Laurogei Urteko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
| gudulari2 = [[Fitxategi:Flag of New Spain.svg|border|20px]] [[Espainiar Inperioa]]
}}
'''Laurogei Urteko Gerra''' edo '''Herbehereetako Matxinada''' ([[1568]]-[[1648]]) [[Herbehereak|Herbehereetako]] Hamazazpi Probintziek Espainiako habsburgotarren inperioaren aurka egindako matxinada izan zen.
 
[[Filipe II.a Espainiakoa|Espainiako Filipe II.aaren]]ren hegemonia politikoaren eta kulturalaren aurka hasi zen, hura baitzen hango erregea. Espainiarrek hasieran arrakasta izan arren, iparraldeko probintziek, [[Gilen Isila]] buru zutela, erresistentziari eutsi zioten eta, [[1572]]an [[Brielle]] hartzean, altxamendua berpiztu zen. [[1581]]ean [[Zazpi Probintzietako Errepublika]] ezartzea lortu zuten. Izan ere, gatazkako lehendabiziko fasean (1568-1609), helburua independentzia eskuratzea izan zen. Hamabi urteko meniaren ondoren, bigarren fasean (1621-1648), berriz, independentzia horren aitortza. Gisa horretan, iparraldeko probintziek independentzia ''de jure'' [[1648]]an erdietsi zuten, Münsterko Bakearekin (Wesfaliako Bakearen parte zen). Hegoaldeko probintziek (egungo [[Belgika]], [[Frantzia]]ko iparraldea eta [[Luxenburgo]]) espainiarren agindupean jarraitu zuten.
 
Gatazkak aurrera egin ahala, Herbehereetako probintzia independienteak [[Europa]]ko botere nagusienetakoa bilakatu ziren, haren hazkunde ekonomiko, zientifiko eta kulturalari esker.
 
== Gerraren arrazoiak ==
[[Fitxategi:WilliamOfOrange1580.jpg|thumb|eskuinera|Gilen Orangekoa]]
[[1555]]eko urrian, [[Karlos V.a]] enperadoreak abdikatu zuen. Filipe II.a semeak hartu zuen [[Habsburgo|Habsburgo familiafamiliaren]]ren menpeko Herbehereen gaineko subiranotasuna. Garai hartan, hamazazpi probintzia horiek ezer gutxi zuten elkarrekin, subiranotasuna eta legeen sare bat izan ezik, aurreko Borgoina eta Habsburgo leinuen agintaldietan ezarririk. Lege sistema hartan, tokian tokiko udalek eta gobernuek botere handia zuten.
 
Filipek [[Savoiako etxea|Savoiako dukedukea]]a izendatu zuen gobernadore nagusi, probintzia horietako gobernu zentraleko buru. [[1559]]an, [[Margarita Parmakoa]], bere arrebaordea, erreginaorde izendatu zuen. Hori elkarlanean aritu zen bertako zenbait noblerekin ([[Gilen, Orange-ko printzea]]; Filipe Montmorency-koa, Hoorn-go kondea; eta Lamoral, Egmont-eko kondea). Filipek bere kontseilari batzuk sartu zien Estatuko Kontseiluan, denentan nabarmenena [[Antoine Perrenot de Granvelle]], [[Frantzia]]n jaiotako kardinal bat, Kontseiluan ospe handia lortu zuena, Herbehereetako kontseilarien kalterako.
 
Erlijioak nahigabe politikoa areagotu zuen. Karlos V.a aitaren jarrera irekia ments izanik, Filipek etsaitzat zituen mugimendu protestanteak ([[Martin Luther]], [[Jean Calvin]] eta [[Anabaptismo|anabaptistak]]). Karlosek ezarri zuen heresiak heriotza zigorra zekarrela, eta 1.300 lagun baino gehiago hil zituen Herbereetako Inkisizio moduko batek [[1523]]tik [[1566]]ra bitarte. Hala ere, Karlosen agintaldiaren amaieran, arau horren betearazpena laxatu zen. Filipek, ordea, berriz zorrotz jokatzea nahi zuen, eta horrek nahigabea zabaldu zuen. Kontrarreforma bultzatzeko, Herbehereetako Eliza Katolikoa berrantolatzeari ekin zion [[1559]]an, eta, horren ondorioz, 14 diozesi sortu ziren, aurreko 3ren ordez. Hierarkia berrian, Granvelle izanen zen burua. Granvelle, hortaz, admnistrazio egitura berrien kontrako oposizioaren jomuga bihurtu zen, eta nobleek, Orange buru, lortu zuten 1564an kargutik kentzea.
24. lerroa:
Ondoren, Orangek Margarita eta Kontseilua konbentzitu zituen erregeari eska ziezaiotela moderazioz jokatzeko heresiaren kontra. Filipek erantzuna atzeratu zuen, eta, tartean, politika erlijiosoaren kontrako oposizioa zabaldu zen. Erantzun zuenean, [[1565]]eko urrian, Filipek uko egin zion moderazioz jokatzeari eta, arrapostu gisa, 400 noblek, protestanteek zein katolikoek, Inkisizioa kentzeko eskaera egin zuten. Eskaeraren sostengua ikusita, Margaritak eten zuen heresiaren kontrako politika, Filiperen azken erabakiaren zain.
 
