz debekatua dago hauteskunde orokorretan. [[Ramadan]] garaian ere, [[baraualdi]]an alkoholik ez da kontsumitzen.
 
== Beste herrialde batzuk ==
Alkoholaren gainean badira ere debeku partzialak dituzten herrialdeak. [[Txile]], [[Kolonbia]], [[Ekuador]], [[El Salvador]], [[Peru]], [[Uruguay]] eta [[Venezuela]]n debeku hauek estatu mailako [[hauteskunde]] garaitan ematen dira, esaterako [[lehendakari]]a edo errepublikaren kongresistak, alkateak edo eskualdeko-lehendakariak aukeratu behar direnean. [[Arau]]a hautaketa baino 48 ordu lehenago aplikatzen da, eta hau pasa eta 24 ordutara mantentzen da. Denbora honetan ezin da leku publikoetan ez alkoholik saldu ezta alkoholik edan ere.
 
== Kanpo loturak ==