«Laura Gallego García»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
== Biografia ==
Laura Gallego oso txikitatik hasi zen ipuinak idazten bere eskolako lehiaketetan parte hartzeko. Hamaika urte zituela, bere lagun batekin, Miriamekin, hasieran fantasiazko ipuin bat izango zena idaztea erabaki zuen. Bien artean egin zuten eta lan horretan hiru urte aritu ziren. Liburu horri ''Zodiaccía, un mundo diferente'', deitu zioten. Liburu hau neska txiki bati buruzkoa da. Neska honek uharte magiko batera bidaiatzen du, eta bertan dena oso arraroa da, horoskopoarekin zerikusia duelako. Inoiz ez zen publikatu, baina Laurak gordeta dauka bere etxean. Liburu hau idazten amaitu zuenean idazle izan nahi zuela erabaki zuen.
Bere nerabezaroan hainbat liburu idatzi zuen, baina [[hobbie]] moduan hartu zuen, ez zuelako bere liburuak argitaratzea lortzen. Nerabea zela idatzi zituen liburuak hauek dira:
* ''Zodiaccía, un mundo diferente''
* ''Junto al fuego del hogar''
 
== Publikatzen hasi zenean ==
Idaztea asko gustatzen zitzaionez batxilergoa amaitu zuenean unibertsitatera joatea erabaki zuen.
Literaturarekin zerikusia zuen ikasketa bat egin nahi zuen, beraz Hispaniar Filologia ikasi zuen Valentziako unibertsitatean,etorkizunean Literaturako irakaslea izan nahi zuelako. Idazten jarraitu zuen. Urteak ziren bere liburuak Barco de Vapor lehiaketara bidaltzen hasi zenetik, eta bere nerabeko liburu guztiak bidali zituen jada. Baina ez zuen inoiz lortzen saririk ezta libururik argitaratzea.
Hogeitabat urte zituela Finnis Mundi eleberria bidali zuen, historikoa eta fantasiazkoa zena. Idazten zuen hamalaugarren liburua zen, beraz ez zuen
inolako itxaropena saria irabazteko.
Baina eskutitz bat jaso zuen saria irabazi zuela eta bere liburua argitaratzen usten ziotela.
 
== Orain arte publikatutako liburuak ==
* 2007 urtean ''La emperatriz de los Etéreos'' argitaratu zuen
* 2008 urtean ''Dos velas para el diablo'' argitaratu zuen
* 2009 urtean bilduma baten hainbat liburu idatzi zituen. ''Sara y las goleadoras:Creando equipo'', ''Sara y las goleadoras: Las chicas somos guerreras'', ''Sara y las goleadoras: Goleadoras en la liga'', Eta ''Alas de fuego'' liburuaren bigarren partea, hau da, ''Alas negras'', argitaratu zituen.
* 2010 urtean ''Sara y las goleadoras: El futbol y el amor son incompatibles'', ''Sara y las goleadoras:Las goleadoras no se rinden'' eta ''Sara y las goleadoras: El último gol''.
* 2011 urtean, ''Donde los árboles cantan'' argitaratu zuen eta salduenen artean egon zen; gainera, Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen 2012an.<ref>http://cultura.elpais.com/cultura/2012/10/30/actualidad/1351607474_787426.html</ref>
== Kanpo loturak ==
* http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp
* http://www.lauragallego.com/
* http://www.lecturalia.com/autor/580/laura-gallego-garcia
 
{{bizialdia|1977ko||Gallego García, Laura}}
 
[[Kategoria:Valentziako probintziako jendea]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak]]