== Lehenengo etapak (1566-1572) ==
[[Fitxategi:Anthonis Mor 020.jpg|thumb|Albako dukea]]
Herbehereetan liskar giroa zegoen matxinadagatik, prediku kalbinistagatik, [[1565]]ko uzta txarraren ondoko goseteagatik eta [[Iparraldeko Zazpi Urteko Gerra|gerraren]] ondoriozko estutasun ekonomikoengatik. [[1566]]ko abuztuan, jendetza batek monasterio bat arpilatu zuen [[Steenvoorde]]n (egun Frantziako iparraldea), Sebastian Matte predikalari buru zuela. Ondoren, antzeko istiluak izan ziren beste toki askotan, arte eta apaindura erlijiosoa suntsitzeko, kalbinistek sustatutako mugimendu [[ikonoklasmo|ikonoklasta]] batean (''Beeldenstorm''). Oro har, tokian tokiko agintariek ez zuten esku hartu bandalismoa gelditzeko. Noblezia erdibitu zen, Orange eta beste noble handi batzuk mugimendu iskabilatsuaren kontra agertu baitziren, eta beste batzuk, batik bat Henrike Bredoredekoa, berriz, alde. Herbehereak berriz mendean izateko, Filipe erregeak armada bat igortzea beste irtenbiderik ez zuen ikusi, eta, hortaz, [[1567]]ko abuztuan, [[Brusela]]ra abiatu zen 10.000 laguneko tropa bat, [[Fernando Álvarez de Toledo]], [[Albako dukerria|Albako dukea]], buru zuela.
32. lerroa:
Askok ihes egin zuten, tartean [[Holanda]], [[Zeelanda]] eta [[Utrecht]] probintzietako buru (''stadtholder'') zen Gilen Orangekoak. Bere lurrak eta tituluak Espainiako erregearen esku gelditu ziren. [[1568]]an bere armadak Herbeheretara eraman zituen. Espainiakoak [[apirilaren 23]]an gailendu zitzaizkion [[Roermond]]en, baina [[maiatzaren 23]]an, [[Heiligerleeko gudua]], Laurogei Urteko Gerraren hasieratzat jotzen dena, matxinatuen garaipena izan zen. Hala ere, Gilen dirurik gabe geldituta, bere armada desegin zen eta bere aliatuena garaitu zuen Albako dukeak.
 
== Gerraren berpiztea (1572-1585) ==
=== Matxinada ===
[[1570]]erako, matxinada kontrolpean zegoen Herbeheretan. Hala ere, tropak pagatu nahian, Albak zerga berriak proposatu zituen. Herbeheretako Estatuek uko egin zuten, Baina, [[1571]]n, Albak erabaki zuen zerga hor ibiltzea Estatuak kontra egonda ere. Horrek katolikoen zein protestanteen oposizioa ekarri zuen.
 
[[1572]]ko [[apirilaren 1]]ean, matxinatutako nobleen talde batek (''Watergeuzen'') [Brill] hiria hartu zuen ustekabean. Matxinoek Brill gotorleku eta ikur gisa hartu zuten. Seinale bat izan zen Herbeheretako protestanteak beste behin altxa zitezen. [[Amsterdam]] eta [[Middelburg]] salbu, [[Holanda]] eta [[Zeelanda]] probintzietako hiririk inportanteenek bate gin zuten matxinoekin. Gilen Orangekoa matxinadaren burutzan jarri zuten, Holandako, Zeelandako, Frieslandako eta Utrechteko gobernatzaile nagusi eta Stadholder gisa. Adostu zen Orangek eta Estatuek partekatuko zutela boterea. Orangek fede kalbinistari heldu zion [[1573]]an.
40. lerroa:
Albak, [[Frantzia]]ko erasoari eusten ziola hegoaldean, Fadrique semea igorri zuen iparraldera probintzia matxinoan mendean hartzeko. Bidean, besteak beste, [[Naarden]] hiria errenditu zitzaion, baina Fadriquek, halere, etsenplua emateko, biztanleak (katolikoak barne) elizan sartu eta su eman zion. Horrek kemena eman zien matxinoei, ikusita amore emateak ez zuela onurarik ekartzen. Ondoren, espainiarrek [[Haarlem]] hartzea lortu zuten, hiriaren erresistentzia gorabehera, baina ez [[Alkmaar]] edo [[Delft]]. Gainera, matxinoek [[Zuiderzee]] eta [[Middelburg]] hartu zituzten [[1574]]an.
 
=== Utrecht-eko Batasuna ===
[[Fitxategi:Map-1579 Union of Utrecht.png|thumb|eskuinera|Utrechteko Batasuna urdinez eta Arrasko Batasuna horiz]]
Matxinadari eutsi ezinik, Albaren tokia [[Luis de Requesens]]-ek hartu zuen, baina [[1576]]an hil zen. Espainia krisian zegoen eta [[bankarrot]] egin zuen [[1575]]ean. Soldaduek hilabete asko ematen zituzten deus kobratu gabe, eta horrek soldaduen beraien matxinadak ekartzen zituen. Halako batean, [[Antwerp]] arpilatu zuten 1576ko azaroan, eta 8.000 bat pertsona hil.
 
Hamazazpi Probintziek barneko ituna sinatu zuten 1576an, Ghent-eko Bakea, non erlijio tolerantzia bermatu eta elkarrekin Espainiaren kontra borrokatzeko hitzartu baitzuten. Hala ere, [[1579]]an, [[Alexandro Farnese]] Espainiako gobernadore berriaren ekimenez eta kalbinismo oldarkorraren beldurrez, Hegoaldeko estatu batzuek (oraingo Frantziako iparraldekoak eta [[Valonia]]koak) aliantza utzi eta Arrasko Batasuna sinatu zuten, Espainiako erregeari leialtasuna agertuz.
 
Horri erantzunez, Gilen Orangekoak [[Holanda]], [[Zeelanda]], [[Utrecht]], [[Guelders]] eta [[Groningen]] probintziak batu zituen Utrecht-eko Batasunean. [[Brabant]] eta [[Flandria]] geroago batu ziren. Monarka bat estatu buru izan nahian, koroa [[Ingalaterrako Elizabeth I.a|Ingalaterrako Elizabeth]] protestanteari eskaini zioten, eta, horrek uko egin ondoren, Frantziako erregearen anaia zen Anjou-ko dukeari ([[1581]]). Hortaz, Espainiako erregeaz arnegatu zuten.
 
Anjou [[1582]]ko otsailean ailegatu zen. Ongietorria eman zioten zenbait hiritan, baina katolikoa izanik, Holandan eta Zeelandan, ez. Anjou, Frantziatik eramandako arrmadarekin, saiatu zen [[Antwerp]] indarrez hartzen. Porrot egindakoan, Herbehereak utzi zituen. Ondoren, Estatu Orokorrek erabaki zuten [[errepublika]] baten gisa gobernatzea.
 
=== Farneseren aurrerapenak ===
[[Fitxategi:Vaenius - Alexander Farnese.png|thumb|ezkerrera|Alexandro Farnese]]
Arneguaren ondoren, Espainiak armada bat igorri zuen [[Probintzia Batuak]] hartzeko. Hurrengo urteetan, Flandriako eta Brabanteko gehiena hartu zuen Farnesek, eta haietan katolizismoa berrezarri zen.
 
Gilen Orangekoa hil zuten [[1584]]an. Maurizio Nassaukoa semea bihurtu zen matxinoen buru. [[1585]]ean, [[Antwerp]], garaiko Herbehereetako hiririk handietan, espainiarren esku gelditu zen, baina populazioaren erdiak iparraldera jo zuen. 1560tik 1590era, 100.000 biztanletik 42.000ra pasa zen.